Finkatu horman

ETXE SEGURUAGOAK

Denok nahi dugu etxea leku segurua izatea. Denon artean, istripuen arriskua murritz dezakegu.

Denok nahi dugu etxea leku segurua izatea. Etxean, istripuak arriskutsuak izan daitezke umeentzat. Denon artean, istripuak ekidin eta etxea leku seguruagoa izatea lor dezakegu.

Altzariak iraultzea ekiditeko modurik onena horman finkatzea da. IKEA-k bere bezeroei eskatzen die komodak eta apain-mahaiak bilgarrian datozen ainguraketa-osagarrien bidez horman ondo finkatuta daudela egiaztatzea.

IKEA taldeko altzarien segurtasuneko ainguraketa-osagarriak aldatu behar badituzu, deitu 900 400 922 telefono-zenbakira eta doan bidaliko dizkizugu.


Ekidin altzariak iraultzea

  • Finkatu horman! Altzariek ondo finkatuta egon behar dute horman. Erabili produktuarekin batera datozen ez iraultzeko ainguraketa-osagarriak eta horma mota bakoitzerako lanabes egokienak. Informazio gehiago aurkituko duzu horman ainguratzeko gidan.
  • Ez jarri telebistarik edota bestelako objektu astunik horretarako diseinatu ez den komoda edo bestelako altzari baten gainean.
  • Jarri objektu astunak beheko tiraderetan.
  • Ez utzi umeei tiradera, ate edo apaletatik igotzen edota zintzilikatzen.
Hormara finkatutako tiradera-altzari baten eta tiraderetara igotzea debekatzen duen ilustrazioa

Finkatu horman! horman ainguratzeko gida

ALTZARIAK HORMAN ONDO FINKATUTA EGON BEHAR DUTE.

Hormaren materialaren arabera lanabes batzuk edo beste batzuk erabili beharko dituzu altzariak finkatzeko. Hormaren materiala hemen adierazitakoen artean ez badago edota zalantzarik baduzu, eskatu laguntza gertueneko burdindegian.

Zuran sartutako torloju baten irudia

HORMAREN MATERIALA

Pladurra edo igeltsua zurezko listoiarekin

AINGURATZEKO GAILUA

Torlojua zuzenean zurean sartuko da. Adibidez, IKEA taldeko FIXA torloju eta zurerako zirien sortak dakarren zurerako 5 mm-ko torloju bat.

HORMAREN MATERIALA

Pladurra zurezko listoirik gabe

AINGURATZEKO GAILUA

Takoa eta torlojua. Adibidez, tako-sortako 8 mm-ko tako bat eta IKEA taldeko FIXA torlojuak.

HORMAREN MATERIALA

Harlangaitz-horma

AINGURATZEKO GAILUA

Horma sendoa: Takoa eta torlojua. Adibidez, tako-sortako 8 mm-ko tako bat eta IKEA taldeko FIXA torlojuak.

Horma hutsa: Tximeleta-ainguraketa

Berriztatzeko tresnak

IKEA izkina-babesak

Denok egin dezakegu ahalegin txiki bat lasaiago bizitzeko

Beti gertatuko dira istripuak, batez ere umeak badituzu. Baina larrienak ekidin ditzakegu.

Etxeko segurtasunerako eta umeen segurtasunerako gure produktuak erraz instala daitezke eta etxeko edozein txokori egokitzen zaizkio.

Ezagutu haurren segurtasunerako eta etxeko segurtasunerako gure produktuak