Saltatu

Gure ikuspegia materialetarako

IKEA-k modu proaktiboan ebaluatu eta lantzen du erabiltzen dituen materialen gizarte- eta ingurumen-inpaktua.

Birziklatutako materialak erabiltzeak eraginkortasuna handitzen du, lehengai birjinen menpekotasuna murrizten laguntzen du, hondakinak murrizten ditu eta baliabide naturalen gaineko presioa arintzen du.

Gure produktuetan birziklatutako materialaren kopurua handitzeko, IKEA-k birziklatutako materialak erabiltzeko modu berriak asmatzen eta berritzen ari da, material horien erabilgarritasunean, trazabilitatean eta prezio merkean arreta jarriz.

Lihozko MARIATHERES sukaldeko zapi beix marraduna egongelan.
Gure zurari buruzko informazio gehiago

Zuraren ezaugarri mordoa

Zura material bikaina da, bai diseinuaren ikuspuntutik, bai kalitatearen ikuspuntutik. Eskandinaviak utzi digun ondarearen alderdi oso garrantzitsua da.

Gure zurari buruzko informazio gehiago
Jostailuzko itsasontziaren aurrealdearen forma duten hiru KNOPARE kako berde, horma berde batean altuera ezberdinetan muntatuta.

Erabiltzen ditugun plastikoak birpentsatzea

Gure altzari- eta dekorazio-sortatik erabilera bakarreko plastikozko produktu guztiak kentzen ari gara, eta plastikoa gure produktuen ontzietatik kenduko dugu. Ahal bada, produktu batzuetan plastiko birziklatuak edo berriztagarriak erabiltzen ditugu material fosiletan oinarritutako plastiko birjinen alternatiba gisa.

Metalezko lanpara baten oinarriaren gainean banbu argiko eta horixkako egitura bat eskuz josten ari den eta galtza berdeak dituen artisau bat.

Banbuaren abantaila mordoa

Zuhaitza dirudien arren, banbua belar bat da. Naturalki azkar birsortzen den espeziea da eta normalean ez da beharrezkoa berriro landatzea uztatu ondoren. Material oso polifazetikoa da eta forma askotara egokitu daiteke.

Ikusi zurezko altzari gehiago

Gure konpromisoa

Ikusi banbuzko produktu gehiago

Birziklatze-gunea

Ba al zenekien gure dendetan gune bat prestatuta dugula behar ez duzun guztia birziklatzeko eta behar den lekura eramaten dela ziurtatzeko? Joan zure IKEA dendara eta ikusi jaso ditzakegun produktu guztiak kudeaketa egokia emateko.

Aurkitu zure denda