3 tiradera dituen armairua erosoa da tresna txikienak edo eltze handienak gordetzeko. Ia guztiz ireki daitezkeen tiraderei esker, barruan dagoena erraz ikusi eta har dezakezu.
Gehitu antolatzaileak, hala nola mahai-tresnetarako erretiluak eta plateretarako euskarriak, armairuen eta tiraderen barruko espazioa antolatzeko eta modu eraginkorrean erabiltzeko.
Indukzio-plaka edota mikrouhin-labe eramangarria erabiltzeko diseinatuta dago sukalde hau, hormara lotutako erauzgailu batekin batera. Besterik gabe, kendu entxufea eta gorde etxetresna janaria prestatzeko toki gehiago behar baduzu.
Oinarri-egitura irekiak apaletan ontziak eta etxetresna txikiak jartzeko toki asko du, hala nola txigorgailua, irabiagailua eta arroza egosteko eltzea.
Hormara lotutako erauzgailuak eragin handia dauka, bai airearen kalitatean, bai gelaren itxura orokorrean. Bereiz saltzen da.
ENHET apal birakariari esker, giltzak, bitaminak edo espezie-ontziak azkar eta erraz har ditzakezu. ENHET serieko edozein egitura irekiri lotzen zaio erraz.
ENHET kakoak ezin hobeak dira eskuoihalak edo SKATTÅN edukiontziak esekitzeko; azken hauek paregabeak dira mahai-tresnak eta sukaldeko tresnak gordetzeko. Kakoak erraz sartzen dira ENHET egituraren azpiko edo alboko zirrikituetan.
ENHET osagarriak erraz gehi ditzakezu biltegiratze-konbinazioa modu gehiagotan erabiltzeko. Onena? Ez dela zulorik egin behar. Bereiz saltzen dira.
"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.
Oinarri-armairuak altuera erosoan jar daitezke eta euskarria egonkortu daiteke 12,5 cm-ko hankei esker.
Pertsonaliza ezazu! Aldatu egitura irekiaren kolorea eta sukalde-gainekoaren eta aurrealdeen itxura zure estiloarekin bat egiten duen konponbide modernoa, klasikoa, minimalista edo koloretsua sortzeko.
BAGGANÄS heldulekuen lerro garbiek itxura modernoa ematen dute. Beltza, letoia eta altzairu herdoilgaitza ereduak eskuragarri, zure gustuei eta etxebizitzari hoberen egokitzen zaiona aukeratu ahal izateko.
Sukalde-gaineko hau lodiagoa da eta aurreko ertzak borobilduta dauzka; ezin hobeki geratzen da estilo tradizionaleko sukalde batean. Moztu nahi duzun luzeran eta estali ertzak produktuarekin batera datozen ertzetarako 2 zerrendekin.
Altzairu herdoilgaitzezko FYNDIG harraska; garbitzeko erraza den material higieniko, gogor eta iraunkorra.
Harraskarako oinarri-armairua erosoa da hondakinak sailkatzeko, eta armairuaren atzean hodiak jartzeko tokia dago.
HÅLLBAR hondakinak sailkatzeko zaborrontzi batekin osa daiteke. Hondakinak sailkatzeko zaborrontzia harraskaren azpian edukita, zati gutxiago eroriko dira hondakinak harraskatik zaborrontzira eramaterakoan.
SKYDRAG argiztapen-kita ENHET serierako dago diseinatuta eta ezin hobea da sukalde-gainekoa argitzeko eta sukaldeari giroa emateko. TRÅDFRI transformadoreari eta haririk gabeko erregulagailuari esker, argiztapena piztu, itzali eta erregula dezakezu.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
H Preutz/A Fredriksson/IKEA of Sweden/IKEA of Sweden/E Lilja Löwenhielm/IKEA of Sweden/F Cayouette/Mikael Warnhammar