Erosi online
Aukeratu zein gailutik erosi nahi duzun eta nola nahi duzun zure eskaera jaso.
Online erosketa edozein gailuren bitartez egin dezakezu, eta aukeratu non eta nola nahi duzun zure eskaera jaso. Funtzionamenduaren inguruan zalantzarik al daukazu? Sartu online erosteko orrialdean eta ikusi eskaintzen ditugun aukera guztiak. Eskaera egiteko, hautatu nahi dituzun produktuak eta gehitu orgatxoan.
Ondoren, nahiago duzun banaketa-modalitatea aukeratu beharko duzu:
- Etxean entregatzea: eskaera zuk aukeratutako helbidera bidaliko dizugu. Produktuak etxera bidaltzea nahi baduzu, helbidearen posta-kodea eskatuko dizugu.
- Click & Collect: eskaera edozein IKEA dendatan, Iruñeko entregatzeko guneetan edo enpresa kolaboratzaileak dituzten edozein jasotze-puntutan jasotzeko.
Espainiatik kanpo bizi bazara eta Click & Collect aukera hautatzen baduzu, 99999 posta-kodea idatzi beharko duzu zure datu pertsonaletan erosketarekin jarraitu ahal izateko.
Ordaindu baino lehen, eskaera osoa ikusiko duzu, bai eta produktuen eta hautatuko zerbitzuaren azken prezioa, Click & Collect bilketa-data edo etxez etxeko banaketa-zerbitzuaren ordu-tartea ere.
Ordaindutakoan, berehala jasoko duzu eskaeraren baieztapena posta elektroniko bidez. Zure erosketa jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da erosketa egiteko erabili duzun nortasun-agiria aurkeztea. Click & Collect eskaerak jasotzeko, nortasun-agiriaz gain, baieztapen-mezua ere aurkeztu beharko duzu.
Gure webgunean agertzen diren prezioak denda bakoitzean alda daitezke, igo edo jaitsiz*.
*Estatu-mailako nahiz tokian tokiko sustapenen kasuan, konbinazioak edo 3x2 eskaintzak badira, bezeroak prezio osoa ordainduko du, beherapenik gabe. Ordaindutako zenbatekoaren eta sustapenaren prezioaren arteko aldea 72 orduko epean jasoko du, erosketa ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez. Gure prezio guztiek BEZa barne dute.
Gure webgunean hainbat sustapen eta eskaintza mota topatuko dituzu.
IKEA Family-ko kide izateagatik nazio-mailan eskaintzen dizkizugun deskontuak topatu ahalko dituzu, betiere eskaintzak ez badauka mugarik. Oraindik ez zara bazkide? Eska ezazu hemen zure txartela zuretzat bereziki diseinatu ditugun abantailez gozatzeko.
Konbinazioak diren sustapen guztiak ere aurkituko dituzu, bai tokiko-mailan bai nazio-mailan. Zuk aukeratzen duzu zer bitartekorekin egin nahi duzun erosketa (webgunea, denda, aplikazioa edo telefono bidezko erosketa) eta zure beharrei hobeto erantzuten dien entrega mota.
Sustapen hauetan, produktuaren prezio osoa ordaindu beharko duzu, deskonturik gabe, eta deskontuaren zenbatekoa 72 orduko epean jasoko duzu, erosketa ordaintzeko erabilitako bitarteko beraren bidez.
Ez galdu sustapen bat bera ere! Egin klik hemen gure eskaintza guztiez gozatu ahal izateko.
Noski! Gehitu Click & Collect zerbitzua eta aukeratu non jaso nahi duzun. Zure eskaera prest dagoenean jakinaraziko dizugu.
Click & Collect aukerarekin, zure online-eskaera 3 ordu beranduago prest egongo da IKEA denda batean jaso dezazun, edo 3 egun beranduago, jasotze-puntu bat aukeratzen baduzu. Informazio guztia eta erabilgarri dituzun puntuak esteka honetan topatuko dituzu: Click & Collect.
Eskaera prest izango dugu eskaerak entregatzeko erakusmahaian edo, aukera badago eta nahiago baduzu, eskaerak jasotzeko kanpoaldeko Click & Car puntuan. Aurreko estekan nola funtzionatzen duen kontsulta dezakezu.
Horrez gain, Locker-ak (armairuak) jasotze-puntu gisa aukera ditzakezu. Gure denden kanpoaldean topatuko dituzu, eta erabilgarri daude egunaren 24 orduetan zehar.
Zure zerbitzura 17 denda, 35 jasotze-puntu eta 2.300 Correos-eko bulego dituzu.
Zure online erosketa honela ordain dezakezu:
- Kreditu edo zordunketa-txartela (VISA, Mastercard edo American Express).
- PayPal.
- Opari- edo itzultze-txartela (1000 € baino gutxiago).
- Gehienez 48 hilabetetan zehar zatitutako erosketa baten bidez, UTB % 01 gure IKEA VISA txartelarekin*
- Banku-transferentzia Trustly bidez
Ezin da bi kreditu-txartelekin/erosketa-metodoekin ordaindu, opari- eta itzultze-txartelen kasuan izan ezik.
Uztailaren 9ko 11/2021 Legeak, prebentzio-neurriei eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari buruzkoak, barne-merkatuan eragina duen zerga-saihestearen aurkako arauak zehazten ditu. 2021eko uztailaren 11tik aurrera, 1000€-ko edo hortik gorako erosketak ezingo dira eskudirutan edo eramaileari emanez (itzultze- edo opari-txartelen bidez, esaterako) ordaindu, ez osorik ez partzialki.*
IKEA VISA-rekin ordaintzen baduzu, zure erosketan egin daitezkeen zatiketa posibleak erakutsiko zaizkizu, eta zure beharrei hoberen erantzuten diona aukeratu ahalko duzu.
Zure bankuarekin transferentzia bidez ordain dezakezu, entregatzeko epea 5 egun baino gehiago ematen duzunean. Ordainketa prozesua amaitu ondoren, zure sarrerako erretilura mail bat iritsiko da IKEAk zure eskaera jaso duela eta hurrengo orduetan zure eskaera baieztatuko dugu.
*IKEA VISA txartelak CaixaBank Payments & Consumer E.F.C., E.P., S.A.U. ordainketa-erakunde hibridoak igortzen du, eta bere baimenaren menpe dago. Erakundeak, bere ordainketa-zerbitzuen erabiltzaileengandik jasotako funtsak babesteko, CaixaBank, S.A.-n banku-kontu bereizi bat irekitzea erabaki du horiek gordetzeko. CaixaBank Payments & Consumer, EFC, EP, SAUk egindako eta onartu beharreko finantzaketa-eskaintzak. (1) Finantzaketa 3, 6, 10, 12, 24, 36 eta 48 hilabetean eskuragarri dago, interesik gabe, penintsulako IKEA dendetan nahiz IKEA.es online dendan egindako erosketetarako. ITN: % 0. UTB: % 0. Gutxieneko zenbatekoa 10 €-koa da 3, 6 eta 10 hilabeteko aukeretarako; eta 120 €, 240 €, 720 €, 960 € dira gutxieneko zenbatekoak 12, 24, 36 eta 48 hilabetetarako, hurrenez hurren. Hona hemen 48 hilabetetan finantzatutako 1.500 €-ko erosketa baten adibidea. 31,25 €-ko 48 kuota. Zenbateko zordundua guztira: 1.500 €. Kredituaren kostua guztira: 0 €. Amortizazio-sistema frantsesa.
Dei iezaguzu eta erosketarekin lagunduko dizugu.
Erosketaren bat egin nahi baduzu eta laguntza behar baduzu, edo, besterik gabe, zalantzaren bat baduzu eta aholka zaitzagun nahi baduzu, dei iezaguzu, gustura lagunduko dizugu.
Doako telefono hauetara dei dezakezu: 900 400 922 (astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 22:00etara; igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara) edo 900 909 190 (astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 22:00etara)
Eskaeraren egoerari edo entrega-denborei buruzko zalantzaren bat argitu nahi baduzu, edo beste zerbaiti buruzko informazioa behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke Bezeroen arretarako webgunearen bidez.
Online egiten diren eskaera guztietan faktura arrunt bat sortzen dugu; hori dela eta, erosketa egiten duzun unean fakturazio-datuak berrikusteko gomendatzen dizugu.
Online egiten diren eskaera guztietan faktura arrunt bat sortzen dugu; hori dela eta, erosketa egiten duzun unean fakturazio-datuak berrikusteko gomendatzen dizugu.
Zerga-efektuetarako baliozkoa den faktura arrunta emango dizugu zure eskaerarekin "ez daukat presarik, itxaron dezaket" etxerako bidalketa-metodoa kontratatu baduzu.
"Ahalik eta lasterren" etxerako bidalketa-metodoa kontratatu baduzu, zure faktura erosketa egiten duzunean jasoko duzu.
Uko egiteko eskubidea egikaritu dezakezu 14 eguneko epean, IKEA.es dendan erositako produktuak jasotzen dituzun egunetik zenbatzen hasita
Epea amaitu baino lehen, eskaera osoa bertan behera utzi ahalko duzu IKEA dendetako Bezeroen Arretarako erakusleihoan edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: [email protected]. Atzera egiteko eskaera bidali behar duzu; gure online erosketarako baldintza orokorretan topatuko duzu.
Atzera egiteko eskubidea epearen barruan erabiltzen baduzu, IKEA-k jaso dituen ordainketa guztiak itzuliko dizkizu, baita entrega-gastuak eta eskaera prestatzeko gastuak ere, erosketa egiteko erabilitako modu beraren bidez, hiru egun balioduneko gehieneko epean, atzera egitea jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Zerbitzu gehigarrien kasuan, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, betiere kontratatutako zerbitzu horiek ez badira guztiz gauzatu.
Epe horren barruan eskaerako produktu batzuk bakarrik itzultzea erabakitzen baduzu (partzialki atzera egitea), IKEA taldeak itzulitako produktuen zenbatekoa itzuliko dizu. Kasu horretan, kontratatutako zerbitzuen zenbatekoaren balio proportzionala itzuliko dizugu, itzulitako zenbatekoak garraio-kostuen aurreko tartea aldatzea dakarrenean.
Edozein higadura edo kalte mota duten produktu guztiak uko egiteko eskubidetik kanpo geratuko dira.