Saltatu

Banku edo taburete baten konponketa

Denborarekin eta eguneroko erabileraren ondorioz, bankuak hondatu eta kulunkatzen hasten dira. Gutxieneko zaintzekin, sendotasuna eta itxura berreskuratuko dituzte, haiekin gozatzen jarraitu ahal izateko. Jarraitu urrats hauei zure bankua konpondu eta berritzeko. Has gaitezen! 

Gizon baten bi eskuen lehen planoa banku bat konpontzen.

Zer gehiago behar duzu?

1. urratsa: Aztertu bankua

Aztertu ondo bankua. Ba al dago lotura solterik, pitzadurarik edo apurtutako piezarik? Kontuan izan konpondu behar duzun guztia zehazki zer egin behar duzun jakiteko. Egiaztatu kalteak konpontzeko behar duzun guztia duzun eta ordezko piezak online edo dendan aurkitzeko gai zaren. Berrikusketa azkar bat egiten baduzu, geroko konponketa asko arinduko da. 

2. urratsa: Estutu lasai dauden torlojuak eta birjarri falta direnak

Hartu Allen giltza batzuk edo bihurkin bat eta estutu ikusten dituzun lotura guztiak edo erabili ordezko pieza berriak falta diren torlojuak birjartzeko. Eta ez ahaztu: estutzeko, biratu eskuinera; lasaitzeko, biratu ezkerrera. 

3. urratsa: Desmuntatu kaltetutako pieza

Lotura bat gehiago estutu ezin bada edo behar bezala funtzionatzen ez badu, desmuntatu bakuaren kaltetutako pieza. Erabili bihurkin bat edo Allen giltza batzuk bezalako tresna bat bankua kaltetu gabe desmuntatzeko. Mugitu pieza pixka bat trabatuta badago askatzeko, baina ez kendu indarrez. 

4. urratsa: Bilatu kaltetutako piezen ordezko piezak

Aldatu kaltetutako piezak IKEA ordezko piezekin muntatzeko jarraibideen arabera, edo egin desmuntatzeko prozedura, jarraibideak alderantziz jarraituz. Estutu ondo torloju guztiak. Ordezko piezak zure IKEA dendan edo webgunean aurkituko dituzu.

5. urratsa: Lixatu eta eman azken ukituak

Eta orain, azken ukitua. Hartu lixa-papera, pintura* edo berniza. Lixatu lazguneak lixa-paperarekin, garbitu gainazala, eta margotu edo bernizatu, konponketak disimulatzeko. Itxaron lehortu arte eta... hemen duzu zure bankua prest eta berria balitz bezala!

*Pintura tratamendurik gabeko zurezko produktuetarako bakarrik erabiltzea gomendatzen da. Taburete hau margotzen baduzu, ziur aski irrist egingo du. Gainazalari tratamendu bat aplikatzea erabakitzen baduzu, PATRULL zerrenda irristagaitzak jartzea gomendatzen dizugu.