Saltatu

Bizirautea helburu duen chefa

Ez baduzu denbora asko ematen sukaldean eta “maitasun-gorroto” harremana baduzu etxeko gela horrekin, toki egokira etorri zara.
Ongi etorri, bizirautea helburu duen chef hori!

Badakigu zuretzat sukaldean denbora gutxi eman eta eremu funtzional bat baino ez dela, baina eskertzen duzu antolatuta eta garbi egotea, aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezazun. Pentsatzen dugu osasuntsu jatea ere gustatuko zaizula eta etxean ingurumenarekiko eta iraunkortasunaren aldeko kontzientzia baduzuela. Hortaz, hona hemen zenbait gomendio eltzeak eta zartaginak erosteko; zure beharretara ongien egokitzen direnak aukeratu ahal izango dituzu, baina diru askorik gastatu gabe, eta zaintzeko errazak eta oso praktikoak direnak. Zuretzat dauzkagun aukerarik onenak zein diren jakin nahi duzu? Jarraitu irakurtzen!

✓ Ez duzu diru askorik gastatuko
✓ Tresna praktikoak eta erabilerrazak
✓ Denbora aurreztuko duzu sukaldean


KAVALKAD serieak behar duzun guztia emango dizu

* Produktuaren itsaspen-aurkako estaldurak ez dauka azido perfluoro oktanoikorik (PFOA).

KAVALKAD seriean altzairuzko eltzeak eta zartaginak daude; arinak dira, eta ondo jasaten dute oxidazioa. Hori bai, kontuan izan beti aholku hauek:

  • Irakurri beti jarraibideak tresna berria erabiltzen hasi aurretik.

  • Aluminiozko zartaginak ezin dira sartu ontzi-garbigailuan. Garbi itzazu beti eskuz.

  • Lehor itzazu garbitu ondoren, distiratsu jarrai dezaten.

  • Ez utzi janaria luzaroan haietan, materialak kolorea gal ez dezan.

  • Erabili zurezko edo plastikozko tresnak, ertz zorrotzik gabeak, aluminioa kalte ez dezaten.

Hona hemen zenbait errezeta, praktikatzen jarrai dezazun

Barazki-bolen biribilkia ahuakatearekin

4 lagunentzat
Denbora: 30 min

Osagaiak

  • 40 un. 640 g ALLEMANSRÄTTEN barazki-bola
  • 4 koilarakada humus
  • 4 BRÖD TUNNBRÖD ogi fin leunaren xerra
  • 2 ahuakate
  • 4 tipulina, fin moztuta
  • 50 ml menda-hosto, zati handitan moztuta
  • 1 koilarakada oliba-olio birjina estra
  • 1/2 limoi, zukua
  • Gatza eta piperbeltza

Elaborazioa

1. Jarri ogi-xerra fin eta suabeak sukalde-gainekoan. Hartu ahuakate erdia, zapaldu sardexka batekin, eta zabaldu. Zabaldu humus apur bat ahuakatearen ondoan.

2. Nahasi tipulinak, menda-belarra, oliba-olioa, gatza eta piperbeltza. Zabaldu nahasketa hori ahuakatearen eta humusaren gainean.

3. Egin labean edo frijitu barazki-bolak, ontzian adierazita dagoen moduan. Utz itzazu sukaldeko paper zati baten gainean, gehiegizko gantza kentzeko. Ondoren, ebaki erditik eta jarri aurreko nahasketaren gainean.

4. Bildu ondo laberako paperean.


Barazki-bolak, apio-sustraiarekin eta gremolatarekin

Ia-ia bakarrik prestatzen den afari erraza!

4 lagunentzat
Denbora: 60 min

Osagaiak

  • 40 un. 640 g ALLEMANSRÄTTEN barazki-bola
  • 2 apio-sustrai txiki, ondo-ondo garbituta
  • 2 koilarakada + 100 ml oliba-olio estra birjina
  • 100 ml perrexil, zati handitan moztuta
  • 1 limoiren zukua eta azal birrindua
  • 1 baratxuri-ale, birrinduta
  • 2 koilarakada Dijongo Ziape
  • Gatza eta piperbeltza

Elaborazioa

1. Berotu labea 185 ºC-tan.

2. Jarri apioa laberako erretilu batean, eta gaineratu 2 koilarakada oliba-olio, gatza eta piperbeltza. Egosi labean 40-60 minutuz, gutxi gorabehera, guztiz egiten diren arte eta azala gorritzen den arte.

3. Gremolata egiteko, nahasi perrexila, baratxuria eta limoi-azal birrindua bol batean, hatzez.

4. Irabiatu Dijongo ziapea limoi-zukuarekin eta gainerako oliba-olioarekin, ozpin-olioa prestatzeko. Ondu gatza eta piperbeltzarekin.

5. Frijitu barazki-bolak ontzian adierazita dagoen moduan.

6. Zatitu apioa zati txikiagoetan. Bota ozpin-olio apur bat plater handi batean, eta jarri apioa eta barazki-bolak gainean. Platerari azken ukitua emateko, bota gremoleta eta oliba-olio tanta batzuk.