Saltatu

TEGELÖN Barr/kanp aulkia, beixa/beixa

119€

Aukeratu kolorea:

Beixa/beixa
  • TEGELÖN kanpoko aulki grisa; Eserlekua eta harizko bizkarra, ehun-formakoa, metalezko hankak.
  • Tegelon aulkia: beltza, soka ondulatuzko eserlekua, hanka metalikoak, kanpoko/ barruko erabilera, pilagarria, lunbar euskarria.

Nola lortu

Erabilgarritasuna egiaztatzen...
Zerbitzu eskuragarriak

Zure iritzia alda dezakezu

Gure produktuek 365 eguneko itzulketa-politika dute*. Informazio gehiago
TEGELÖN
205.559.18

Gozatu afari luzeez aire zabalean. Jangelako TEGELÖN aulkia zaintzeko erraza da, eta soka leun eta malguzko eserlekua du, geldiezinenak ere eserita gera daitezen. Gainera, nortasun-ukitua ematen dio aulkiari.

Produktuaren ezaugarriak
  • Egiaztatutako pisua: 110 kg
  • Zure negozioarentzat egokia
Informazio gehiago
  • Materiala

    Eserlekuaren egitura/ Bizkarraldearen egitura/ Hanka:
    Altzairua, Poliester-hautsezko estaldura
    Soka:
    %100 polipropilenoa, Kautxu sintetikoa

    Zainketa

    Ez du mantentze-lanik behar.

    Altzariaren egonkortasuna hobetzeko, estutu finkapenak urtean behin gutxienez.

    Altzaria kanpoaldean gordeta badago urte osoz, babes iragazgaitzez estaltzea gomendatzen dizugu; TOSTERÖ estalkia erabil dezakezu, adibidez. Euria edo elurra egin ondoren, kendu azalera lauetako gehiegizko ura.

    Sokazko materiala bustitzen bada, eguzkitan eta haizearekin lehortu daiteke modu naturalean. Produktua teilatu edo eguzkitako baten azpian jartzen baduzu, luzaroago mantenduko da egoera onean.

    Garbiketa: Xaboi-soluzio leun batekin garbitu. Harizko edo metalezko altzariak garbiketa produktu gogorrekin edo material urratzaileekin ez garbitzea gomendatzen dugu; gainazala koloregabetu edo hondatu daiteke.

    Gorde leku fresko eta lehorrean, zeropeko tenperaturek sokak ahuldu litzazkete eta. Kanpoan gordez gero, estali ura jasaten duen zorro batekin eta utzi aireari zirkulatzen kondentsazioa ekiditeko.

    Konponketa: Hautseztatutako gainazalak altzairua herdoiltzetik babesten du. Estaldura askatu egiten bada, gainazala ez dago babestuta eta herdoiltzen has daiteke. Garbitu eta berriro pintatu konpontzeko eta babesa berrezartzeko.

  • Aholkuak eta zaintzeko argibideak

    TEGELÖN Barr/kanp aulkia205.559.18
Zumezko aulkiak, kanpoaldean metalezko egiturarekin. Pilagarria eta iraunkorra, kanpoan erabiltzeko.

Bezeroen iritziak

4.3Aipamena: 4.3 / 5 izar. Berrikuspen osoak: 46Batez besteko balorazioa
46Iritziak
4.3Aipamena: 4.3 / 5 izar. Berrikuspen osoak: 46Batez besteko balorazioa
46Iritziak

Zure estiloak

Duela gutxi ikusi dituzun produktuetan oinarritutako ideiak

Lotutako produktuak

Zuretzat gomendatua

Aulki ehuntu modernoa, diseinu dotorearekin. Iraunkorra, erosoa eta dotorea edozein ingurunerentzat.

Kanpoaldeko bizitza erosoagoa

IKEA-n uste dugunez, kanpoaldeko altzariak iraunkor bezain erosoak izan behar dira. Horregatik, teknika tradizionalak eta modernoak erabili genituen TEGELÖN sortu genuenean. Horren emaitza lorategirako aulki bat izan zen, barrualderako aulki bat bezain biguna eta tentagarria dena. Ezin hobea da afari luzeak egin nahi badituzu balkoian edo zure oasi berdean.

Zenbait materialek bistako abantailak dakarzkiete kanpoaldeko altzariei, adibidez, plastikoak, zurak eta metalak, baina kuxin bigunik gabe, ez dira erosoak denbora luzez jesartzeko. Beraz, nola sortu balkoietarako eta terrazetarako altzariak barnealdean ditugun altzari bigunak bezain erosoak izan daitezen? Phuong Thanh Nguyen ingeniariak eta TEGELÖN sortu zuen taldeak konponbide bat aurkitu zuten artisautza teknika zahar bat eta material moderno bat konbinatuz.

Euskarria denbora luzez jesartzeko

TEGELÖN produktuak ehotako sokako jarlekua eta bizkarraldea ditu. Teknika hori probatuta dago eta milaka urtez erabili da, baina sarritan ratanezko zuntzekin edo beste zuntz naturalekin; eta material horiek ez dira ondo zaharkitzen euriarekin edo eguzki izpiekin. Horiek beharrean, goma antzeko nukleoa duen soka bat erabiltzea erabaki zuen taldeak. "Eguraldia jasan dezake eta gaur egungo iraunkortasun eta erosotasun eskakizunak betetzen ditu. Ez zaio mantentze-lanik egin behar eta gorputz mota guztietarako adina malgua da euskarria," azaldu du Phuongek.

Mugarik gabe barnealdearen eta kanpoaldearen artean

Phuongek eta garapen taldeak soka txirikordatzeko modu ezberdinak probatu zituzten eta konturatu ziren erosoagoa zela espaziorik utzi gabe ehoz gero. "Soka obalatua erabiltzen ari gara, biribila beharrean. Jesartzen zarenean, xehetasun txiki horiek dira erabakigarriak", esan du. "Horiei esker, TEGELÖN produktuek barnealdeko altzariekin bat egin dezakete erosoa direlako eta estiloa dutelako, eta barnealdearen eta kanpoaldearen arteko muga ez da hain bistakoa".

Kalitatea

Kanpoko bizitza erosoagoa

Nola sortu daitezke balkoi eta terrazetarako altzari iraunkorrak, aldi berean barrualdean ditugun altzari barrubigunak bezain erosoak direla? TEGELÖN kanpoko aulkiaren atzean dagoen taldeak artisautza tradizionala eta material modernoak konbinatu zituen. Aulkiaren eserlekua eta bizkarra soka txirikordatuz eginda daude, kautxuaren antzeko nukleoa duena. Barruko altzariek bezala, erosotasuna zein estiloa esakini diezazuke, itxura eta sentsazio aparta lortuz.

Lortu estilo hau

Duela gutxi ikusi dituzun produktuetan oinarritutako ideiak

Más de