IKEA opari-txartel digitala

Opari-txartela
Opari-txartel digital bat posta elektronikoz bidaltzen zaio hartzaileari, denbora eta dirua aurreztuz eta plastikoaren erabilera murriztuz. Behar izanez gero, mezu elektronikoa beti inprima daiteke.
- Opari-txartel digitalak dendan edo IKEA.com webgunean erabil daitezke. Hartzaileek txartelaren xehetasunak eta QR kode bat dituen mezu elektroniko bat jasotzen dute. Txartela Apple edo Google Wallet-era gehitzea ere aukera dezakete, erraz atzitzeko.
- Zure negozio edo enpresarentzat 500 €-tik gorako balioa duten opari-txartelen eskaeretarako, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: tarjetas.regalo.es@ingka.ikea.com
Arakatu IKEA opari-txartelak
Lortu informazio gehiago eskaintzen ditugun opari-txartel mota desberdinei buruz, egiaztatu dagoeneko duzun txartel baten saldoa edo kontsultatu maiz egiten diren galderak.
IKEA Opari-txartel fisiko eta digitala, Salgaien itzulketa-txartela eta Sustapen-txartelen Zehaztapenak eta Baldintzak
IKEA IBÉRICA, S.A.-k (A28812618, Matapiñonera etorbidea 9, San Sebastián de los Reyes, Madril) (aurrerantzean, “IKEA”) igorritako IKEA opari-txartel, itzulketa-txartel eta sustapen-txartelei (“IKEA Txartelak”) aplikatu beharreko honako Zehaztapen eta baldintza hauetan IKEA Txartel fisiko zein digitalen erabilerari dagozkion zehaztapenak eta baldintzak deskribatzen dira. IKEA Txartel bat erosi, onartu edo erabiltzen baduzu, IKEA Txartelaren honako erabilera-baldintza hauen mende zaudela onartzen duzu. IKEA opari-txartelen urrutiko erosketa IKEA-ren erosketa-baldintza orokorren menpe egongo da, hemen eskuragarri: Online erosketen baldintza orokorrak - IKEA. Gogoratu IKEA opari-txartelak ezin direla deskontu-kupoien edo opari-txekeen bidez erosi, ezta beste IKEA opari-txartelekin ere.
- Aktibazioa. IKEA Txartelak erostean edo opari gisa jasotzean aktibatuko dira, kasuaren arabera. Aktibatzean, IKEA Txartelen erabilera-baldintza hauen arabera erabiltzen hasi ahal izango duzu. Sustapen-txartelen aktibazioa mugapen gehigarriei lotuta egon daiteke; beraz, esandako sustapen-txartela lortzeko bide eman zizun sustapenaren baldintzak kontsultatu beharko dituzu.
- Trukea. IKEA Txartelak IKEA Produktuak eta lotutako zerbitzuak erosteko erabil daitezke, baita Janari-denda suediarrean, Bistroan eta IKEA jatetxean ere; ezingo dira erabili, ordea, IKEA opari-txartelak ordaintzeko. Sustapen-txartelen trukea mugapen gehigarriei lotuta egon daiteke; beraz, esandako sustapen-txartela lortzeko bide eman zizun sustapenaren baldintzak kontsultatu beharko dituzu. Iruzur fiskalak saihesteko eta horien aurka borrokatzeko neurriei buruzko uztailaren 9ko 11/2021 Legearen arabera, IKEA Txartelak ez dira baliozkoak izango 1.000€-ko zenbatekoa berdindu edo gainditzen duten erosketetan ordainketa osoak edo partzialak egiteko. Garrantzitsua da jarraian IKEA Txartelak zer IKEA dendetan erabil daitezkeen zehazten duen atala irakurtzea. Halaber, zerrenda hau noizean behin aldatu egin daitekeela jakinarazten dizugu; beraz, garrantzitsua da IKEA Txartel bat erosi eta erabili aurretik zerrenda berrikustea. Zerrenda hau eguneratuta mantenduko da unean-unean aplikagarriak diren dendekin. Sustapen-txartelen trukea mugapen gehigarriei lotuta egon daiteke; beraz, esandako sustapen-txartela lortzeko bide eman zizun sustapenaren baldintzak kontsultatu beharko dituzu. IKEA Txartel bat euroa (EUR / €) ez den beste moneta batean erabiltzen baduzu, ordainketa txartela erabiltzen duzun herrialdeko moneta ofizialean egingo da; kanbio-tasa berriena aplikatuko da eta %3ko komisioa kobratuko da moneta-bihurketagatik:
- IKEA IBÉRICA, S.A.-k igorritako IKEA Txartelen erabilera IKEA IBÉRICA, S.A.-renak diren dendetan. IKEA IBÉRICA, S.A.-k igorritako IKEA Txartelak Espainiako penintsulako lurralde nazionaleko IKEA denda guztietan erabil daitezke, “Trukea” atalean ezarritakoaren arabera, horiek guztiak IKEA IBÉRICA, S.A.-renak baitira.
- IKEA IBÉRICA, S.A.-k igorritako IKEA Txartelen erabilera IKEA IBÉRICA, S.A.-renak EZ diren beste “IKEA” dendetan. IKEA IBÉRICA, S.A.-k igorritako IKEA Txartelak INGKA enpresa-taldekoak diren honako herrialde hauetako IKEA dendetan ere erabil ditzakezu: Belgika, Kanada, Kroazia, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Hungaria, Italia, Irlanda, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua, Eslovakia, Eslovenia, Suedia, Suitza eta Australia. Alabaina, IKEA IBÉRICA, S.A.-k igorritako IKEA Txartelak EZIN dira erabili honako herrialde hauetako IKEA dendetan: Zeelanda Berria, Txina, India, Errumania, Serbia, Japonia, Hego Korea, Alemania eta Austria.
- “IKEA” marka ustiatzen duten beste txikizkari batzuek igorritako IKEA Txartelen erabilera penintsulako lurralde nazionaleko IKEA IBÉRICA, S.A.-ren dendetan Kanariar Uharteetako, Balear Uharteetako, Ceutako eta Melillako IKEA dendetan igorritako IKEA Txartelak EZ DIRA BALIOZKOAK Espainiako penintsulako lurralde nazionaleko IKEA dendetan (IKEA IBÉRICA, S.A.-renak direnak). Halaber, ez dira baliozkoak Espainiako penintsulako lurralde nazionaleko IKEA dendetan (IKEA IBÉRICA, S.A.-renak direnak) honako herrialde hauetako IKEA dendek igorritako IKEA Txartelak: Australia, India, Japonia, Errumania, Serbia, Hego Korea, Ameriketako Estatu Batuak, Zeelanda Berria, Alemania, Austria eta Frantzia.
- Saldoa. IKEA Txartelak nahi adina aldiz erabil daiteke, igorri zen zenbateko osoa agortu arte. IKEA Txarteletan dagoen saldo erabilgarria momentu bakoitzean erosketa bat egin aurre-aurreko momentuan zegoen saldo erabilgarriaren eta erosketa hori ordaintzeko erabilitako zenbatekoaren arteko diferentzia da. Bezeroak IKEA opari-txartelen eta itzulketa-txartelen saldoa kontsultatu ahal izango du IKEA opari-txartelak - IKEA atalean. Kontsultan emandako saldoa gutxi gorabeherakoa baino ez da izango. Kasu gehienetan, saldoa berehala eguneratzen da erosketa bat egiten duzunean; hala ere, gerta daiteke batzuetan saldoaren eguneratzea atzeratzea. Egin nahi den erosketa IKEA txartelean dagoen saldoa baino handiagoa bada, diferentzia unean-unean onartutako edozein ordainketa-moduren bidez ordaindu ahal izango da.
- Iraungipena. IKEA Txartelek ez dute iraungitze-datarik; hala ere, Bezeroak IKEA opari-txartela sustapen-ekintza baten esparruan erosi edo lortu badu, sustapen horren lege-baldintzek iraungitze-data zehatz bat ezar lezakete. Kasu horretan, aipatutako sustapenaren baldintza partikularretan ezarritakoari jarraituko zaio.
- Itzulketa. IKEA opari-txartelak ezin dira itzuli, Itzulketa-politikatik kanpo daude (kontsumitzaileari legez aitortutako atzera egiteko eskubideari kalterik egin gabe). Ez itzulketa-txartelak (Itzulketa-politika erabili duzun erosketa baten zenbatekoa berreskuratzeko bitartekoa direnez edo merkataritza-keinu gisa ematen zaizkizunez) ez sustapen-txartelak (sustapen batean parte hartzeagatik lortu dituzunez eta, beraz, Bezeroak erosi ez dituenez) ezin dira itzuli.
- Diru-itzultzeak. Finantzatutako erosketak. Galtzea eta besteak. IKEA Txartelak ezin dira berriz kargatu, eta ezingo dira eskudiruarekin trukatu. IKEA Txartelen zenbatekoak ezin ditu ordaindu gabe dauden saldoak likidatu, finantzatutako erosketak barne; ezin dira finantzatutako erosketak ordaindu IKEA opari-, itzulketa- edo sustapen-txartel batekin. IKEA Txartelak eramailearentzako dokumentuak dira, eta txartelaren erabilera nahiz zaintzaren erantzukizuna eramaileari dagokio soil-soilik; Txartela ez da ordezkatuko eta saldoa ez da itzuliko lapurreta-, galtze-, galbide- edo hondatze-kasuan, eta IKEA-k ez du bere gain hartuko horrekin egindako erosketen erantzukizunik.
- Apple eta Google Wallet. Zure IKEA opari-txartela formatu digitalean gehitu dezakezu Apple edo Google Wallet aplikazioetan; kasu horretan, adierazten duzu badakizula aplikazio horiek IKEA-tik kanpoko hirugarren batzuen baldintza orokorrei lotuta daudela, eta ezingo diozula IKEA-ri inolako erreklamaziorik egin horien erabilerari lotuta.
- Iruzurrak / Zehaztapenak eta baldintzak ez betetzea. IKEA-k beretzat gordetzen du txartela trukatzea ukatzeko edo IKEA Txartel bat bertan behera uzteko nahiz desaktibatzeko eskubidea, IKEA-k uste duenean Txartela iruzur bidez lortu dela, IKEA Txartelen Erabilera-baldintza hauetan xedatutakoa bete gabe, edo aplikatu beharreko araudia nahiz IKEA-ren aplikatzekoak diren beste baldintza batzuk urratuz. IKEA ez da erantzule izango eta ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik Bezeroaren edo hirugarrenen aurrean, Bezeroak edo hirugarren bati lotuta edozein IKEA Txartelekin egindako edozein legez kontrako jokaera edo iruzurren ondorioz.
- Harremanetan jartzea. IKEA txartel batekin edozein intzidentzia izanez gero, IKEA-rekin harremanetan jar zaitezke edozein IKEA dendatan edo webgune honetako "Laguntza / Jarri gurekin harremanetan" atalean ezarritako bideen bitartez.