Saltatu

Zure etxea antolatzeko behar duzun guztia

IKEA taldean zure etxea antolatzeko behar dituzun produktu guztiak ditugu.

Txukuntasuna tiraderan

Tiradera desordenatu batek estresa eragin dezake. Baina ondo ordenatuta badago, bilatzen ari zarena erraz aurkituko duzu eta eguna lasaiago hasiko duzu. Erabili SKUBB biltegiratze kaxak zure tiraderei etekin handiena ateratzeko.

Txukuntasuna apaletan

Aukeratu soluzio erraz bat zure etxean ordena jartzeko: Antolatu zure apala dena saskietan eta kaxetan gordetzen, hala nola BRANÄS zumezko saskia. Banatu zure gauzak kategoria desberdinetan hauek gero errazago aurkitzeko: liburuak, aldizkariak, argazkiak, oroitzapenak...

Txukuntasuna bainugelan

Erabili gure barrurako antolatzaileak zure bainugelako altzaria txukun edukitzeko, hala nola GODMORGON konpartimentudun kaxa, makillajea eta edertasun-produktuak antolatzeko ezin hobea dena. Gainera, gardena denez, dena erraz aurkitu dezakezu.

Kremailerarekin irekitzen den

ENUDDEN esekilekua aparta da ateen atzean dagoen espazioari etekina ateratzeko. Bainugelan erabili dezakezu eskuoihalak zintzilikatzeko, edo logelan zure jakak eta poltsak zintzilikatzeko. Gainera, bere prezioa paregabea da.

Jolastu eta ordenatu

Zure seme-alabak espazioa behar dute jolasteko eta garrantzitsua da bere jostailuak gordetzeko leku bat izatea. TROFAST biltegiratze seriea haien beharretara egokitzen da. Horregatik, kaxak kolore eta tamaina desberdinekoak dira. Honi esker ere, gauzak errazago jaso daitezke.

Txukuntasuna hozkailuan

Ez ahaztu zure hozkailua antolatzeaz. Janari gehiago prestatu dezakezu, baita izoztu edo tuperretan gorde beste egun baterako ere. Kristalezko tuperrak apartak dira haragia eta arrainak gordetzeko usainak transferitzen ez dituztelako, labean edo mikrouhinean zuzenean sartu daitezkeelako eta edozein tokira eraman ditzakezulako.

Txukuntasuna idazmahaian

Lortu idazmahai-antolatzaile bat eta izan eskura zure idazmahairako osagarri guztiak: klipak, arkatzak, libretak... eta bukatzerakoan, idazmahaia txukun utzi. TJENA antolatzailea praktikoa izateaz gain, jasangarria da ere, % 80 paper birziklatuaz egina dagoelako.

Txukuntasuna armairuetan

STUK serie berria zure armairuan gauzak gordetzen eta antolatzen laguntzen dizu. Kaxa bat izan dezakezu galtzerdiak gordetzeko, beste bat kiroleko arropa gordetzeko eta beste bat jertse tolestuak gordetzeko. Kaxa hauek apartak dira espazioari etekin handiena ateratzeko eta dena txukun edukitzeko.

Birziklatzeari ekin iezaiozu!

Batzuetan ez dugu birziklatzen gure sukaldeetan espaziorik ez dugulako, baina ez du zertan horrela izan behar. Papera botatzeko edukiontzi bat jarri dezakezu idazmahaiaren ondoan edo birziklatze espazio bat sortu garbitokian, adibidez. SORTERA ontziak modularrak dira eta bata bestearen gainean jarri daitezke.

Espazio gutxiago

HAJDEBY hutsean gordetzeko poltsak apartak dira edredoiak gordetzeko. Airea aspiragailu arrunt batekin xurgatu besterik ez duzu egin behar eta, horrela, edredoiek espazio gutxiago hartuko dute. Paregabea irudituko zaizu!

Mantendu zure elikagaiak

Ahaztu hainbeste pasta-, lekale-, arroz-, irina- eta bestelako paketeak irekita izateaz. Antolatu zure elikagaiak KORKEN poto hermetikoekin. Bere itxiera hermetikoari esker, elikagaiak hobeto mantenduko dira eta zure armairuak txukunago egongo dira.

Ohearen azpian

Ohearen azpian dagoen tokiari etekin handiena atera gure oheko tiraderekin. Gorde maiztasun gutxiagorekin erabiltzen dituzun edredoiak, burkoak eta arropak. VARDÖ kaxa ezin hobea da. Bere ehunezko estalkia hautsa sartzea saihesten du eta bere gurpilei esker erraz atera daiteke.

Erabilgarritasun handiko ohola

SKÅDIS serieko ohol zulatua aparta da gauza txikiak eskura izateko. Atondoan ohol bat jarri dezakezu bertan giltzak eta korreoa uzteko, edo agian idazmahaian, dena eskura izateko. Osatu bere osagarriekin: pintzak, kakoak, kaxak...

Txukuntasuna jakitokian

Antolatu zure jakitokia VARIERA kaxekin gauzak errazago aurkitzeko. Taldekatu elikagaiak haien moten arabera, hala nola pastak eta arrozak, irinak edo lekaleak. Horrela, errazagoa izango da jakitea zer duzun edo ez duzun erosketak egiterakoan eta janaria ez da hondatuko.

Gauza txikientzako

Batzuetan ez da erraza dena txukun edukitzea gure etxean gauza txiki gehiegi dauzkagulako eta ez dakigulako horiek non jarri ditzakegun: kargagailuak, osagarriak, pilak, libretak, kandelak... Erabaki zer gordeko duzun MOPPE egurrezko komoda txikian. Oso praktikoa da eta, gainera, zure gustura margotu eta dekoratu dezakezu.