Sukalderako hormako biltokiak
Armairu eta tiraderetan toki nahikorik ez dagoenean eta janari eta sukaldeko tresna asko dituzunean, hormako biltokiak dira konponbidea. Sortu konponbide bat barra, kako, poto eta apalekin, dena eskura izateko eta estiloa definitzeko.
Sailkatu eta iragazi
Emaitzen zerrenda
Bost izarreko antolamendua
Edonork izan dezake sukalde profesional bat etxean Behar duzun guztia da zure barruko chef-a ateratzea, plangintza txiki bat eta ondo antolatzea.
Hormako biltokiak, sukaldea txukun edukitzeko eta zure estiloa erakusteko
Goiz lanpetuak. Denbora ugari sukaldean. Mokaduak eska eta eska. Sukaldean gauza asko gertatzen dira eta, hormako biltoki egokiak edukiz, dena askoz errazagoa izango da. Sukalde-gainekotik egunero erabiltzen dituzun tresnak kendu eta horman kokatzen badituzu, leku gehiago izango duzu, baita dena txukun mantendu eta zure gauzarik gogokoenak eskura eduki ere. Barra malguetatik apal dotore eta kako adimendunetara, estiloz beteriko biltoki adimendun ugari dauzkagu zure zain.
Zer hormako biltoki mota hauta beharko nuke sukalderako?
Hautatzen duzuna daukazun lekuaren eta zure gauzen araberakoa izango da. Armairu gutxi baina osagai asko badituzu, apalategi irekiak ontziak, olioak eta espeziak eskura eta begi-bistan edukitzeko modu bikaina dira. Sukaldeko tresnak edo zapiak gordetzeko lekua behar duzu? Ikusi sukaldeko biltoki zintzilikariak: zure beharren arabera konbina ditzakezun errailak, kakoak eta ontziak. Bestalde, sukalde txikiagoen edo alokairuko etxeen kasuan, hormako antolatzaileak leku ugariko soluzio praktikoa dira, instalatzeko eta mugitzeko errazak baitira. Hoberena? Dena edukiko duzu begi-bistan: amaitu da tiraderetan bilatzea edo piperrauts-errotara iristeko oliba-olioa isurtzea.
Nola egoki ditzaket sukaldeko hormako biltokiak nire etxera?
Pentsa ezazu bertikalean. Pertsona askok ez diete sukaldeko hormei etekinik handiena ateratzen. Kokatu biltokiak sukalde-gainekoen gainean tresnak janaria prestatzeko eremutik gertu edukitzeko edo sortu kafe-txokoa kikarak, iragazkiak eta kafe-aleak erabiltzeko prest ilaran jarrita. Leku txikietan, hainbat saski zintzilikari dituen barra estua denetarik gordetzeko erabil daiteke, mahai-tresnetatik usain-belarretara. Bestela, estilo sofistikatuagoa nahiago baduzu, konbinatu hormako biltokiak sukaldeko altzariekin: erabili metal beltza ukitu modernoa emateko edo zur naturala Eskandinaviako ukitu informalagoa gehitzeko. Gainera, sorta honetako gai asko modularrak dira. Hortaz, zure beharrak (edo sukaldeko tresnen kopurua) handitu ahala, horiek ere zabaldu ahal izango dituzu.
Sukaldeko biltokiek tresnak bakarrik gordetzeko balio dute?
Noski ezetz. Bai, aparta da burruntzaliak, espatulak eta denetarako erabiltzen duzun irabiagailu hori gordetzeko. Baina eltze-estalkiak, mozteko taulak, guraizeak, aluminio-paper biribilkiak eta baita loreontzi txikiak ere gordetzeko balio dute. Sistema batzuek errailetan ahoka daitezkeen ontziak dakartzatenez, primerakoak dira edozer gordetzeko, espezia-poltsatxoetatik koloretako arkatzetara (sukaldeko mahaia eskulanak egiteko lekua ere bada). Sukaldean izugarri erabilgarria izango den soluzio irudimentsua eta malgua da eta, gainera, bikain geratzen da.