Oheak
Sailkatu eta iragazi
Emaitzen zerrenda
Tiraderekin, kanapeekin edo dibanekin: dena zure neurrira amets egiteko
Osatu zure atseden-soluzioa
Jaso eskaera etxean 48 ordutik aurrera
Zure eskaera txikia 0€-tik aurrera bidaliko dizugu etxera IKEA Family-ko bazkidea izateagatik. Altzarien bidalketa 9,90€-tik aurrera.
Informazio gehiagoFinantziazio-aukerak
Gozatu orain eta ordaindu pixkanaka* gure finantzazio-zerbitzuekin.
Informazio gehiago365 egun iritziz aldatzeko
Zure produktuak gure dendetan edo etxetik itzul ditzakezu
Informazio gehiagoOhea, etxeko lekurik garrantzitsuena, sofaren ostean
A ze ondo siestatxo bat sofan, baina hobe siesta hori ohean egiten bada, ezta? Argiak logela betetzen du eta begiak pixkanaka-pixkanaka ixten dituzu ahituta amaitzen duzun arte. Gauean, ezinbestekoa da horizontalean atseden hartzea, eta baita hobeto doakizun ohea aurkitzea. Ohe ezberdinen artean, denborazkanpoko baina pertsonalitate asko daukaten diseinuak aurkituko dituzu. Baserri-girokoak, zuriak, beltzak, zurezkoak edo altzairuzkoak, amonaren ohea bezala. Gainera, aukeratzen duzun ohearekin hobeto konbinatzen duten gau-mahaiak ditugu. Ez ahaztu lastairarik onena aukeratzeaz!
Askotarako balio duten oheak
Ohe bikoitzak, batentzako oheak, ohatzeak eta ohe altuak, dibanak eta ohe osagarriak, oheburukoak, oherako biltegiratzea... Espazioa daukatenentzako edo ez daukatenentzako, 140x200 cm-ko oheak, 160x200 cm-ko oheak, 90x200 cm-ko oheak edo 90x190 cm-ko oheak ditugu. Kanapedun oheak, 4 tiradera handi dauzkaten oheak eta hormarako ohe eraisgarriak ere... Birsortu zure espazioa ohe altuen egiturekin edo munta ezazu ohe altu bat idazmahai eta armairu batekin 2 m2-tan. Oraindik ez duzu egunari agur esateko aukeratu duzun oheko arropa aukeratu?