2030erako, plastiko birziklatua edo berriztagarria soilik IKEA-ren produktuetan
Erabilera bakarreko plastiko guztia kendu dugu etxerako dekorazio eta produktuen sortatik, eta plastikoa gure produktuetako bilgarrietatik kenduko dugu. Gure helburua iturri berriztagarri edo birziklatuetako plastikoa soilik erabiltzea da, hondakinak murrizteko eta produktuei bizitza bat baino gehiago emateko.


Hondakinekin lan egitea
Horretarako, funtsezkoa da material birziklatuekin lan egiteko forma berriak aurkitzea. Hondakinak baliabide gisa aprobetxatzea etorkizun jasangarriago batera heltzeko urrats bat da.
Munduan gehien birziklatzen den plastikoa da PET-a, eta askotariko helburuetarako erabil daiteke.

Elkarrekin, gauza gehiago lortzen ditugu
Plastiko birziklatua edo material berriztagarrietatik datorren plastikoa soilik erabiltzeko trantsizioa egiteko denbora behar da, eta gauzak egiteko forma berriak bilatu behar ditugu. Hala eta guztiz ere, erantzukizun hori gure gain hartzeko eta soluzio berriak aurkitzeko ahaleginak egiteko erabaki irmoa hartu dugu. Etorkizunean berriz birzikla daitezkeen material jasangarriagoekin egindako produktuak erosteko aukera eskaini nahi diegu bezeroei. Elkarrekin, egoera alda dezakegu.

















