Kanpoko sukaldeak
Eguzkia atera da eta lagunak iritsi dira: parrilla pizteko garaia! Gozatu janaria aire librean prestatzeaz, parrillarako behar dituzun osagarri guztiekin. Hemen izango dituzu aire libreko sukalderako eta ikatz-barbakoarako gauza txiki guztiak; esate baterako, barbakoarako tresnak, broxetak, zerbitzatzeko erretiluak eta beste gauza asko.
Aire zabalean mota askotariko ospakizunak antolatzeko diseinatutako barbakoarako tresnak
Hanburgesei buelta ematean, pizzak moztean edo barazki-parrillada bat zerbitzatzean, barbakoarako tresna egokiak edukitzeak aldea egin dezake esperientzia arrunt baten eta denok errepikatu nahiko duten otorduaren artean. Sorta hau elikagaiak erraz prestatu eta zerbitzatzeko diseinatu dugu, benetan garrantzitsua den horri arreta jar diezaiozun: jaki gozo-gozoak eta konpainia ona.
Zein tresnarekin da errazagoa janaria aire zabalean prestatzea?
Pentsa ezazu barbakoarako tresnetan parrillaren beroaren ondoan lagunduko dizuten laguntzaile fidagarri gisa. Hanburgesei buelta erraz emateko espatula iraunkorretatik pizzen oinarri kurruskarien azpian primeran sartuko ahal izango dituzun pizzarako paletara: tresna bakoitza aire zabaleko sukaldeko beharretara egokitzeko moduan diseinatu dugu. Eta hori ez da parrillara bakarrik aplikatzen: botila malguei esker, saltsak erabiltzeko prest edukiko dituzu beti, eta altzairu herdoilgaitzezko pintza eta broxetek janaria erraz eta estresik gabe bueltatu, biratu eta platereratzeko aukera emango dizute.
Hona hemen aukera praktiko batzuk:
- Altzairu herdoilgaitzezko azpilak: berrerabilgarriak eta iraunkorrak dira, eta elikagaiak bero mantenduko dituzte hurrengo multzoa prestatzen duzun bitartean.
- Zerbitzatzeko saskiak: ezin hobeak dira patata frijituak, ogia edo hornigaiak zerbitzatzeko, eta jatetxe baten giroa burura ekarriko dizun ukitu informala emango diote otorduari.
- Kirten luzeko arraspak eta eskuilak: horrela, garbitzea ez da janaria prestatzea baino gogorragoa izango.
Nola hauta ditzaket barbakoarako tresna iraunkorrak?
Tentagarria da eskaintza on bat aprobetxatzea, baina kalitateak aldea egiten du.
Kontuan izan honako hau:
- Altzairu herdoilgaitzezko egitura: oxidazioarekiko erresistentea da, erraz garbitzen da eta erabilera intentsiboa jasaten du, eguraldia edozein dela ere.
- Beroarekiko erresistenteak diren heldulekuak: ez duzu malabarrik egin beharko tresnekin, heldulekuak ez baitira bero egongo.
- Oreka eta eusteko erraztasuna: barbakoarako tresna onek segurtasuna eta erosotasuna eskaintzen dute eusterakoan, baita laberako eskuzorroak jarrita dauzkazunean ere.
Aire zabaleko sukalderako gure tresnek erresistentzia-probak gainditu dituzte, urtez urte erabili ahal izan ditzazun, bai ikatz- bai gas-barbakoetan.











