Saltatu

Chef amateurra

Gustuko duzu sukaldea eta, gainera, zure etxearen muina da? Ondo pasatzen duzu senide eta lagunentzat janaria prestatzen eta amonaren errezetak egiten? Kaixo, chef amateurra: ongi etorri bereziki zuretzat pentsatutako eremu honetara!

Jabetzen gara gehien gustatzen zaizun etxeko gela dela eta janaria prestatzeak lasaitu egiten zaituela, oso gustuko duzula eta ondo pasatzen duzula; sormena aske uzteko aukera bat duzu. Eremu pertsonalizatu eta eroso bat izatea nahi duzu, bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak bertan hartzeko. Horregatik guztiagatik, uste dugu kalitate handiko eltzeak eta zartaginak behar dituzula, baina merkeak eta egunero erabiltzeko modukoak, platerez eta zaletasunaz gozatzen jarrai dezazun. Jakin nahi duzu zein den ongien datorkizun aukera? Jarraitu irakurtzen!

✓ Kalitate-prezio erlazio ona
✓ Ondo pasatuko duzu janaria prestatzen
✓ Txundituta utziko dituzu senideak eta lagunak


OUMBÄRLIG seriea zu bezalako chef amateurrentzat pentsatuta dago!

* Produktuaren itsaspen-aurkako estaldurak ez dauka azido perfluoro oktanoikorik (PFOA).

OUMBÄRLIG eltzeak eta zartaginak altzairu herdoilgaitzezkoak dira. Hori dela eta, oso ondo jasaten dituzte kolpeak, eta asko irauten dute. Baina gogoan izan:

  • Ez erabili altzairu-ilerik edo hautsik garbitzeko, kalte egin baitiezaieke.

  • Itsaspenen aurkako estaldura dutenez, ez itzazu garbitu inoiz ontzi-garbigailuan, eskuz baizik.

  • Janaria itsatsita geratzen bada, bota iezaiezu garbigarri pixka bat. Gehitu ura eta jar ezazu suan. Utzi irakiten; gero, erraz garbituko duzu.

Zartagin berriekin egiteko errezetak

Arrantxo-arrautzak eta barazki-bolak

4 lagunentzat
Denbora: 35 min

Osagaiak

  • 40 un. 640 g ALLEMANSRÄTTEN barazki-bola
  • 2 tipula, txiki-txiki eginda
  • 2 piper gorri, fin moztuta
  • 2 baratxuri-ale, txiki-txiki eginda
  • 2 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 1 koilarakada txiki piperrauts
  • 1/2 koilarakadatxo kaiena
  • 1 koilarakadatxo azukre
  • 1 koilarakadatxo kumino
  • 1 lata tomate zuritu
  • 1 limaren zukua
  • Gatza eta piperbeltza
  • 4 arrautza

Elaborazioa

1. Frijitu tipulak, piper gorria eta baratxuria zartagin batean, oliba-oliotan, gorrituta eta bigunduta egon arte.

2. Gaineratu espezieak eta tomateak. Zapaldu tomateak koilara baten laguntzarekin, zati txikiak lortu arte. Egin dena su baxuan 5-10 minutuz, eta gehitu nahi beste gatz eta piperbeltz.

3. Frijitu barazki-bolak ontzian adierazita dagoen moduan.

4. Jaitsi sua minimora tomate-saltsa egiteko, eta gaineratu barazki-bolak. Nahastu guztia eta egin 4 «zulo» saltsan. Apurtu eta bota arrautz bana egin dituzun zuloetan. Jarri estalkia zartaginari eta egosi dena 5-10 minutuz, arrautzen zuringoak egiten diren arte.

5. Hautseztatu martorria eta tipulina gainetik, eta zerbitzatu zekale-ogiarekin.


Zainzuri-entsalada alga-perlekin

4 lagunentzat
Denbora: 30 min

Osagaiak

  • 4 pertsonentzako Denbora: 30 min.
  • 2 sorta (250 g bakoitzak) zainzuri berde
  • gatzarekin
  • 1 sorta tipulin
  • Frijitzeko olioa
  • 100 mg ale, adibidez gari-baiak edo olo-aleak
  • 1 koilarakada ozpin
  • 2-3 koilarakada oliba-olio
  • IKEA espezia-nahasketa pixka bat
  • Sagar eta mihilu pixka bat
  • 50-100 ml crème fraîche
  • poto erdia, gutxi gorabehera (40 g baino zertxobait gehiago)
  • SJÖRAPPORT alga beltzen perlak

Elaborazioa

1. Moztu eta jarri irakiten zainzuriak gatz pixka bat daukan uretan minutu batez; pixka bat kurruskari egon behar dira oraindik. Hoztu izotz-uretan, egosketa eteteko.

2. Moztu tipulinak eta frijitu oliotan zartagin batean, gorritzen hasi arte.

3. Prestatu bihiak paketearen argibideei jarraikiz. Kendu ura eta frijitu zartaginean olio apur batekin kurruskari gelditu arte.

4. Jarri zainzuriak eta tipulinak plater handi batean. Nahasi ozpina, olioa eta espezieak ozpin-olio batean eta zipriztindu. Hautseztatu bihiak gainetik. Gehitu krema fresko koilarakadak eta alga-perlak.