IKEA katalogoa
"Produktuari buruzko informazioa" atalean baliabide ugari daude.
Erabili goiko bilaketa-barra produktuaren orrialdea aurkitzeko. "Produktuari buruzko informazioa" atalean baliabide ugari daude. Produktuaren muntatze- eta mantentze-argibideak ere ikusi ahal izango dituzu. Produktuaren orrialdean menu zabalgarri bat aurkituko duzu, eskuragarri dauden gainerako kolore eta neurriekin, halakorik egonez gero. Gure erosketa-gidak ere oso erabilgarriak izan daitezke, bertan gure serieak nola konbina ditzakezun erakusten baitizugu.
Katalogoan ageri diren produktuak eskuragarri izaten saiatzen gara, baina baliteke zenbait produktu beti ez izatea eskuragarri, eskari handia dutelako eta horniketa-arazoak daudelako.
Oro har, IKEA-k produktua stockean berriz noiz izango dugun aurreikus dezake. Produktuaren eskuragarritasuna kontsulta dezakezu produktuari buruzko informazioaren orrialdean, dendara joan aurretik nahi dituzun produktuak eskuragarri daudela egiaztatzeko. Produkturen bat eskuragarri ez dagoenean, aukera izango duzu SMS edo posta elektroniko bidez jakinarazpen bat jasotzeko berriro daukagunean. Aukeran dauden produktuen edo jakien dendako produktuen eskuragarritasuna ezin da kontsultatu. Webguneko stocka 60 minutuz behin eguneratzen da, gutxi gorabehera. Gogoan izan IKEA autozerbitzu bat dela eta, beraz, ez dela denden arteko erreserba edo lekualdaketarik egiten. Erosketa prestatzen ari bazara, produktuak erosketa-zerrendan gehi ditzakezu, eta haiek guztiak eskuragarri dauden ikusi. Produktu baten ale asko nahi izanez gero, jarri harremanetan IKEA Enpresentzat zerbitzuarekin.
Orain erosten baduzu online, produktuak datozen egunetan jasoko dituzu. Ukitu, probatu edo hobeto ezagutu nahi dituzu? Zatoz IKEA denda batera, sofetan eseri ahal izango zara edo kolaboratzaile bati lastairei buruzko informazioa eskatu ahal izango diozu bat erosi baino lehen.
Etxe ezin hobea zuretzat ezin hobea dena da. Horregatik, 10.000 produktu baino gehiago eta etxean altzariak jartzeko ideia eta zerbitzu asko eskaintzen dizkizugu.
Jar zaitez eroso dendetan ditugun giro ezberdinetan. Probatu tapizeriak, ukitu Ekialdeko alfonbrak, probatu ohe-sofak eta ireki armairuak kalitatea ikusteko. Prezioaren etiketan produktu bati buruz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu; adibidez, dendako zein lekutan jaso dezakezun.
IKEA taldeko altzari gehienak pakete zapaletan gordetzen direnez, etxera erraz eraman ahal izango dituzu dendan erosi eta gero.
Online erosten baduzu, nahi dituzun produktuak etxera edo enpresara eramango dizkizugu.
Nahiago baduzu, zure ordez jaso, entregatu eta munta ditzakegu. Nahi duzun sukalde berria ere instala dezakegu. Lortu informazio gehiago eskaintzen ditugun zerbitzu gehigarri guztiei buruz edo hitz egin IKEA taldeko lankide batekin dendan.
Kreditu- eta zordunketa-txartelak, IKEA Business eta IKEA opari-txartelak onartzen ditugu. Noski, online ordaintzen duzunean transakzioa guztiz segurua da. Epeka ordaintzea nahiago baduzu, hainbat finantzaketa-aukera eskaintzen dizkizugu.
Lasai, zerbait eramaten baduzu etxera eta iritziz aldatzen bazara, 365 eguneko epea duzu itzultzeko. Erosketa-tiketa gorde besterik ez duzu, produktua errazago itzultzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Itzultze-politika.
IKEA Store aplikazioa oso lagungarria da bisita bat egin nahi badiguzu. Ikusi produktuak, sortu erosketa-zerrenda bat eta jaso tokiko dendako eskaintza eguneratuak. IKEA Store aplikazioa deskargatzeko aukerak: Google Play (Android) edo Apple (iOS).
IKEA dendetan egiten dituzun erosketa guztietan faktura sinplifikatu bat ematen dugu, tiket-formatuan. Gainera, BEZetik salbuetsita bazaude, salbuespena nola eskatu azalduko dizugu.