IKEA opari-txartelak
Batzuetan, oparirik onena nahi duzuna aukeratu ahal izatea da
Egin zoriontsu pertsona berezi bat edo oparitu hasiera berri bat IKEA opari-txartelarekin.
Dena abantailak dira:
- Berehala zure helbide elektronikora bidaliko dizugu.
- Diseinua eta zenbatekoa aukera ditzakezu.
- Gure webgunean, aplikazioan edo edozein IKEA dendatan eros dezakezu.
- Ez du iraungitze-datarik.
- Txartelaren datuak sartzean atzera egiten baduzu edo webgunean errore bat gertatzen bada, txartelaren saldoa blokeatu egingo da 24 orduz zure segurtasunerako. Debora hori igaro eta gero, normaltasunez erabili ahal izango da.
- Gogoratu IKEA opari-txartelak ezin direla deskontu-kupoien edo opari-txekeen bidez erosi.
Baldintzak eta betebeharrak
- Opari-txartelak ezin dira berriz kargatu, eta ezingo dira eskudiruarekin trukatu. Era berean, ezin dira zerbitzuak kontratatzeko erabili edo trukatu.
- Txartel horiek ez dute balioko 1.000€ edo gehiagoko erosketak egiteko.
- Euroa ez den beste diru batean opari-txartela erabiltzen baduzu, erabiltzen duzun herrialdeko diru ofizialean egingo da ordainketa. Truke-tasa berriena aplikatuko da, eta %3ko komisioa kobratuko da dirua bihurtzeagatik.
Opari-txartel digitala
- Sarean zein gure denda fisikoetan erabil daiteke.
- Jaso ezazu segituan zure posta elektronikoan.
- Aukeratu zenbatekoa; 20€ eta 500€ artekoa izan behar du
Opari-txartel fisikoa
- Sarean zein gure denda fisikoetan erabil daiteke.
- Erosi ezazu gure dendetako kutxa-lerroan.
- Aukeratu zenbatekoa; 10€ eta 999,99€ artekoa izan behar du.
Enpresentzako opari-txartela
Zure negozio edo enpresarako 500€-tik gorako opari-txartelak eskatzeko, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: [email protected]
Ohiko galderak
- Zer herrialdetan erabil dezaket IKEA opari- edo itzultze-txartela? Erabil ditzaket beste herrialde batzuetakoak Espainian?
Espainian baliozkoak diren opari-txartelak honako herrialde hauetan eros eta erabil ditzakezu: Iberiar penintsulako denda guztietan, Kanariar Uharteetako, Balear Uharteetako, Ceutako eta Melillako dendak izan ezik. Halaber, erabili ahal izango dituzu honako herrialde hauetan: Belgika, Kanada, Kroazia, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Hungaria, Italia, Irlanda, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Eslovakia, Suedia eta Suitza.
Ezingo dituzu honako herrialdeetako opari-txartelak Espainian erabili: Australia, Austria, Frantzia, Alemania, India, Errumania, Serbia, Hego Korea, Ameriketako Estatu Batuak.
- Noiz has naiteke nire txartela erabiltzen?
Opari-txartela erosi eta 48 ordu igaro ondoren erabil dezakezu.
- Opari-txartel bat itzul dezaket?
Tamalez, opari-txartelak ezin dira aldatu edo itzuli.
- Ordaindu al ditzaket opari-txartel batekin finantzatutako erosketak edo itzultzeak?
Opari-txartelen zenbatekoa ezin da ordaintzeke dauden saldoak likidatzeko erabili; finantzatutako erosketak barne.
- Zatika erabil dezaket opari- edo itzultze-txartela?
Bai, nahi adina aldiz ordain dezakezu opari- edo itzultze-txartelarekin saldoa agortu arte.