Chef handia
Sortzailea, esperimentala eta zorrotza sukaldean. Horrelakoa al zara? Orduan, ez dago zalantzarik chef handi bat zarela!
Janaria prestatzean sentsibilitate berezia duten sukaldariak; halakoentzat, plater eta teknika berriak entseatzeko eta probatzeko benetako laborategiak dira sukaldeak. Ia-ia chef profesional bat zarela esango genuke; hortaz, badakigu sukaldeko tresnek ere bikainak eta kalitatekoak izatea nahi duzula. Zure beharretara moldatzen diren eltze eta zartagin batzuk bururatu zaizkigu. Zuretzat egokienak zein diren jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen!
✓ Kalitate goreneko tresnak nahi dituzu
✓ Sukaldeko teknika berriak probatzen dituzu
✓ Plater bikainak egitea lortuko duzu
SENSUELL da zuretzako aukerarik onena!
SENSUELL serie profesionala, gure produktu nagusietako bat da sukaldari profesionalei bideratutako multzo hau. Ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, kontuan izan alderdi hauek:
- Zartaginaren gainazala ez da itsaspenen aurkakoa; hortaz, oso erraz garbitzen da, eta arazorik gabe sar dezakezu ontzi-garbigailuan.
- Baliteke uraren kareak, ur gaziak, limoiak eta ozpinak zartaginean orbanak uztea. Halakoak saihesteko, lehortu produktua berehala garbitu ondoren.
- Janaria ez itsasteko, lehenik berotu zartagina su bizian eta, gero, jaitsi tenperatura erdira. Eta gozatzera!
Hona hemen errezeta batzuk, ingurukoak harrituta uzten jarraitzeko
Izokin-konfita mihilu eta alioliarekin
4-6 lagunentzat
Denbora: 45 min
Osagaiak
- 500 g SJÖRAPPORT izokin xerra, 1,5 cm-ko kubotan moztuta
- 2 koilarakada gatz + bizigarritzeko zerbait
- 1 koilarakada azukre
- 4 ereinotz hosto
- 4 ezkai adartxo
- 1 koilarakada mihilu hazi
- 4 baratxuri-ale
- 100 ml oliba beltz
- 1 koilarakada martorri hazi
- 1/2 limoi, azal birrindua eta zukua
- 500 ml oliba-olio estra birjina
- 2 mihilu
- 12 Bruselako aza
- 1 eskukada errefau, hostoekin, garbituta
- 4 adartxo aneta, zati handitan moztuta
- 4 koilarakada kapar
- 1/2 limoi, zukua
- Aliolia
Elaborazioa
1. Xehatu apur bat gatza, azukrea, ezkaia, mihilu-haziak, baratxuria eta limo-azal birrindua almaiz batean.
2. Gaineratu kaparrak, errefauak, ereinotz-hostoak eta olibak. Jarri izokin-xerra laberako erretilu batean eta isuri nahastura haren gainean. Nahasi kontu handiz. Utzi pausatzen 20 minutuz giro-tenperaturan.
3. Berotu aurretik labea 120 ºC-tan behartutako airearen funtzioarekin eta berotu oliba-olioa 40 ºC-tan.
4. Bota olioa izokinaren gainean eta eragin kontu handiz, zati guztiak olioz estalita gera daitezen.
5. Erre labeko erdiko erretiluan 10 minutuz, sardexkarekin zulatzean izokina ia desegin bitarte. Atera erretilua labetik, eta utzi arraina oliotan.
6. Moztu ezkai-sustraia, fin-fin.
7. Kendu hostoak bruselazei eta ebaki bihotza zerrenda finetan.
8. Gaineratu kaparrak, limoi-zukua, limoi-azal birrindua, gatza eta piperbeltza hosto berdeei eta nahasi. Jarri bol polit batean. Kendu izokin-olioa eta zerbitzatu dena alioliarekin batera.
Azalore errea piper gorrien kremarekin eta piperrauts gozoarekin
2-6 lagunentzat
Denbora: 30 min
Osagaiak
- 1 azalore ertain
- 3 piper gorri erre handi
- 4 tomate lehor deshidratatu
- Ekilore- edo kuia-pipitak (1 katilu ertain)
- Lima erdiaren ura
- Piperrauts gozoaren ezkatak (½ koilarakada)
- 1 koilarakada oliba-olio
- 2 baratxuri-ale txikituta
Elaborazioa
Piper gorrien krema egiteko:
1. Txigortu pipitak zartagin batean, olio eta gatz pixka batekin.
2. Txikitu piper gorri erreak (hazirik gabe), pipitak, tomate lehor deshidratatuak, lima-zukua, baratxuri zurituak, olioa eta piperrauts gozoa, nahasketa homogeneo bat izan arte.
3. Bota piperrauts gozoaren ezkatak gainetik, eta gorde dena kristalezko ontzi batean, behar duzun arte.
Azalore errea egiteko:
1. Kendu kanpoko hostoak eta beheko kimua, mozteko taularen gainean azalorea ondo bermatzeko.
2. Erabili labana handi bat eta moztu azalorea 1,5 cm-ko lodierako xerretan. Kontuz: Erortzen diren zatiak sobera geratuko zaizkizu, baina ez itzazu bota. Erre egin ditzakezu, edo beste errezeta batzuetarako gorde.
3. Margotu azalorearen xerretako bakoitzaren alde guztiak piper gorrien kremarekin.
4. Piztu parrilla indar handian, bota iezaiozu oliba-olio pixka bat, bildu azalore margotua laberako paperean, eta utz iezaiozu egiten 6 bat minutuz.
5. Paperaren behealdea txigortzen hastean, aldez aldatuko dugu azalorea, beste aldetik ere egin dadin; itxi berriro laberako papera eta utz ezazu beste 5 minutuz. Biguna geratu behar du.
6. Atera ezazu, eta zerbitza ezazu bero dagoela, piper gorrien krema apur batekin eta entsalada pixka batekin. Gozo-gozoa egongo da.



