Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Lixiba eta garbiketa

Bihurtu zeregin aspergarri bat une zoragarri

Arropa zintzilikatzeko eta lisatzeko ordua une zoragarri bat izatea jarrera-kontua da (aliatu onak izatea ere oso garrantzitsua da). Erreproduzitu zure musika edo serie gustukoenak eta utzi gure produktuei laguntzen. Orain bai!

Lisatzeko ohol baten gainean dauden kolore ezberdinetako mikrozuntzezko hiru PEPPRIG oihalen xehetasuna.

Neurrira egindako garbitoki baten bila zabiltza?

Gure soluzio ezagunenak zure beharretara, neurrietara eta estilora egokitzen dira. Gainera, guztiz modularrak dira, nahi bezala konbina ditzazun.

BOAXEL sistema: eseki, zintzilikatu eta biltegiratu zure lixiba modu errazean
Garbitegirako ENHET konbinazioak: biltegiratze ireki eta itxiaren nahasketa.

Hau zikin edo garbi zegoen?

Erantzuna ez badakizu, saski bat behar duzu lehenbailehen lixibarako arropa sailkatu eta gordetzeko (ez, lurrean uzteak ez du balio).

Ikusi saski guztiak
Ikusi saski guztiak

Etxean 48 ordutik aurrera

Zure eskaera txikia etxera bidaliko dizugu 2,90 €*-tik aurrera IKEA Family eskaeretan. Altzarien bidalketa 9,90 €-tik hasten da.

Informazio gehiago

Click & Collect

IKEA Family-ko kide izateagatik, jaso zure eskaera txikia 1,90 €*-tik aurrera.

Informazio gehiago

Finantziazio-aukerak

Gozatu orain eta ordaindu pixkanaka* gure finantzazio-zerbitzuekin.

Informazio gehiago

365 egun iritziz aldatzeko

Zure produktuak gure dendetan edo etxetik itzul ditzakezu

Informazio gehiago

Garbitokirako oinarrizko gaiak

Eraberritu garbitokia kontu handiz hautatu eta etxeko zereginak errazteko diseinatu dugun sortari esker. Ezagutu garbitoki arrunta eremu zoragarri bihurtzeko funtzionaltasun eta estetikaren arteko fusioa.

Nola atera diezaioket etekinik handiena garbitokiari?

Optimizatu gunea biltegiratze-soluzio adimendunekin. Hormako apalategiak eta saskiak edukiz, oinarrizko gaiak txukun eta eskura izango dituzu. Gainera, lisatzeko ohol tolesgarria eskura dezakezu lekua aurreztuz arropa apain-apain eramateko. Ezagutu garbitoki ordenatua edukitzearen magia!

Zein da lixiba modu eraginkorragoan egiteko sekretua?

Lixiba sufrimendua izan ez dadin, probatu eskura dugun garbitokirako oinarrizko gaien sorta. Inbertitu arropa ahaleginik egin gabe ordenatzeko aukera ematen dizuten lixibarako saski iraunkorretan eta erraztu lixiba. Lekua aurrezten duten esekilekuak eta arropa modu eraginkorrean lehortzeko esekigailuak dauzkagu, energia-kontsumoa murriztu dezazun. Bihurtu lixiba ondo antolatutako zeregin azkar elementu egokiei esker.

Garbitokiko etxetresna elektrikoak zaintzeko aholkuren bat dago?

Luzatu garbitokiko heroien bizitza magia egingo duten zaintza gutxi batzuekin. Garbitu lehorgailuen bilo-iragazkiak maiz errendimendua optimizatzeko eta suteak saihesteko. Mantendu garbigailuaren junturak garbi ihesak saihesteko eta gehieneko eraginkortasuna mantentzeko. Zaintza egokiak burutuz, primeran mantenduko dira.

Nola sor dezaket garbitoki dotorea?

Funtzionala egiteaz gain, eman garbitokiari estilo-ukitua. Hautatu gunearekin bat datozen eta nortasun-ukitua emango dioten tonuetako biltegiratze-soluzioak. Argiztatu gela LED argiztapen leunarekin, giro beroa eta erosoa sortzeko. Jarri landareak edo hormako paper itsasgarria erabilgarritasuna murriztu gabe ukitu alaia emateko. Aprobetxatu garbitokiaren potentziala etxea apaintzerakoan.

Gozatu ondo antolatutako eta estiloz beteriko garbitokia edukitzeak ematen duen pozaz. Garbitokirako oinarrizko gaien sortak gune funtzional horretara egingo dituzun bisita guztiak esperientzia atsegin bihurtuko direla bermatzen du. Ezagutu forma eta funtzioaren arteko oreka eta bihurtu benetako bizimodu alaia eta optimista islatzen duen paradisu. Efizientzia eta estetika elkarrekin doaz xehetasun guztietan, etxeko zereginez gehiago goza dezazun.