DJUNGELSKOG Peluxeak, mini/elefantea, 12 cm
Nola lortu
Zure iritzia alda dezakezu
Ba al dago beti zurekin dagoen eta sekula mimoetaz nekatzen ez den elefante lagun leunarekin jolastea eta abenturak izatea baino zerbait hoberik? Birziklatutako poliesterrez egina dago, eta DJUNGELSKOG bildumaren parte da.
- Garbigailuan garbitu daiteke

Ba al zenekien elefantea munduko animalia lurtarrik handiena dela? Agian hau ez da handiena, baina besarkadak emateko eta jolasteko tamaina egokia du.
Jolasteko prest zaudenean, zure laguna eskura egotea nahi izango duzu. Horregatik jostailu bigun honek zure haurraren motxilan edo poltsan sartzeko tamaina perfektua du, edonon dagoela ere alboan eduki dezan.
IKEA of Sweden

Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua
Funtzionaltasuna
Behin eta berriz besarkatzeko peluxeak
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin diezkegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu. Erraza izango da berriak balira bezala mantentzea, garbigailuan garbi daitezkeelako.
Kalitatea
Politak eta seguruak dira? Noski baietz
Egon lasai. Umeentzako gure produktu guztiek kalitate- eta segurtasun-estandarrik zorrotzenak betetzen dituzte. Gure jostailuek erresistentzia-froga gogorrak gainditu dituzte, eta 2 urteko edozein umek egin dezakeena baino indar handiagoak aplikatu dizkiegu. Larritzeko arrazoirik izan ez dezazun eta zure seme-alabek atsedenik gabe jolas dezaten.







