Artxiboko aulki gehienak oso erosoak ziren arren, are erosotasun handiagoa lortu nahi genuen. Probak eta akatsak eginez, Mikael eta lantaldeak bizkarraldearen angelu perfektua bilatu zuten, eta denbora luzez esertzeko erosoa den aulki bat sortu zuten. “Paperezko sokak aukeratu genituen eserlekurako, material sendoa delako eta suspentsio atsegina ematen duelako esertzean”.
SKANSNÄS Mahai zabalgarria, pago argia/xafla, 115/170 cm
Nola lortu
Bildu 129 puntuekin.
- Zur-xafla
- Extendible
SKANSNÄS mahaiak Eskandinaviako diseinuaren ondareak inspiratutako ukitu modernoa du. Urte luzez erabiltzeko egindako zurezko altzari dotorea, egitura sendo, xafla lodizko mahaigain eta mahaian ezkutatutako xafla gehigarriei esker.
Zure jangelarako pieza nagusi bat, zur trinkozko ertzekin, mutur horizontalekin eta zeharkako zerrendadun marrazkiarekin eta izkina leun eta biribilduen xehetasunarekin.
Zuraren zain-ereduei eta kolore-aldaketa naturalei esker, mahai bakoitza errepikaezina da.
Mahai barnean gordetzen diren xafla gehigarriak. Ezkutuan dagoen xaflari esker, lau toki izatetik seira igaro daiteke segundo gutxian eta esku pare bakarrarekin.
Mahaiak forma borobila duenez, jendearekin aritzea errazten du, mundu guztiak elkar ikusten du eta.

Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: SKANSNÄS
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua

Denboraz kanpoko esperientzia egongelan
70 urtez baino gehiagoz altzariak diseinatu eta produzitu ondoren, altzari berrientzako inspirazio-iturri izan daitezkeen ideia apartak ditugu gure artxiboan. Jakina, dena ez zen hobea iraganean, ez erosotasunari eta malgutasunari dagokionez, behintzat; beraz, garrantzitsua da lana gure gaurko beharretan oinarritzea, SKANSNÄS seriearekin egin dugun bezala.
1950eko eta 60ko hamarkadak Eskanidanaviako diseinuaren historiako benetako urrezko aroa izan ziren. Marrak garbiagoak ziren eta materialek nortasuna ematen zuten. Gure artxiboan, Mikael Axelsson diseinatzaileak inspirazio-iturri izan zitzaion benetako altxor bat aurkitu zuen. “Garai hartan ohikoak ziren bizkarralde zabaleko aulki zabalak, ageriko finkatzaile edo torlojurik ez zituztenak,” dio Mikael-ek. “Baina guztiz muntatuta saltzen ziren, pakete lauak ez ziren existitzen oraindik”. Gaur egun, gure zurezko tako adimentsuei esker, erraz muntatu dezakezu SKANSNÄS aulkia. Eta takoa ikustezina da kanpotik!” .
Eroso esertzeko aulkia
Festa handi zein txikietarako
SKANSNÄS seriea pago-zurez egina dago, sendoa eta iraunkorra den zur-mota. Gainera, zain ederrak ditu, diseinuen artxiboko altzari askok bezala. Baina gaur egun, gutako gehienek malgutasun handiagoa eskatzen dugu. Mahaiek "tximeleta" deritzon luzapen bat dute. Etxea gonbidatuez beteta dagoenean, mahaia erraz zabaldu eta handitu dezakezu segundo gutxitan. “SKANSNÄS mahaiak eta aulkiak urte luzez festa txiki zein handiez erosotasunez goza dezazun diseinatuta daude”. Eta, nork daki, agian artxiboko altxor ere bihurtuko dira, etorkizuneko diseinatzaileak inspiratzeko.












