Opari-txartelak
IKEA-ko opari-txartelarekin, asmatuko duzu, seguru!
Gure denda guztietan edo online eskuratu ahalko duzu. Aukeratu zenbatekoa (gehienez ere 1.000 € txartel bakoitzeko) eta eraman ezazu. IKEA-ko opari-txartelak ez dauka iraungitze-datarik eta, nahi izanez gero, modu zatikatuan erabil dezakezu, zure beharren arabera.
Geratzen zaizun saldoa hemen kontsulta dezakezu, bai eta txartelaren ezaugarriak, zer herrialdetan erabil dezakezun, eta itzultze-baldintzak eta aukerak ere.
Galduz gero, ezin izango dizugu beste bat eman, opari-txartelek ez baitute izenik.
Geratzen zaizun saldoa IKEA-ren webgunetik kontsulta dezakezu.
IKEA-ko opari-txartel batean geratzen zaizun saldoa kontsultatzeko, egin klik hemen.
IKEA-n gauzak errazten dizkizugu. Horregatik, erosketak egiten dituzunean, bai dendan, bai online, eskura dauden ordainketa-modu ohikoen artean aukera dezakezu.
IKEA dendan, VISA, Mastercard, 4B, American Express txartelekin, IKEA VISA txartelarekin, IKEA opari-txartelekin, IKEA itzultze-txartelekin eta/edo eskudirutan ordain dezakezu. Uztailaren 9ko 11/2021 Legeari men eginez, ez da onartuko 1.000 euroko edo hortik gorako eragiketak eskudirutan ordaintzea. 999 €-tik aurrera, txartel edo txeke bidez ordaindu behar da.
IKEA Diseña puntuetan, txartel bidez soilik ordain daiteke.
Business bezeroek soilik (autonomoek edo enpresek) ordain dezakete transferentzia bidez; eta, horretarako, alta eman behar dute IKEA Enpresentzat plataforman.
Opari-txartelarekin edo itzultze-txartelarekin ordain dezakezu, eta txartel horiek beste ordainketa mota batzuekin konbinatu. Itzultze- edo -opari txartelen gehieneko zenbatekoa 999 €-koa da, eta zenbateko hori gainditzen ez duten eskaeretan soilik erabili ahalko dituzu.
Faktura baten zenbatekoa 1.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada, faktura berean ezingo da ordainketa-modu bat baino gehiago erabili (eskudirutan edo eramaileari emanez, besteak beste). Ordainketa-modu bat baino gehiago erabili ahalko da soilik haiek guztiak kreditu- edo zordunketa- txartelak, edo IKEA IBÉRICA, S.A.U. erakundearen izenean dagoen txekeak badira.
Zure online erosketa honela ordain dezakezu:
- Zure kreditu- edo zordunketa-txartela (VISA edo Mastercard).
- Zure American Express txartelarekin.
- Zure PayPal-eko kontuaren bidez. PayPal erabiliz gero, IKEA taldean egiten dituzun erosketa guztiak modu seguruan ordaindu ahalko dituzu, kostu gehigarririk gabe.
- Zure erosketak IKEA VISA-rekin zatika ditzakezu. Ordaindu zure erosketak erraz-erraz dendan eta IKEA.es helbidean gehienez 48 hilabetean eta interesik gabe (UTB: % 0(1)). Gogoratu IKEA.es helbidean IKEA VISA-ko datuak idatzi besterik ez duzula finantzaketa aukeratzeko. Erosketa horren zatiketa alda dezakezu, eta zure txartelean aukeratuta daukazun ohiko ordainketa-metodora itzuli IKEA VISA aplikazioaren bidez edo 934 048 610 telefono-zenbakira deituta
- Orain, opari-txartelak erabili ahalko dituzu online erosten duzunean, baldin eta banaketa-modalitatea paketeria-zerbitzuarekin bada, edo bidalketa azkarra ez den etxerako bidalketa bada.
- Itzultze-txartelarekin, atzealdean PINa badauka, eta opari-txartelaren baldintza berberekin.
- Ezin da bi kreditu-txartelekin/erosketa-metodorekin ordaindu, opari- eta itzultze-txartelen kasuan izan ezik, haiek konbina baitaitezke.
(1) ITN: % 0. UTB: % 0. Gutxieneko zenbatekoa 10 €-koa da 3, 6 eta 10 hilabeteko aukeretarako; eta 120 €, 240 €, 720 € edo 960 €-koa 12, 24, 36 eta 48 hilabetekoetarako, hurrenez hurren.
Eskudirutan egiten diren ordainketak ezingo dira 1.000 €-koak edo hortik gorakoak izan
IKEA denda guztietan VISA, Mastercard, 4B, American Express txartelekin, IKEA VISA txartelarekin, IKEA opari-txartelekin, IKEA itzultze-txartelekin edo eskudirutan ordain dezakezu.
Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arauak zehazten ditu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1.000 €-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki.
Aipatutako datatik aurrera, zenbateko horretako edo hortik gorako ordainketa guztiak kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez egin beharko dira.