Ordaintzeko eta finantzatzeko moduak
Zure online erosketa honakoekin ordaindu dezakezu:
- Zure kreditu- edo zordunketa-txartela (VISA, Mastercard edo American Express).Zure PayPal kontuaren bitartez.
- PayPal erabiliz gero, IKEA taldean egiten dituzun erosketa guztiak modu seguruan ordaindu ahalko dituzu, kostu gehigarririk gabe.
- Erosketak linean edo telefonoz ordain ditzakezu BIZUM ordainketa-metodoa erabiliz. Eragiketa zure etxeko telefono-zenbakiaren bidez egingo da. Sartu eta transakzioa onartu ondoren, zure banku-aplikazioa sartu behar duzu ordainketa berresteko. Bizum bidez ordain dezakezun gehienezko zenbatekoa banku bakoitzaren araberakoa da. Egiaztatu zein den zure bankua dendetan ordaintzeko.
- IOS duen Apple gailu bat baduzu ApplePay-ren bidez ordain dezakezu APP-an eta webean zure mugikorrean.
- Opari- zein itzultze-txartelak (1.000 €-tik behera). Opari-txartelak erabil ditzakezu bidalketa- edo bilketa-mota guztietarako. Itzultze-txartelarekin ere ordaindu ahal izango duzu, betiere PIN bat badu atzean, opari-txartelaren baldintza berberekin.Zure IKEA VISArekin erosketak zatikatu ditzakezu.
- Ordaindu zure erosketak erosotasunez dendan eta IKEA.es webgunean 48 hilabete arte interesik gabe (UTB: % 0 (1) (ikusi finantzaketa-baldintzak). Gogoan izan IKEA.es webgunean zure IKEA VISA txartelaren datuak sartu besterik ez duzula egin behar, eta zure finantziazioa aukeratu ahal izango duzula. Erosketa honen zatiketa alda dezakezu zure txartelean aukeratuta duzun ohikoa den ordainketa-metodora IKEA VISA aplikazioaren bitartez edo 934 048 610 telefono-zenbakira deituz.
Banku-transferentzia batekin ordain dezakezu TRUSTLY-ren bidez, entregatze epea 5 egunetik gorakoa denean. Ordainketa-prozesua amaitutakoan, mezu elektroniko bat iritsiko zaizu IKEA-k zure eskaera jaso duela jakinarazteko. Hurrengo orduetan, zure eskaera berretsiko dugu. Zure segurtasuna bermatzeko, Trustly-k datu pertsonal gehigarrien bidez identifika zaitezen eska diezazuke
Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten ditu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki.*
Ezingo da bi kreditu-txartelekin edo ordainketa-metodorekin ordaindu, ezta gehiagorekin ere, opari- eta itzulketa-txartelak izan ezik; posible da azken hauek konbinatzea.
Eskaerak banku-transferentziaren bidez ordaindu nahi dituzten enpresentzat, zoaz hemen aurkituko duzun gure urrutiko salmenta-plataformara.
(1) ITN: % 0. UTB: % 0. Gutxieneko zenbatekoa: 10 € 3, 6 eta 10 hilabeterako; eta 120 €, 240 €, 720 €, 960 € 12, 24, 36 eta 48 hilabeterako, hurrenez hurren.
Eskudirutan egindako ordainketak ezin izango dira 1.000 € edo gehiagokoak izan.
IKEA denda guztietan, honako hauekin ordain dezakezu: VISA, Mastercard, 4B eta American Express txartelak; IKEA VISA txartelarekin zatika (ikusi baldintzak); IKEA opari- eta itzultze-txartelak; edota eskudirutan.
Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arau berriak zehazten ditu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki. Aipatutako datatik aurrera, zenbateko horretako edo hortik gorako ordainketa guztiak kreditu- zein zordunketa-txartelaren bidez egin beharko dira.
IKEA-n erraz jartzen dizugu Horregatik, zure erosketak erosotasunez egin ditzakezu eskura dituzun ohiko ordainketa-modalitate nagusien artean hautatuz, bai dendan bai online.IKEA dendetan, honako hauekin ordain dezakezu: VISA, Mastercard, 4B, American Express, gure IKEA VISA txartela, IKEA taldeko opari-txartelak, IKEA taldeko itzulketa-txartela eta eskudirua.
11/2021 legea betez, ez da onartzen eskudirutan ordaintzea 1.000 euro edo gehiagoko operazioetan. 999,99 €-tik gorako erosketak nahitaez ordaindu behar dira txartelarekin edo txeke batekin.
Banku-transferentzia batekin ordain dezakezu TRUSTLY-ren bidez, entregatze epea 5 egunetik gorakoa denean. Ordainketa-prozesua amaitutakoan, mezu elektroniko bat iritsiko zaizu IKEA-k zure eskaera jaso duela jakinarazteko. Hurrengo orduetan, zure eskaera berretsiko dugu. Zure segurtasuna bermatzeko, Trustly-k datu pertsonal gehigarrien bidez identifika zaitezen eska diezazuke.
IKEA Diseña puntuetan ordainketa txartelarekin bakarrik egin ahal izango da.
Opari-txartelarekin edo itzulketa-txartelarekin ordaindu dezakezu, eta txartel horiek beste ordainketa mota batzuekin konbinatu. Opari- edo itzultze-txartelen gehienezko zenbatekoa 999 €-koa da, eta zenbateko hori gainditzen ez duten eskaeretan bakarrik erabil ahal izango dituzu.
Faktura baten zenbatekoa 1.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada, faktura berean ezingo da ordainketa-modu bat baino gehiago erabili (eskudirutan edo eramaileari emanez, besteak beste). Ordainketa-modu bat baino gehiago erabili ahalko da soilik haiek guztiak kreditu- edo zordunketa- txartelak, edo IKEA IBÉRICA, SAU erakundearen izenean dauden txekeak badira.
IKEA-n ez dugu errenboltso bidezko ordainketarik gure produktu edo zerbitzuetarako.
Iruzurraren aurkako segurtasun-kontrola da, eta Internet bidez erosteko zordunketa- edo kreditu-txartela erabiltzen duzunean egiaztapen sendoa eta segurtasun handiagoa emateko balio du.
Txartel motaren arabera, kontrol horri "MasterCard SecureCode" edo "Verified by Visa" izena ere ematen zaio.
Zure banku txartelaren datuak sartu dituzunean, beste pantaila batera joango zara eta bertan zenbaki kode batez konposatutako gako sekretu bat eskatuko zaizu, zure bankuaren arabera, honela jasoko duzu:
- Zenbaki kodea zure telefonora SMS bidez bidaltzea
- Zure banku entitateak aurretiaz emandako koordenatu txartel baten bidez, bertan bilatuko duzu zein den zenbaki kodea, lasai egon, ezin zara erratu.Handik segundo batzuetara, zure banketxeak eragiketa egiaztatuko du eta, gainera, eroslea zu zarela berretsiko du.
Zure bankuak SMS bat bidaltzen badizu, gogoan izan kreditu- edo zordunketa-txartel bat eskatzen duzunean bankuak hainbat datu eskatuko dizkizula, eta datu horietako bat zure mugikorraren zenbakia dela. Mugikorraren zenbakia aldatu baduzu, banketxearekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu.
Zure banketxeak koordenatuen txartel bat erabiltzen badu segurtasun-kodeak emateko bide gisa, txartela eta gainerako dokumentuak helarazi zizkizun unean txartel hori ere emango zizun. Hala ez bada, bankukoekin harremanetan jartzeko gomendatzen dizugu, bidal diezazuten.
IKEA Visa txartelarekin bat-bateko finantzaketa malguaz gozatu ahal izango duzu.
Erosketak gure IKEA Visa txartelarekin finantza ditzakezu. Doakoa da, eta ez dakar ez mantentze- ez jaulkitze-gasturik. IKEA dendetan nahiz VISA txartelak onartzen dituen beste edozein establezimendutan erabil daiteke.
Zure online erosketak finantzatzeko, ordaindu zure IKEA VISA txartelarekin ikea.es webgunean eta erosketa zatikatzeko gehien komeni zaizun plana aukeratu ahal izango duzu.
Kudeaketa edo aldaketa guztiak IKEA VISA aplikazioaren bidez edo 900101131 zenbakira deituta egin ditzakezu.
IKEA VISA txartela eskatzeko, bisitatu gure webguneko Finantzaketa atala eta ikusi abantaila eta baldintza guztiak.
Galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, blokeatu berehala zure txartela IKEA VISA aplikazioarekin, edo deitu 900101131 zenbakira edo 0034 933 203 324 nazioarteko zenbakira zure txartelaren baja-eskaera egiteko. Txartelaren kopia bat jasoko duzu etxean.
Finantza-eskaintza hau eta txartel hauek CaixaBank Payments & Consumer, E.F.C., E.P., S.A.U.k igorri ditu, eta hark onartu behar ditu. Eskaintza hauek 2020/08/31ra arte balio dute. ITN: 0 %. UTB: % 0 IKEA-ren online dendan egindako erosketetan. Finantza daitekeen gutxieneko zenbatekoa: 10 €. Finantza daitekeen gehieneko zenbatekoa: 15.000 €.
IKEA opari-txartelarekin ziur asmatuko duzu!
Gure denda guztietan eskuratu ditzakezu opari-txartelak. Aukeratu zenbatekoa (gehienez 1.000 € txartel bakoitzeko) eta eramazazu. IKEA opari-txartelak ez dauka iraungipenik eta, hala nahi izanez gero, zatika erabil dezakezu, zure beharren arabera.
Hemen kontsulta ditzakezu geratzen zaizun saldoa, txartelaren ezaugarriak, txartela erabiltzeko herrialdeak, itzultze-baldintzak eta -aukerak.
Galduz gero, ezin izango dizugu beste bat eman, opari-txartelek ez baitute izenik.