Saltatu

Eman ukitu berezia jaiari mitxoletekin

Antolatu udako jai oroigarria mitxoletei esker. ANLEDNING sasoi-bilduma mitxoletez eta kolore gorriko gauzaz beteta dago: beirateria, mahai-tresneria, apaingarriak eta askoz gauza gehiago.

Jai-mahaia ANLEDNING sasoi-bildumako edalontzi dotoreekin, loreekin eta apaingarri zintzilikari gorri-zuriekin.
Jai-mahaia ANLEDNING sasoi-bildumako edalontzi dotoreekin, loreekin eta apaingarri zintzilikari gorri-zuriekin.

Betiko mitxoletak

Benetako loreek ez dute asko irauten, baina ANLEDNING sasoi-bildumako lore artifizialekin mitxoleten edertasunaz gozatuko duzu jai ugaritan. Eta ez dituzu ureztatu beharko!

Ikusi landare eta lore artifizial gehiago
ANLEDNING mitxoleta artifizialen lore-sorta handia hosto berdeekin soineko beixa duen emakumearen eskuetan.
Ikusi landare eta lore artifizial gehiago

Une distiratsuetarako edalontziak

Zerbitzatu edari gozoak ANLEDNING xanpain-kopa eta kopa-itxurako edalontzi dotoreetan. Forma sinpleak dituzte, baina daukaten egitura ehunduradunari eta kolore marroi argiari esker, jai-ukitua ere badute.

Tindatutako beirazko ANLEDNING xanpain-kopa estanpatu ehunduradunarekin mitxoleta-estanpatudun mahai-zapian. Kopak edaria dauka.
ANLEDNING kopa-itxurako edalontzia estanpatu ehundunarekin. Barruan, edaria, marrubiak eta beirazko tutua ditu.

Mitxoletak edonon

Jai guztiz bateratua antolatzeko, ANLEDNING sasoi-bildumak mitxoletez beteriko produktuak ditu. Paperezko ezpainzapietan eta mahai-zapietan aurkitu ahal izango dituzu, esaterako.

Ikusi ezpainzapi gehiago
Paperezko ANLEDNING ezpainzapia mitxoleten estanpatuarekin. Gainean mazarin pasteltxoa dauka, eta atzean, berriz, plater multzoa eta mitxoletadun mahai-zapia daude.
Ikusi ezpainzapi gehiago

Jai-mokaduetarako erretiluak

Antolatzen duzun hurrengo udako jaian, ziurtatu janaria babesteko intsektuen aurkako sarea duen erretilua daukazula. Gauzak gonbidatuei errazteko, emaiezu plater mistoa, janaria eta edaria jaia igaro ahala eskura izan dezaten.

Ikusi zerbitzatzeko tresna gehiago
ANLEDNING erretilua intsektuen aurkako sarearekin. Gainean, zenbait kanape dauzka krema eta marrubiekin, eta jai-mahaian kokatuta dago.
Banbuzko ANLEDNING plater mistoa edalontziarekin eta mokaduarekin, soineko beixa duen emakumearen eskuan.
Ikusi zerbitzatzeko tresna gehiago

Osatu udako ehunekin

ANLEDNING sasoi-bilduman ere mitxoletak eta borlak dituen kuxin-zorroa ere aurkituko duzu. Atzealdean kolore berdinetako estanpatu marraduna duenez, nahi duzun moduan erabil dezakezu. Konbinatu kotoizko ezpainzapiekin gonbidatuak zaintzeko.

ANLEDNING kuxin-zorroak mitxoleten estanpatuarekin alde batetik eta marrekin bestetik. Zurezko banku batean daude.
Ehunezko bi ANLEDNING ezpainzapi zuri marra gorri eta arrosekin ertzetan mahaian dauden plater multzo baten gainean.

Argiztatu unea

Gaua iritsi ahala, kandela piztuz jaiaren distira luzatuko duzu. Beira marroi argiz egindako kandela-euskarri hau forma klasikoa dauka ukitu modernoarekin.

Ikusi kandela-euskarri eta kandela gehiago
Beira marroi argiz egindako ANLEDNING kandela-euskarria estanpatu ehunduradunarekin leiho baten ondoan. Barruan piztutako kandela dauka.
Ikusi kandela-euskarri eta kandela gehiago

Zintzilikatu udako apaingarriak

Jaia osatzeko, apaingarriak jarri besterik ez duzu. Zintzilikatu paperezko apaingarriak eta lore artifizialez egindako girlandak uneari ukitu berezia emateko.

Paperezko ANLEDNING apaingarri zintzilikariak haizemaile-formarekin, hariaren bidez gela zabalean zintzilikaturik. Kolore ezberdinak dituzte: zuria, abrikot-kolorea eta gorria.
ANLEDNING girlanda artifiziala lore zuriekin eta hosto berdeekin barruko zutabean eta aulki zurian zehar zintzilik.