Saltatu

Prezioa jaitsi dugu

Gutxiago ordaindu baino gehiago. Prezio baxuagoak, betiko kalitate bikaina

IKEA-n uste dugu prezioa jaisteko bere horretan mantendu behar dela kalitatea. Hori dela eta, denbora luzea ematen dugu dena diseinatu, fabrikatu eta (bilgarri lauetan) paketatzeko modurik onena bilatzeko. Eta denbora horri esker, azkenean, denok aurrezten dugu dirua: IKEA-k bere kostuetan eta zuk dendan. Ikusten duzunez, prezio bikaina baino gehiago dago etiketa gorri txikiaren atzetik; marka baten istorio amaigabea dago, kostu txikiagoan gehiago egiten saiatzen dena, gero zuk gutxiago ordaindu eta gehiago eskura dezazun.

Ezagutu JANINGE. JANINGE aski ezaguna da. Produkzioa handitzea lortu genuen. Kostuak murriztu genituen. Beraz, prezioa jaitsi genuen. Ondorioz, beharbada are ezagunagoa izango da. Eta auskalo horrek nora eramango gaituen.


Baxuagoak, baina nola? Ikusi nola.

Produktu merkeak eskaini ahal ditugu diseinu adimendunak eta bilgarri lauak erabiltzen ditugulako, eta handizka produzitzen dugulako. Kalitate bikaina, Beti bezala.

Gehiago gutxiago da. Guztiontzat.

Handizkako produkzioa

Gustuko baduzu, guk are gehiago produzituko dugu. Nola ez. Zenbat eta gehiago produzitu, orduan eta merkeagoa izango da produzitzea. Logikoa. Eta zenbat eta merkeagoa guretzat, orduan eta merkeagoa zuretzat. Jakina. Eta zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta gehiago gustatuko zaizu. Zentzuzkoa. Eta badakigu horrek zer esan eragiten duen...

Detaile txikiak, prezio txikiagoak

Diseinu adimenduna

Zuloen zabalera zein torlojuen tamaina, printzipioa oso sinplea da: horrelako detaileak zenbat eta modu berdintsuagoan egin, orduan eta denbora (eta diru) gutxiago beharko dugu denok (guk produkzioan eta zuk muntaketan). Hortaz, diseinu adimendunak dena errazten du. Zehazki, prezioak jaistea ahalbidetzen du.

Zenbat eta lauagoak, hobeto

Bilgarri lauak

Zergatik egiten ditugu bilgarri lauak? Leku gutxiago behar dutelako, eta espazioak dirua balio duelako. Izan ere, bilgarri lauei esker produktu kopuru bikoitza garraiatu dezakegu kamioi bakarrean. Horrek esan nahi du kamioi kopuru erdia beharko dugula, eta dirua aurreztuko dugula. Zoragarria! Eta gainera planeta zainduko dugu, hori bai albiste ona.


Istorio amaigabea

Prezio bikainei buruz ikasi dugun zerbait da beti izan daitezkeela pixka bat baxuagoak. Horregatik, prezioak jaistea istorio amaigabea da IKEA-n. Bilatu etiketa gorria, eta gogoan izan pertsona askoren egunerokotasuna hobetzen eta merkatzen duela.