Ur botila eta bidaia-katiluak
Ase egarria edonon zaudela, ur-botila batekin edo bidaia-katilu batekin. Gozatu kafeaz, teaz edo irabiatu osasungarri batez edonoiz eta edonon, iraunkorra eta garbitzen erraza den edalontzi berrerabilgarri batekin. Hori gutxi balitz, zure poltsikorako onak izateaz gain, planetarako ere badira onak.
Zurekin edonora joango diren ur-botilak eta bidaia-katiluak
Goizean lanera joateko, egin beharreko zerrendatik zereginak ezabatzeko, paseo bat ematera ateratzeko… hidratatzea (edo kafeina edatea) askoz errazagoa da botila edo katilu egokia edukiz. Gure ur-botilen eta bidaia-katiluen sorta zurekin edonora joateko diseinatuta dago, edariak tenperatura egokian mantentzen baititu eta gosaritik afarira freskatzen lagunduko baitizu.
Zein ur-botila mota egokituko da hoberen nire eguneroko bizitzara?
Zure botila zure bizimodura eta zure motxila edo poltsara egokitu beharko da. Berdin dio minimalista edo koloretsua nahiago duzun; edonora eramateko prest dauden aukera funtzionalak eta berrerabilgarriak dauzkagu.
- Altzairu herdoilgaitzezko ur-botilak iraunkorrak, dotoreak eta egunero erabiltzeko bikainak dira. Horietako askok ere isolamendua dute, edariak zenbait orduz hotz mantentzeko.
- Beirazko ur-botilak primerakoak dira etxean, bulegoan edo egunik lasaienetan erabiltzeko. Ez dute zaporea aldatzen, garbitzeko errazak dira eta eskura primeran egokitzen den akabera leuna dute.
- Plastiko arinezko aukerak bikainak dira haurrentzat eta entrenatzera edo erosketak egitera eramateko: eguneroko bizitzarako behar adina sendoak eta edozein poltsatan sartzeko nahikoa arinak dira.
Diseinu askok erraz bete eta garbitzeko irekidura zabalak dauzkate, eta beste batzuek, berriz, lastotxoak edo estalki eraisgarriak dituzte, mugitzen ari zaren bitartean edateko.
Nola erraztuko dute zure bizitza bidaia-katiluek?
Bidaia-katiluak oso aukera ona dira kafea eta tea egunero edaten dutenentzat. Imajina ezazu trena a¡hartzeko presa daukazula, edo paseo bat ematen duzun bitartean infusioa edan nahi duzula: edariak bero mantenduko ditu, horiek botatzea edo atzamarrak erretzea ekidinez.
Isolamendua duten gure bidaia-katiluek honako hauen moduko xehetasun adimendunak dauzkate:
- Horma bikoitzeko egitura, tenperatura mantentzeko
- Ihesen aurkako estalkiak, kezkarik gabe garraiatzeko
- Edalontzi-euskarrietan edo motxilen alboetako poltsikoetan sar daitezkeen oinarri estuak
Gainera, tamaina eta estilo ezberdinetan dauzkagu salgai, kafe edo te kantitate egokia presta dezazun.
Zer hartu beharko nuke kontuan hautatzeko unean?
Pentsatu nola eta non erabiliko dituzun gehien. Egin galdera hauek zeure buruari:
- Egunero edari beroak edateko edo ur hotza eramateko nahi duzu?
- Zer nahiago duzu: arina eta minimalista den zerbait edo edariak ordu luzez bero mantenduko dituen botila edo katilua?
- Garbitu eta betetzeko den zerbait nahi duzu?
Gure botila eta katiluetako asko ontzi-garbigailuan sar daitezke, eta, gainera, ez dute BPA eta behin eta berriro erabiltzeko diseinatuta daude. Guzti hori primerakoa da, zure errutinarako zein planetarako. Berdin dio eguneroko kolpeak jasango dituen altzairu herdoilgaitzezko edo idazmahaian primeran geratuko den beirazko botila nahiago duzun; zure erritmora eta gustuetara egokituko den zerbait aurkituko duzu.













