Etxe adimenduna eta teknologia
Etxeak gure bizimoduak eta teknologia aldatzen diren heinean ere aldatu egiten dira. Zure etxea azken modan apaintzen lagundu nahi dizugu. Horregatik, bozgorailuen, kargagailuen, mugikor eta tabletetarako osagarrien, etxetresna elektrikoen eta askoz gauza gehiagoren sortak ditugu salgai, zure etxea adimendunago bilakatzeko eta zure bizimodua erraztu ahal izateko.
Bluetooth bozgorailuak giroa alaitzeko
Zure abesti gogokoenak… Atzeko argiztapen leuna… Giro lasaigarria sortzeko modu bikaina! Musika eta argiztapena funtsezkoak direnez giroa sortzeko, zer iruditzen zaizu Bluetooth bozgorailua duen lanpara bat edukitzea dena batera izateko? Estilo asko dituzu aukeran. Gainera, IKEA-ko bozgorailudun lanpara askok bozgorailu anitzeko modua dute, eta horri esker, elkarrekin lotu ditzakezu soinua anplifikatzeko.
Giroa alaitzen duen sagu musikala
Zure txikiek asko erabiliko dute GREJSIMOJS Bluetooth bozgorailu eramangarri hau, gogoko dituzten abestiekin dantzatuz edo istorio zoragarriak lilura osoz entzunez. IKEA-ko beste Bluetooth bozgorailu batzuekin ere konekta dezakezu bozgorailu anitzeko modua erabiliz, aproposa festa bat antolatzera bazoaz. Bozgorailuen bolumena ere mugatu dezakezu zure belarri sentikorrak babesteko.
Zure etxeak gehiago egin dezala zuretzat IKEA Home Smart-ekin
Lortu erosotasun eta sinpletasun handiagoa argiztapena eta beste gailuak sofatik jaiki gabe kontrolatuz. IKEA Home Smart sistema merkea da eta dena urrutiko aginte batekin edo mugikorretarako aplikazio batetik kontrolatzeko aukera ematen dizu. Gainera, IKEA-ko ia produktu adimendun guztiek Matter estandar irekia erabiltzen dute dagoeneko. Beraz, beste sistema adimendun batzuekin bateragarriak dira, hala nola Amazon, Apple eta Homey-rekin. Horrek esan nahi du, DIRIGERA produktu adimendunetarako gunea baduzu, IKEA Home Smart aplikazioa erabili ahal izango duzula Matter-ekin bateragarriak diren beste marka batzuetako produktu adimendunekin.

Zure dekorazioarekin bat datorren kargagailua
Hona hemen haririk gabeko kargagailu bat, giro-argi oso atsegina ere ematen dizuna. Erretilu ahurra aproposa da giltzak bezalako objektu txikiak galdu gabe uzteko. Hori ez aipatzearren zure telefonoarentzako konektore egokia aurkitzeko eta kableak nonahi sakabanatuta edukitzeko arazoak aurrezten dituzula!
Joan zaitez etxerako elektronikatik etxeko altzarietarako elektronikara
Argiztatu zure etxea eta bete ezazu abestirik onenekin! Salgai daukagun lanpara adimendunen eta Bluetooth bozgorailuen serie berri eta hobetuari esker, erraza egingo zaizu zure bizimodura egokituko den funtzionaltasun- eta estilo-konbinazio egokia aurkitzea. Kolorez betetako serie hau Tekla Evelina Severin diseinatzailearekin lankidetzan sortu dugu. Serieko produktuek Spotify Tap eginbide zoragarria dute; botoi bakarra sakatuz, azken aldian entzuten ari zinen leku beretik erreproduzituko duzu audioa, eta, botoia berriro sakatuz, gomendio bat jasoko duzu. Inoiz ez da hain erraza izan zure santutegian zure neurrira egindako soinu-banda batez gozatzea.

Produktuen inguruko laguntza
Zuretzat gomendatua
Etxerakoelektronika
Berritu zure bizitokia eskaintzen dugun etxerako elektronika-sortako gaiei esker. Zure etxea hobe dezaketen produktu ugari dauzkagu, hala nola argiztapen adimenduna edo bozgorailuak. Murgil zaitez erosotasun, praktikotasun eta estiloz beteriko etorkizunean salgai dugun produktu adimendunen sortarekin.
Zertan dautza etxerako gailu adimendunak?
Etxe adimendunekiko jakin-mina duzu? Ez zaude bakarrik! Jende askok galdetzen dio bere buruari zer egin dezaketen gailu horiek bere bizitza erraztu eta hobetzeko. Etxerako gailu adimendunek primeran konektatzen dute zure eguneroko bizitza. Doitu argiztapena, kargatu smartphonea, hautatu erreprodukzio-zerrenda bat edo jaitsi estoreak erraztasunez. Gozatu zure beharrak asetzen dituen etxea edukitzearen magiaz.
Integratu argiztapen adimenduna eguneroko errutinan
Argitu zure bizitza argiztapen adimendunaren mirariei esker. Nola hobe dezakete zure eguneroko errutina? Eskaintzen dugun etxerako elektronika-bildumak argiztapen-aukera ugari hartzen ditu barne, gunea berehala berri dezazun. Sortu giroa, kontrolatu distira eta aurreztu energia botoi bakarra sakatuz.
Estilo- eta soinu-sinfonia
Hobetu zure etxea estilo eta soinuaren arteko fusio ezin hobearekin. Sonos-ekin elkarlanean arituz sortu ditugun wifi bidezko SYMFONISK bozgorailuak primeran integratuko dira zure bizitokian hainbat modutan, esaterako, lanpara bozgorailudunen edo apalategiko bozgorailuen moduan. Gozatu aparteko diseinuaren eta soinuaren kalitate ezin hobearen sinfonia zoragarriaz. Bihurtu gunea harmonia-paradisu zure bizimoduan primeran integratzen diren bozgorailuei esker. Musika ez da inoiz hain polita izan!
Nola zaindu eta aprobetxatu etxerako elektronika
Bizitoki adimenduna sortzearen abantaila bat nahastutako kable gutxiago egongo direla da. Hala ere, kableak ez dira erabat desagertuko. Baina ez kezkatu: etxeko kableen anabasarekin amaitzeko produktuak dauzkagu. Hasi gailu motaren arabera multzokatuz: kargagailuak, aurikularrak edo USB kableak. Erabili kolore-kodeak edo etiketak dituzten kable-bridak erraz bereizteko. Erabili klipak edo kable-antolatzaileak ordenatuta mantentzeko eta nahastea saihesteko. Gehitu kable-mahukak akabera garbiagoa lortzeko eta hainbat kable zorro bakarrean ezkutatzeko. Soluzio adimendun horiekin, kable nahastuez ahaztu egingo zara, eta primeran antolatutako etxerako elektronika-sistemaz gozatuko duzu.
Gogoratu etxea eremu bat baino gehiago dela: zure estiloaren isla eta eraberritzeko lekua da. Murgil zaitez etxerako elektronikaren unibertsoan, non erosotasuna eta teknologia abangoardista elkarrekin doazen.