Muntatzeko argibideak
Zure IKEA altzaria muntatzeko laguntza behar duzu?
Ez kezkatu! Orrialde honetan muntatzeko argibideak biltzen dituzten bideo batzuk aurkituko dituzu.
Hala ere, edozein produktu bila dezakezu bilaketa-barran eta produktuaren orrialdean muntatzeko argibideak aurkituko dituzu, PDF formatuan deskargatzeko prest.
Gure bideotutorialak
Gure produkturen bat muntatzeko zalantzak badituzu, hemen duzu gure bideotutorialen erreprodukzio-zerrenda. Zure IKEA altzariak muntatzea inoiz baino errazagoa da!
Joan esteka honetara bideotutotial guztiak ikusteko.

Nola muntatu IKEA armairu bat: PAX armairua urratsez urrats
Ikasi apalak prestatzen, egitura muntatzen, atzealdea jartzen, apalak doitzen eta altzaria hormara behar bezala ainguratzen. Tutorial ofizial hau bikaina da IKEA apalategi edo armairu bat lehen aldiz muntatzen ari bazara.

Nola muntatu IKEA armairu bat: BILLY apalategia urratsez urrats
Bideo honetan, BILLY apalategia muntatzeko modua urratsez urrats erakutsiko dizugu. Jarraibide argiak, beharrezko tresnak eta etxean muntaketa segurua eta erraza egiteko aholku praktikoak eskainiko dizkizugu.

HEMMES dibana muntatzeko argibideak - IKEA
Bideo honetan, lankide batek HEMMES dibana urratsez urrats nola muntatu azalduko dizu, baita zeintzuk diren jarraitu beharreko urratsak modu erraz eta seguruan egin ahal izateko ere.

Nola muntatu KALLAX apalategia - IKEA
Bideo honetan, lankide batek KALLAX apalategia urratsez urrats nola muntatu azalduko dizu. Zer tresna behar dituzun eta zer urrats jarraitu behar dituzun modu erraz eta seguruan egin ahal izateko ere argituko du.

Nola muntatu MALM ohea - IKEA
Lau egitura muntatu behar dituzu zure MALM ohea lortzeko, ba al zenekien? IKEA lankide batek muntaketa osoa azalduko dizu.

BESTÅ biltegiratzedun telebista-altzaria muntatzeko argibideak - IKEA
Bideo honetan, BESTÅ biltegiratzedun telebista-altzaria muntatzeko modua urratsez urrats erakutsiko dizugu. Etxean muntaketa segurua eta erraza egiteko behar diren tresnak eta aholku praktikoak eskainiko dizkizugu.