IBBARBO Taburetea, turkesa
Nola lortu
Bildu 1 puntuekin.
Zure iritzia alda dezakezu
Korridorean, sukaldean edo logelan aulki gehigarri bat jartzea beti da aproposa. Baina zergatik konformatu batekin espazio txiki batean hainbat pila daitezkeenean? Honek 3 hankako diseinu dibertigarria eta prezio harrigarria ditu.
- Egiaztatutako pisua: 100 kg
- Aulki

Pilagarria da, gutxi batzuk gordeta izan ditzakezu gonbidatu gehiago dituzunerako, eta ez dute toki handirik hartuko.
3 hankako aulki bat ez da inoiz zabukatuko, zorua irregularra izan arren, 3 hankak gainazalean bermatuta egongo direlako.
Gutxi pisatzen duenez, erraza da altxatzea eta beste toki batera eramatea.
Ez du muntaketarik behar.

Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua
Materiala
Zer da PP plastikoa?
PP plastikoa (polipropilenoa) moldakorra, sendoa eta etxean oso ohikoa den material plastikoa da. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu, hala nola elikagaien ontzietarako, biltegiratzeko kaxetarako, jostailuetarako eta alfonbretarako. Gaur egun, posible da lehengai berriztagarrietatik abiatuta PP plastikoa egitea oraindik lehengai fosilak erabiltzen diren arren, hala nola petrolioa edo gas naturala. IKEA-n, pixkanaka, polipropileno birziklatua erabiltzen ari gara. Urrats garrantzitsua da gure helbururantz: plastiko birziklatua edo iturri berriztagarrietatik datorren plastikoa soilik erabiltzea.
Prezio baxuena
Taburete praktikoa prezio baxu erakargarrian
3 hanka dituen erabilera anitzeko taburete pilagarria, prezio oso baxuan. Ezin hobea da ustekabeko gonbidatuak agertzen direnerako, edo ohe ondoan edo zure besaulki gustukoenaren ondoan liburu edo edari bat jartzeko tokia behar duzunerako. Tabureteak pilatu egin daitezkeenez, gainazal txiki batean hainbat sar daitezke, korridorean, sukaldean, logelan nahiz egongelan. Plastiko iraunkorra erraz garbitzen da zapi heze batekin, eta erosi bezain pronto erabil dezakezu guztiz muntatuta baitator.









