Plater-ikuzgailua
Sailkatu eta iragazi
Emaitzen zerrenda
Lotutako kategoriak
Ontzi-garbigailuak etxetresna elektriko bat baino gehiago dira. Haiei esker, denbora aurreztu dezakezu, eta era eraginkorrean laguntzen dizute eta baxera desinfektatzen dute. Guztiok ezagutzen dugu lagunekin afaldu ondoren pilatuta dauden platerak ikustean sortzen den sentsazio hori. Gogaikarria da, baina ontzi-garbigailu batek zikin dauden plater eta edalontzi guzti horiek garbi ditzake. Horrela, jaira itzuli ahal izango zara, maite dituzun pertsonekin une bereziez gozatzera.
Ontzi-garbigailuak baxera garbi-garbi utziko du era eraginkorrean eta ahaleginik egin gabe. Eta zein da abantailarik handiena? Ontzi-garbigailua erabiliz, ura aurreztuko duzu, planetari lagunduz. Jaian pastela ere badago, pixka bat nahi? Ontzi-garbigailuak garbituko ditu platerak, ez zaitez kezkatu.
Zure estilora egokitzeko ontzi-garbigailu integratua
Sukaldeko etxetresna elektrikoak erabilgarriak izateaz gain, batzuetan ere beharrezkoak dira. Hala ere, egia esan, normalean ez dira oso politak. Horregatik dira hain ideia ona soluzio integratuak. Ontzi-garbigailu integratua edukiz, etxetresna elektrikoa armairu-atearen atzean ezkutaturik geratuko da, sukaldeko apainketaren parte bihurtuz.
Sukaldera bikain egokitzen diren beste etxetresna elektriko integratu batzuk ere aurki ditzakezu. Eman begiratu bat dauzkagun hozkailu/izozkailu integratuei. Soluzio integratuei esker, behar duzun guztia izango duzu, estiloa mantenduz.
Tamaina eta edukiera
Ontzi-garbigailuen bi tamaina estandar dauzkagu: 60 cm-ko zabalerakoak edo 45 cm-ko zabalerakoak. Formaturik handiena bikaina da etxe gehienetarako, 12 eta 15 sukaldeko tresna artean sartzen baitira, hau da, gutxi gorabehera, lau pertsonako familia batean hiru otordutan erabiltzen diren plateren kopurua. Ontzi-garbigailu txikian, berriz, 7 eta 10 sukaldeko tresna artean sartzen dira. Hortaz, aparta da pertsona bakarrarentzat edo bikote batentzat.
Ontzi-garbigailua hautatzean, neurtzean eta kokatzean zalantzarik baduzu, probatu eskaintzen dugun sukaldeen plangintza-zerbitzua. Elektrizitate eta urarekin erlazionatutako galderak ere erantzun ditzakegu, bi gauza horiek beharrezkoak baitira ontzi-garbigailua instalatzeko.
Informazio xehea
Ontzi-garbigailu bakoitzaren orrian produktuari buruzko informazio xehea aurkituko duzu. Hainbat gauza erabilgarri ezagutuko dituzu, adibidez, ontzi-garbigailuak dakartzan programak, funtzionatzen dagoenean egiten duen zarata-maila eta energia-eraginkortasuna. Eman begiratu bat zure beharrei hoberen egokituko den ontzi-garbigailua hautatzen lagunduko dizun informazio erabilgarria lortzeko.