IKEA-ri buruz
Zer da IKEA Taldea?
Balioak dituen enpresa bat gara, eta etxeko bizitzarekiko pasioa dugu.Etxeko bizimodua hobetzeko asmoz sortzen ditugu produktu guztiak. IKEA Taldeak 315 denda ditu 27 herrialdetan.
IKEA produktuak bana ditzaket?
IKEA esperientzia haren produktuak baino zerbait gehiago da, txikizkako salmenta-kontzeptu bat da. Kontzeptuak funtziona dezan, alderdi guztiak kontrolpean eduki behar dira. Horregatik, IKEA produktuak Inter IKEA Systems B.V.k frankiziatutako IKEA dendetan bakarrik saltzen dira.Nola bihur naiteke frankiziatu?
IKEA produktuak IKEA denden sistemaren parte diren dendetan soilik saltzen dira; hau da, Herbehereetako Inter IKEA Systems B.V.k frankiziatutakoetan. Inter IKEA Systems B.V.k hedapen-plan xehe baten barnean ematen ditu frankiziak. Eskatzaileak arretaz ikertzen eta ebaluatzen dira, eta finantza-babes handia eta txikizkako salmentan esperientzia handia duten enpresei edo gizabanakoei bakarrik ematen zaizkie frankiziak.Zein da IKEA-ren negozio-ideia?
Hauxe da IKEA-ren negozio-ideia: "Etxerako produktuen sorta zabal bat eskaintzen dugu, produktu funtzionalak, diseinu ederrekoak eta pertsona gehienek erosteko moduko prezioan."Nola bila ditzaket enplegu eskaintzak IKEA-n?
Pertsona irekia eta langilea bazara, bezeroei laguntzeko prest bazaude eta talde baten barnean lan egin nahi baduzu, jarri harremanetan hurbilen duzun IKEA dendarekin zein postu huts dauden jakiteko. Horrez gain, hutsik dauden postuak zure tokiko dendan ikus ditzakezu, gure webguneko lanaren atalean.Nola tratatzen ditu IKEA-k ingurumen-arazoak?
Pertsona gehienentzat eguneroko bizitza hobea sortzeko egiten dugu lan. Eta horren barnean dago ahalegin guztia egitea ingurumena hobeto zainduko duen mundu bat sortzeko.Non egiten dira IKEA produktuak?
IKEA-k 1.200 altzari-hornitzailetik gora du mundu osoan, bai eta elikagaien 100 hornitzaile eta garraio-zerbitzuen 275 hornitzaile ere. IKEA-ri produktu eta zerbitzu gehienak ematen dizkioten bost herrialdeak Txina, Polonia, Italia, Alemania eta Suedia dira. Ondo diseinatutako eta kalitate handiko produktu-sortaren profila suediar/eskandinaviarra da argi eta garbi. Prezio txikia hertsiki sartuta dago ekoizpenean, eta pakete zapalei esker, banaketa arrazionalagoa da, autozerbitzua egin daiteke eta berehala eraman ditzakezu etxera.