Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.
BRÄNNBOLL Joko-gunea
Nola lortu
Bildu 59 puntuekin.
Zure iritzia alda dezakezu
Beti prest. Jokoan aritzeko gune malgu honek zure gailu guztiak gordetzen ditu segituan has zaitezen. Jokoan aritzeaz nekatzen zarenean, ateen ostean gorde dezakezu guztia, baita joko-aulkia ere.
Idazmahaitik gertuen dagoen apalean, 24"-ko pantaila laua edo gailu gogokoenak jar ditzakezu idazmahaian toki gehiago izateko.
Goiko apal erregulagarrian, gogokoen dituzun gauzak agerian jar ditzakezu edo entzungailuak eta jokatzeko gainerako gailuak eskura izan.
Behealdean PC dorrerako apal bat dago, eskuinean edo ezkerrean muntatu dezakezuna, idazmahaian tokia egiteko.
Jokatzen amaitu ondoren, mahaigain tolesgarria tolestu eta joko-aulkia erraz eta txukun sar dezakezu.

Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: BRÄNNBOLL
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere
Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.
Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.
Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar
Osagarri dezente
BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.












