Pareta-ezarkinak

Hormako lanpara adimentsuak

Horma-lanparei esker, efektu asko sortu ahalko dituzu etxeko dekorazioan. Foku bat jartzen baduzu edo LED bonbilla ugari dituen lanpara bat jartzen baduzu, adibidez, LEDSJÖ lanpara, ez duzu zertan gela bateko dekorazioa aldatu. Gainera, argiaren intentsitatearekin jolastu nahi baduzu, proba ezazu haririk gabeko FLOALT LED panelen bat. Panel bat edo gehiago konbina ditzakezu, eta gelako argiztapena erregulatu, irakurtzen ari zaren, telebista ikusten ari zaren edo jaten ari zaren kontuan hartuta. Gela guztietan gainerako lanparekin konbinatu behar dute, konbinazio funtzionala eta dotorea sortzeko.

 

Eraldatu espazioa hemen argi bat eta hor beste bat jarrita

Zure etxeko gelak oso handiak ez badira, baliteke zorte oneko egotea: horma-lanparak primeran geldituko dira. Argi-efektuek guneak eraldatzen laguntzen dute, eta itxura atseginagoa ematen diete. Gainera, horma-lanparek edo sabaiko lanparek ez dute ia lekurik hartzen; horrela, leku guztia hobeto antolatu ahalko duzu beste gauza batzuk gordetzeko. bainugelak dira horma-lanparak gehien erabiltzen diren gelak: ispiluak dauden tokian edo dutxan. Ikusi al dituzu gure bainugelarako argiak?