ÄLGANÄS Esekilekua, argiguneargi urdina, 173x33 cm
Nola lortu
Bildu 4 puntuekin.
Irribarre egitea eragingo dizun biltegiratze burutsua! Txano eta berokietarako esekitoki honek gune bakarrean arropa ugari gordetzeko tokia du, horman finkatu beharrik gabe.

ÄLGANÄS serieak diseinu fin eta arina du, forma ausart eta jostagarriekin, eta funtzio burutsu eta sinpleekin.
Toki gehiago zure gauzetarako. Gozatu toki txikietarako biltegiratze-aukera ugariekin; korridorerik estuenetan ere tokia izango duzu.
Hauts-estalduradun metalez eginda dago; garbitzeko erraza den material iraunkorra da, kanpoko arropa eta oinetakoak gordetzeko egokia.
Txano eta berokietarako esekitoki honek bost kako handi ditu hainbat altuera eta posiziotan, gauzak alde guztietatik atzitzeko eta biltegiratze eraginkorra sortzeko.

Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua
Funtzionaltasuna
Antolamendua irribarre batekin
Jendez gainezka eta trastez josita: jaka eta berokiak, kaskoak, eskularruak, giltzak… Ezaguna zaizu korridore hau, ezta? Antolaketa apur batek asko lagundu dezake une labur baina estresagarri horiek errazten eta baretzen. ÄLGANÄS seriea funtzio erraz eta adimendunekin, metal iraunkorrarekin, diseinu txukun zein arinarekin horixe lortzeko gure modua da, irribarre bat ateraz, gainera.








