Bidalketak eta entregak etxean
Erosten duzuna erosten duzula, etxera eramango dizugu.
Hala IKEA denda batean nola online erosten baduzu, zuk erabakitzen duzu zer erosi eta, erosoago bazaizu, etxera eramango dizugu. Zure beharretara moldatzen diren hainbat bidalketa-metodo eskaintzen dizkizugu.
Eskuragarri dauden aukera guztiak erakusteko, entregarako posta-kodea eskatuko dizugu.
Tarifa kalkulatzeko, produktuen tamaina, bidalketaren pisua, erosketaren balioa, entregarako bizitokiaren kokapena eta erosketa egiteko bitartekoa kontuan izango ditugu.
Kontsultatu hemen etxera bidaltzeari buruzko informazio eta xehetasun guztiak.
Jaso zure eskaera aukeratzen duzun helbidean, penintsularen barruan.
Bilbotik Cádizeraino! Estatuko edozein tokitara egiten ditugu bidalketak, uharteetara, Ceutara eta Melillara izan ezik.
Kontsulta ezazu gure etxera bidaltzeko zerbitzuaren inguruko informazio guztia.
IKEA-ko poltsa urdin batean sar ditzakezun produktu guztiak.
Paketeria bidezko garraioan sartzeko, artikuluen neurriak ezin dira 78,5 cm x 55 cm x 39 cm baino handiagoak izan. Gehienezko pisua produktu bakoitzeko 10 kg da, eta produktuaren bolumena gehienez ere 0,025 m3-koa (25 l) izan behar da. Eskaerak guztira 25 kg baino gehiago pisatzen badu, ez da paketeria-zerbitzuan sartuko.
Entregaren egun berean beste jakinarazpen bat jasoko duzu entrega zein ordu-tartean aurreikusia dagoen jakinarazteko.
Mesedez, ziurtatu zure telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea idatzi dituzula eskaeraren datuetan.
SEUR-ek entrega-saiakera bat egingo du, eta azkenean entrega ez bada burutzen, zure eskaera SEUR-en puntu batera joango da eta hara joan ahal izango zara jasotzera, gehienez ere 10 egunetan. Paketea SEUR-en jasotze-puntuan jaso bezain pronto, enpresak jakinarazpen bat bidaliko dizu SMS/posta elektroniko bidez, paketea jasotzeko helbidearen berri emateko.
Zure eskaera entregatzeko prest dagoenetik 15 egun igaro ondoren, eskaera ez bada entregatu guri leporatu ezin zaizkigun arrazoiengatik, ulertuko dugu kontratua ezeztatu nahi duzula eta bertan behera utziko dugu. Kontratua ezeztatzearen ondorioz, erosketaren zenbatekoa itzuliko dizugu, garraioari lotutako gastuak izan ezik.
Eskaera guztiak produktuen eskuragarritasunaren menpe daude. Produktuaren hornitzearekin lotutako zailtasunik egongo balitz edo ez balego produkturik stock-ean, ordaindutako zenbatekoa itzuliko genizuke. Elikagaiak, landare naturalak, etxetresnak edo tenperatura altuen ondorioz honda daitezkeen produktuak ez dira paketeria-zerbitzuan sartzen.
Eskaera bertan behera utzi ahalko duzu ordubeteko epean, eskaera egin duzunetik zenbatzen hasita, eta IKEA-k erosketaren zenbateko osoa itzuliko dizu, garraioaren kostua barne. Ordu hori pasa eta gero eskaera bertan behera uztea erabakitzen baduzu, IKEA-k ezin du ziurtatu eskaera instalazioetatik atera den ala ez; beraz, ez dizkizugu bidalketa-gastuak itzuliko.
Hemen topatuko dituzu informazio eta tarifa guztiak: etxera bidaltzea.
Jakina! Gure webgunean zure entregaren informazio eguneratua kontsultatu ahalko duzu.
Kudeatu zure eskaera eta egin iezaiozu segimendua modu azkar eta erraz batean. Eskaera-zenbakia eta hari lotutako helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia sartu besterik ez duzu egin behar eskaeraren egoera zein den ikusteko.
Paketeria bidezko entregen kasuan, ezin baduzu eskaeraren egoera gure webgunean ikusi, sar zaitez SEUR-ek bidalitako baieztapen-mezuan edo SMS-an agertzen den estekan, edo kontsulta ezazu haien webgunean.
Produktuak bidaltzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizugu, bai etxera bidaltzeko bai jasotze-puntuetara bidaltzeko, zure beharretara hobeto moldatzeko.
Zuk erabakitzen duzu noiz eta nola jaso nahi duzun zure eskaera. Dendara hurbildu bazaitezke, ederto! Eskaera 3 orduko epean prest izango duzu. Zuk aukeratzen duzun tokira bidaltzea nahiago baduzu, 24 ordu beharko ditugu IKEA dendaren bat duten probintzietan, eta 72 ordu gainerakoetan. Gure jasotze-puntuetako batera ere etor zaitezke, 3 egun igaro eta gero prest izango duzu. Horrez gain, paketeria bidez tamaina txikiagoko produktuak bidali ahal dizkizugu, 3 eta 6 lanegun arteko epean. Salgaiak biltegi zentraletatik edozein helbidera bidaltzeko, kalkula ezazu gutxienez 5 eguneko epea beharko dugula.
Epe hauek gutxi gorabeherakoak dira. Erosketa-prozesuan zehar entrega-data zehatza zehaztu ahalko duzu, ordaindu baino lehen, eta gero, eskaeraren segimendua egin ahalko duzu. Dendan epeen berri emango dizugu zuk zerbitzua kontratatu baino lehen.
Kontsulta itzazu hemen IKEA-ko garraio-zerbitzuaren inguruko informazio eta xehetasun guztiak.
Noski! Zure eskaera entregatzeko hitzordu berri bat zehaztu ahalko duzu gurekin.
Garraioa eskatu baduzu edo zure eskaerarekin lotutako zerbitzuren bat kontratatu baduzu, gure webgunean eskaeraren egoera ikusteko edo entrega-data aldatzeko aukera duzu, hemen klik eginda, betiere salgaiak ez badaude bidean eta eskaeraren egoerak aldaketak baimentzen baditu.
Ohiko eskaeren kasuan, ezin baduzu beste modu batera kudeatu, Bezeroen Arretarako zerbitzuak prozesuarekin lagundu ahalko dizu. Beranduenez hasieran zehaztutako entrega-data baino 48 ordu lehenago egin ahalko dituzu aldaketak, kostu gehigarririk gabe.
Paketeria bidezko entregen kasuan, ezin baduzu eskaeraren egoera gure webgunean ikusi, sar zaitez SEUR-ek bidalitako baieztapen-mezuan edo SMS-an agertzen den estekan, edo kontsulta ezazu haien webgunean. Beranduenez jakinarazi dizuten entrega-data baino ordubete lehenago egin ahalko dituzu aldaketak.
Kontsultatu erreklamatzeko modua bidalketa-metodoaren araberakoa da.
Etxera egindako bidalketa bat bada edo click & collect zerbitzuaren bidez bidalitako produktu handi bat bada, ezinbestekoa da jaso duzun pakete kopurua entrega-agirian agertzen dena dela ziurtatzea. Apuntatu falta dena entrega-agirian eta jar zaitez gurekin harremanetan gertatu denaren berri izan dezagun.
Paketeria bidezko eskaeren kasuan, gurekin harremanetan jarri behar duzu lehenengo 7 egunetan, eskaera jasotzen duzunetik zenbatzen hasita. Falta den produktuaren erreferentzia-zenbakia bidali behar diguzu.
IKEA-n beti zaitugu gogoan, eta bizitza errazten saiatzen gara. Horretarako, hainbat zerbitzu moten sorta berritzaile bat daukagu.
Etxera bidaltzea, telefono bidezko salmenta, aholkularitza espezialistekin, finantzaketa, askotariko instalazioak, desmuntatzea eta produktuak eramatea, altzariak muntatzea... Pentsa ezazu zer behar duzun eta... esan!
Ikusi gure zerbitzu guztiak hemen.