Fakturak eta tiketak
IKEAko erosketa guztietan faktura sinplifikatu bat jaulkitzen dugu tiket formatuan, zure datu fiskalak sartu gabe. Faktura arrunta behar baduzu (zure datu fiskalak barne), kutxa berean eskatu behar duzu, ordainketa egin aurretik.
Faktura arrunta behar duzu?
Hainbat modu dituzu horretarako:
1. Egin klik "fakturen eta bikoizketen eskabidea" estekan. Erantsi erosketa-txartelaren eta, gutxi gorabehera, bi asteko epean jasoko duzu faktura arrunta posta elektronikoz.
* IKEAn Balearrak edo Kanariak erosi dituzu? Bisitatu denda.
2. Joan zaitez hurbilen duzun IKEA dendaren Bezeroaren Arretarako atalera, erosketa-tiketa eta zure datu fiskalak dituela, faktura arrunta eskatzeko.
Noiz eta nola eskatu dezaket BEZa bueltatzea?
Zenbait kasutan, bezero bat bere erosketetan ordaindutako BEZa itzultzea eskatu dezake:
1. BIDAIARIAK DIREN BEZEROEI BEZA ITZULTZEA
Europar Batasunetik kanpo edo Ceutan, Melillan zein Kanariar Uharteetan bizi bazara, BEZa bueltatzea eskatu dezakezu IKEA dendan erostean. 2018/07/05tik aurrera egindako erosketek ez dute erosketa minimorik behar. Data hori baino lehenago, 90,15 €-koak izan behar dira gutxienez BEZa itzultzea eskatzeko.
Non kudeatu behar dut nire eskaera?
Lehenengo, zure eskaera kudeatzeko, Bezeroen arretarako zerbitzura joan beharko zara, edozein dendatan. Zure erosketaren faktura eraman behar duzu, baita zure identifikazio dokumentua (pasaportea, bizileku txartela...) Gogoratu zure fakturan datu fiskalak izan behar dituzula eta bizi zaren lekua agertu behar dela, hori baita BEZa itzultzeko eskubidea ematen dizuna.
Azkenik, Aduana-dokumentu Elektronikoari DIVA kioskoetan zigilu elektroniko jarri behar diozu edo aireportu edo portuetan dauden Aduana bulegoetan. Hiru hilabeteko epea daukazu erosketaren egunetik.
Nola eskatu dezaket?
Bezeroen Arretarako zerbitzuan esan ahal diguzu zein modalitaterekin eskatu nahi duzu BEZaren itzultzea (Global Blue edo IKEA), Aduana-dokumentu Elektronikoa egoki egiteko.
- Global Blueren bidez: Kasu batzuetan, BEZa itzultzea Global Blue entitate kolaboratzailearen bidez egingo da. Aireportu edo portuetan dauden bulegoetan eman eta gero diruaren itzulketa egingo dugu (kreditu txartelean edo diruarekin). Entitate honek komisio bat kobratuko dizut.
- IKEA taldearen bidez: Kasu hauetan, itzulketa IKEA taldeari zuzenean eskatuko zaio. Itzulketa banku-transferentzia bidez egingo da eta gutxi gora behera 15 egunetan egingo da, honako helbidean beharrezko dokumentazio guztia jaso eta gero:
ITZULKETA OSOA - C/ Me falta un tornillo 5, Arroyo de la Encomienda ( Valladolid ) 47195.
Edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz: [email protected]
Zeintzuk dira modalitate hauetarako behar ditudan dokumentuak?
- Global Blue-ren bidez: Aduana-dokumentu Elektronikoa zigilu elektronikoarekin eta itzulketa egingo den kreditu txartelaren zenbakia (esku diruan ere jaso dezakezu)
- IKEA taldearen bidez Aduana-dokumentu Elektronikoa zigilu elektronikoarekin, zure identifikazio-dokumentuaren kopia (pasaportea, bizileku-txartela) eta itzulketa jaso nahi duzun banku kontuaren zenbakia (SEPA*).
*Eurotan ordaintzeko gune bakarra (SEPA ingelesezko sigletan) hiritar, enpresa eta beste ekonomia agenteek eurotan Europan ordaindu eta ordainketak jasotzeko gunea da, nazio-mugen barruan eta haietatik kanpo, baldintza eta eskubide zein betebehar berdinekin, zein den haien kokapen zehatza.
2. BEZA DIPLOMATIKOEI ETA MERKATARITZA BIDAIAN DAUDEN ENPRESEI ITZULTZEA
Bezeroa bazara eta diplomatikoa, kontsulatuan edo NATOan lan egiten baduzu, baita enpresa bat bazara ere (europar batasunaren barrukoa edo ez) BEZa zuzenean eskatu beharko diguzu, honako inprimakian azaltzen den moduan:
BEZa berreskuratzeko inprimakia, (IKEA Ibérica)
Aduanan fakturan zigilu fisikoa jarri eta gero, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin honako helbidera bidali beharko diguzu: C/ Me falta un tornillo 5, Arroyo de la Encomienda ( Valladolid ) 47195.
Aipatutako helbidean dokumentazio zuzena jaso eta gero, 15 egun izango ditu taldeak dirua itzultzeko.
BEZa itzultzea eskatzeko ezinbestekoa da faktura ARRUNTA izatea. Erosketa egin eta gero hilabete bat izango duzu Aduanan fakturari zigilua jartzeko edo Aduana-dokumentu elektronikoa egiteko.
3. BEZ-A ITZULKETA-ESKAERARI BURUZKO KONTSULTETAN
Eskatu informazioa zure dendako bezeroen arretarako zerbitzuan edo honako helbide elektronikoan: [email protected].