Saltatu
Más de AFTONSPARV bilduma

AFTONSPARV LED dekorazio-argiztapena, planeta-forma koloreaniztuna

19,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Zure iritzia alda dezakezu

Gure produktuek 365 eguneko itzulketa-politika dute*. Informazio gehiago
AFTONSPARV
405.587.13

Zure planeta propioa, plastiko birziklatuz egina. A zer ametsa espazio-zaleentzat! 7 koloretan egin dezake distira. Zure haurrek euren gogokoena aukeratu ahal izango dute edo LED mahaiko lanparari utzi automatikoki aldatzen.

Produktuaren ezaugarriak
  • Kolore erregulagarria
Informazio gehiago
AFTONSPARV LED dekorazio-argiztapena, planeta-forma koloreaniztuna

Bezeroen iritziak

4.7Aipamena: 4.7 / 5 izar. Berrikuspen osoak: 109Batez besteko balorazioa
109Iritziak
4.7Aipamena: 4.7 / 5 izar. Berrikuspen osoak: 109Batez besteko balorazioa
109Iritziak

Lotutako produktuak

Zuretzat gomendatua

AFTONSPARV LED dekorazio-argiztapena, planeta-forma koloreaniztuna

Espazioa infinitua da; baita zure irudimena ere

AFTONSPARV bildumarekin, historiako jolastokirik handienera gonbidatzen ditugu haurrak. Espazioa. Mundu zirraragarri, mistiko zein inspiratzailea, sormenerako espazio handia duena.

Segur aski umetan ere egingo zenuen: zeru amaigabera begira jarri eta izar zein planeta guztien artean dagoenarekini amets egin. Agian, haurrek beti egin izan duten zerbait da, AFTONSPARV-ean lanean hasi aurretik gure tailerretako batean parte hartu zuten 3 eta 7 urte bitarteko haurrek bezala. Marta Krupińska diseinatzaileak dioenez, “harritu egin gintuen haurrek gure eguzki-sistemari eta espazioari buruz zenbat zekiten ikusteak”. “Baina zientziak espazioan dagoen guztia aurkitu ez duenez, fantasiarako eta ametsetarako ere leku asko dago”.

Irudimenarekin funtzionatzen duen suziri espaziala

Haurren ideia eta pentsamendu interesgarriak bihurtu ziren Martaren abiapuntu AFTONSPARV diseinatzerakoan. Eguneroko bizitzan irudimena piztu eta jolasa sustatu dezakeen bilduma konbinatua, espazioko lagun goxoekin, ehunekin eta lanparekin, baita kartoiz egindako suziri batekin ere. “Hainbat haurrentzako egokia izateko bezain handia da, eta onena: irudimena besterik ez dute behar leku zirraragarri berrietara bidaiatzeko”. Planeta batzuetan estralurtarrak bizi daitezke, haur batzuen iritziz. “Iritzi pila bat zituzten estralurtarrei eta haien itxurari buruz. Gehienetan, atseginak ziren, eta halaxe dira gure estralurtarrak ere”.

Lo hartu planeta distiratsuen artean

Suziri espaziala Lurrean bueltan dagoenean eta eguneko jolasteko denbora amaitzean, lasaitzeko eta ohera joateko ordua da. Abenturek ohera joateko ipuinean eta ametsetan jarrai dezakete. Izan ere, argia itzaltzen denean, AFTONSPARV gortinaren planeta-ereduak distira egiten du. Zer izan da hori? Agian, lagun estralurtar berdeez betetako espazio-ontzi bat. Edo izar uxo bat, desio bat eskatu ahal izateko…

Informazio gehiago

Form design process

Haurrekin lankidetzan sortua

Haurrak munduko pertsonarik garrantzitsuenak dira, eta jakin nahi dugu zer behar dituzten, haientzako produktuak sortzen baititugu! Horregatik, gure produktuen garapenean parte hartzen duten sormen- eta jolas-saioetara gonbidatzen ditugu. Hemen askatasunez adieraz daitezke eta haientzat garrantzitsua dena marraztu, erakutsi edo kontatu. Haien iritziak garrantzitsuak dira eta gure produktuak hobeak izatea egiten dute. Azken finean, aditu paregabeak dira!

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.

Más de AFTONSPARV bilduma

Honentzako osagarriak: AFTONSPARV