Saltatu

Zure etxerako METOD

Gaur egun etxeak txikiagoak dira eta espazioak murriztuagoak, batez ere hiri handietan. Txoko guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea lan zaila baina beharrezkoa da. 

METOD sistemak behar guztietara egokitzeko dohaina du. Kasu askotan, modularitateari eta diseinuari esker, galdutzat ematen genuen espazio horretarako soluzio modular perfektua da, gela zein den kontuan hartu gabe. Sendoa zein praktikoa da, eta 25 urteko bermea du!

Ikusi hemen lagun zaitzaketen zenbait ideia. 

Zure jaki-tokirako METOD

METOD-ekin, zure sukalderako hainbeste behar duzun espazio gehigarria lortuko duzu, baita jaki-tokirako zabaltasuna ere, duzun espazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz. Orain ez dituzu erosketak hain sarri egin beharko elikagaiak sartzeko tokirik ez duzulako. Dena ordenatuta edukitzea da kontua, eta begiratu bakar batean bilatzen duzuna aurkituko duzu, baita dena eskura izango ere.

Sukalde zuri batean, elikagaiz betetako UTRUSTA jaki-toki bat

Zure bulegorako METOD

Zure lantokian erabilera anitzeko txoko bat duzu? Enpresa bat duzu eta zure langileentzako bulego txiki bat duzu? METOD guztia espazio txiki batean eskura izateko soluzio perfektua da, bertan mokadu bat azkar eta erraz prestatzeko, berotzeko eta zerbitzatzeko. Kafe-makina jartzeko, oinarrizko sukaldeko tresnak gordetzeko eta hondakinak birziklatzeko lekua izango duzu.

METOD sukalde-aurrealdea armairu grisekin, kafe-makinarekin eta bestelako etxetresna elektriko txikiekin

Zure garbitokirako METOD

Garbitoki bat duenak altxor bat du. Baina altxor hori arazo bihur daiteke gela hain preziatu hau ondo antolatuta ez badago eta desordena hartaz jabetzen bada. Hori saihesteko, erabili METOD. Gorde garbitzeko produktuak bere zatirik altuenean etxeko txikien segurtasunerako. Ez ahaztu arropa zikinaren saskirako tartea uztea, ahal bada, ezkutuan. Eta saiatu zure beharrak asetzen, arropa bereizten, garbitzen, lehortzen eta tolesten...

SALUDING arroparako saskia txorrotadun sukalde-gaineko baten azpian