Click & Collect
Noski! Gehitu Click & Collect zerbitzua eta aukeratu non jaso nahi duzun. Zure eskaera prest dagoenean jakinaraziko dizugu.
Click & Collect aukerarekin, zure online-eskaera 3 ordu geroago prest egongo da IKEA denda batean jaso dezazun, edo 3 egun geroago, jasotze-puntu bat aukeratzen baduzu. Informazio guztia eta erabilgarri dituzun puntuak esteka honetan topatuko dituzu: Click & Collect.
Eskaera prest izango dugu eskaerak entregatzeko erakusmahaian edo, aukera badago eta nahiago baduzu, eskaerak jasotzeko kanpoaldeko Click & Car puntuan. Aurreko estekan, nola funtzionatzen duen kontsulta dezakezu.
Horrez gain, Locker-ak (armairuak) jasotze-puntu gisa aukera ditzakezu. Gure denden kanpoaldean topatuko dituzu, eta erabilgarri daude eguneko 24 orduetan.
17 denda, 35 jasotze-puntu eta Correos-eko 2.300 bulego dituzu zure zerbitzura.
Zure eskaera jasotzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizugu.
Dendan jasotzeko erosketen kasuan, salgaiak prestatzeko zerbitzuaren kostua 15 €-tik aurrera hasten da. Eskaera gure puntuetako batean jasotzea aukeratu baduzu, zerbitzuaren prezioa 29 eurokoa da. Prestaketaren prezioa finkoa da, erosketaren zenbatekoa edozein dela ere.
Tarifak eta bidalketa-eremuak kontsultatzeko, egin klik hemen.
24 ordu dituzu dendan jasotzeko (C&C), eta 72 ordu jasotze-punturen batean jasotzeko (PUP)
Ez kezkatu! Konponbide bat daukagu zuretzat.
Click & Collect edo Dendan jasotzea
Eskaera ezin baduzu aukeratutako ordu-tartean jaso, IKEA-k hurrengo 24 orduetan gordeko du eta zurekin harremanetan jarriko gara konponbide bat topatzeko.
Ezin bagara zurekin harremanetan jarri, SMS bat bidaliko dizugu eta eskaera itzuli egingo da; hau da, ordaindutako produktuen zenbatekoa itzuliko zaizu, eskaera prestatzeko zerbitzuaren zenbatekoa izan ezik.
Jasotze-puntua (PUP)
72 ordu dituzu eskaera jasotzeko; hortaz, eskaera astelehenean jaso baduzu, adibidez, aste horretako ostegunera arte izango duzu jasotzeko aukera, zabalik gauden orduetan.
Eskaera jasotzeko, ezinbestekoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren IFZ/IFK edo pasaportea erakustea.
Eskaera ezin baduzu aukeratutako ordu-tartean jaso, IKEA-k hurrengo 24 orduetan gordeko du eta zurekin harremanetan jarriko gara konponbide bat topatzeko.
Ezin bagara zurekin harremanetan jarri, SMS bat bidaliko dizugu eta eskaera itzuli egingo da; hau da, ordaindutako produktuen zenbatekoa itzuliko zaizu, eskaera prestatzeko zerbitzuaren zenbatekoa izan ezik. Jasotze-puntuak 72 ordu behar ditu zure eskaera prestatzeko; hortaz, eskaera astelehenean egin baduzu, adibidez, aste horretako ostegunetik aurrera jaso ahalko duzu, zabalik gauden orduetan.
Eskaera jasotzeko, ezinbestekoa da erosketa egin duen pertsonaren edo baimendutako pertsonaren IFZ/IFK edo pasaportea erakustea.
Zure esku dago! Topa ezazu zugandik gertu dagoen toki bat 2.300 kokapen baino gehiagoren artean.
IKEA-n, gustukoen dituzun produktuak zure etxetik gertu jaso ahal ditzazun nahi dugu. Hori dela eta, 2.300 jasotze-puntu baino gehiago eskaintzen dizkizugu Espainiako penintsulan.
Kontsulta itzazu helbideak eta ordutegiak esteka honetan.