IKEA dendak
Aukeratu zure IKEA denda edo jasotze-puntua gertuen duzun dendako ordutegien, helbideen eta berrien inguruko informazio guztia ikusteko. Horrez gain, gure jatetxearen eta janari-denda suediarraren inguruko informazioa ere topatuko duzu.
IKEA-n doako aparkaleku bat dugu zuretzat. Familientzako eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako toki bereziak daude. Halaber, autoa kargatzeko gune bat dago, irteerako atearen alboan, erosketa errazteko.
Gure aparkalekuan familientzako toki bereziak aurkituko dituzu sarreratik hurbil. Dendako sarreran jolastokia, Småland, aurkituko duzu, txikienentzako abentura zirraragarriz beterik. Denok elkarrekin egon nahi baduzue, aldiz, ume txikientzako orgak erabil ditzakezue. Ibilbidean zehar jolasteko tokiak aurkituko dituzu, zuk produktuak aukeratu eta probatzen dituzun bitartean zure seme-alabek ondo pasa dezaten.
Gure jatetxea umeentzat diseinatuta dago bereziki. Eskaintza bereziez gain, umeentzako pototxoak, haur-aulki altuak, adur-zapiak eta mikrouhin-labeak ditugu, baita haientzako jolastoki bat ere. Edoskitzeko eta haurrari oihalak aldatzeko gela bat ere baduzu erabilgarri. Zerbitzu eta erraztasun horiek guztiak doakoak dira; beraz, bisita uste baino luzeagoa bada, ez duzu zertan larritu.
IKEA denda guztiek desgaitasunen bat duten pertsonentzako aparkatzeko tokiak dituzte, eta, sarreran, ate automatikoak. Dendaren barruan gurpil-aulkiak ditugu lagatzeko, eta igogailua, desgaitasunen bat duten pertsonentzako komunak eta arrapalak daude.
IKEA denda guztiak kerik gabeko guneak dira guztiz.
Gure denda guztietan gurpil-aulkiak ditugu, behar dituzten bezeroek erabil ditzaten. Zatoz dendako sarreran dagoen informazio-gunera, eta hantxe emango dizugu.
Maskotak IKEA familiaren parte dira. Maskoten sarbidea baimenduta dago gure denda eta IKEA kontaktu gune guztietan.
Kontsulta ezazu zure IKEA dendari buruzko informazio guztia: helbidea, ordutegia eta ekintzak.
Zure IKEA denda gustukoenaren inguruan dena jakin nahi baduzu, esteka honetan topatu ahalko duzu: .
Bertan, denda bakoitzaren ordutegia, helbidea, jatetxearen ordutegia eta programatutako ekintzak nahiz ekitaldiak aurkituko dituzu.
Gainera, etxeko txikiei dagokienez, kontsultatu ahalko duzu ea gurekin ospa dezaketen urtebetetzea, zein den SMÅLAND-en ordutegia eta zeintzuk diren haurrentzako jolas-gelara sartzeko betekizunak.
Ekarri zure familia, guztientzako zerbait dugu.
Denda guztietan daude haur-aulki altuak, haurtxoentzako janari ekologikoa, haurtxoen jana berotzeko guneak eta umeentzako janari osasungarria jatetxean, jolas-guneak eta edoskitze-guneak. Gure denda guztiek dute haurtzaindegi bat. Aldi bakoitzean 45 minutuz erabil daiteke (dendan erreserbatu).
Zerbait galdu al duzu gure denda batean? Objektu hori aurkitzen lagundu nahi dizugu.
Aurkitzen dugun guztia iLost izeneko webgunean jartzen dugu. Objektu bat zurea dela esaten badiguzu, hala dela egiaztatu behar dugu. Erreklamazioa egitean zenbat eta xehetasun gehiago eman, orduan eta hobeto. Objektua zurea dela egiaztatu ondoren, objektua galdu zenuen dendako Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren erakusmahaian jaso ahal izango duzu. Gogoan izan: erreklamatzen duzun objektua IKEA-ko produktu bat bada, erosketa-tiketa eskatuko dizugu jasotzera zoazenean. Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren erakusmahaia gure denden irteeran dago.
Joan iLost webgunera:
*Webgunean izena ematen duzunean haren Pribatutasun-politika onartu beharko duzu, eta iLost izango da zure datuen arduraduna. Zure ohiko dendara ere joan zaitezke, galdutako objektua izena eman beharrik gabe aurkitzeko.
Orain erosten baduzu online, produktuak datozen egunetan jasoko dituzu. Ukitu, probatu edo hobeto ezagutu nahi dituzu? Zatoz IKEA denda batera, sofetan eseri ahal izango zara edo kolaboratzaile bati lastairei buruzko informazioa eskatu ahal izango diozu bat erosi baino lehen.
Etxe ezin hobea zuretzat ezin hobea dena da. Horregatik, 10.000 produktu baino gehiago eta etxean altzariak jartzeko ideia eta zerbitzu asko eskaintzen dizkizugu.
Jar zaitez eroso dendetan ditugun giro ezberdinetan. Probatu tapizeriak, ukitu Ekialdeko alfonbrak, probatu ohe-sofak eta ireki armairuak kalitatea ikusteko. Prezioaren etiketan produktu bati buruz jakin behar duzun guztia aurkituko duzu; adibidez, dendako zein lekutan jaso dezakezun.
IKEA taldeko altzari gehienak pakete zapaletan gordetzen direnez, etxera erraz eraman ahal izango dituzu dendan erosi eta gero.
Online erosten baduzu, nahi dituzun produktuak etxera edo enpresara eramango dizkizugu.
Nahiago baduzu, zure ordez jaso, entregatu eta munta ditzakegu. Nahi duzun sukalde berria ere instala dezakegu. Lortu informazio gehiago eskaintzen ditugun zerbitzu gehigarri guztiei buruz edo hitz egin IKEA taldeko lankide batekin dendan.
Kreditu- eta zordunketa-txartelak, IKEA Business eta IKEA opari-txartelak onartzen ditugu. Noski, online ordaintzen duzunean transakzioa guztiz segurua da. Epeka ordaintzea nahiago baduzu, hainbat finantzaketa-aukera eskaintzen dizkizugu.
Lasai, zerbait eramaten baduzu etxera eta iritziz aldatzen bazara, 365 eguneko epea duzu itzultzeko. Erosketa-tiketa gorde besterik ez duzu, produktua errazago itzultzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Itzultze-politika.
IKEA Store aplikazioa oso lagungarria da bisita bat egin nahi badiguzu. Ikusi produktuak, sortu erosketa-zerrenda bat eta jaso tokiko dendako eskaintza eguneratuak. IKEA Store aplikazioa deskargatzeko aukerak: Google Play (Android) edo Apple (iOS).
IKEA dendetan egiten dituzun erosketa guztietan faktura sinplifikatu bat ematen dugu, tiket-formatuan. Gainera, BEZetik salbuetsita bazaude, salbuespena nola eskatu azalduko dizugu.
IKEA-ko altzari gehienak pakete zapaletan bilduta daudenez, erosketa amaitutakoan bertan eraman ditzakezu zure produktuak etxera autoz, eta berehala erabiltzen hasi.
Nahiago baduzu, IKEA-k etxera eramango dizu erositakoa, arrazoizko prezio baten truke. Erosketa amaitutakoan, bisitatu garraio-zerbitzuaren erakusmahaia Bezeroarentzako arreta-zerbitzuan.
Eskaintzen ditugun zerbitzuei buruzko informazio gehiago irakurtzeko, egin klik hemen.
Mugikortasun urriko bisitarientzat honako zerbitzu hauek dauzkagu IKEA dendetan:
Gurpil-aulkiak, dendan doan erabiltzeko.
Lagundutako erosketa. Hurbildu dendako Bezeroarentzako arreta-zerbitzura, eta eskatu bertan.
Entzumen-urritasuna dutenentzako instalazioak