Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Sukaldeko eta bainugelako orgatxo osagarriak

Laguntzaile gurpildun berria

Orain, NISSAFORS orgatxo gogorra berde argi dibertigarri batean dago eskuragarri, eta biltegiratze-soluzio gehigarri gisa erabil daiteke, zure etxea oso txikia bada ere. Gainera, gurpilak ditu eta bikaina da produktu txikiak gordetzeko, hala nola mahai-tresnak, platerak eta edalontziak; horrela, mahaia jartzea errazagoa izango da.

Hiru NISSAFORS orgatxo berde argi gurpildun. Haietan, bainugelarako, baxerako eta joskintzako produktu txikiak gordeta daude.

Eguna biribil ateratzeko diseinatuta

Orgatxoa gehien baztertzen den sukaldeko elementuen artean dago. Biltegiratze leku gehiago eskaintzen du eta, gurpilei esker, edonora eraman daiteke. Gora orgatxoa!

Sukalderako hiru LOSHULT orgatxo. Batek hainbat SKUGGSTUBB katilu dauzka goiko apalean, eta besteak, berriz, sagar batzuk.
Pinuzko egur trinkoz egindako LOSHULT orgatxo baten xehetasuna. Goiko apalean, SKUGGSTUBB katilu gorria eta sagar berde bat daude.

Orgatxoak gela askotan erabil daitekeen biltegiratze-soluzio moldakorra eta praktikoa dira.

IKEA-ko orgatxoak ezagunak dira euren diseinu funtzionalei eta moldakortasunari esker. Hainbat tamaina, kolore eta materialetan daude eskuragarri, eta gela ezberdinetan erabil daitezke, hala nola sukaldea, bainugela, egongela edo bulegoa.

Orgatxo motak

Sukaldeko orgatxoak ezagunenen artean daude. Orgatxo horiek altzairu herdoilgaitzezkoak izan ohi dira, erraz garbitzen den material iraunkorra. Bestela, zurezko gainazal gogorra izan ohi dute, elikagaiak prestatzeko edo laneko gune gehigarri gisa erabiltzeko bikaina. Normalean, orgatxo horiek zenbait konpartimentu dauzkate, esaterako, tiraderak, apalak eta kakoak. Beraz, tresna, eltze, zartagin edo etxetresna elektriko txikien moduko sukaldeko gaiak gorde eta antolatzeko aukera ezin hobea dira. Gainera, orgatxoen gurpilei esker, mugitzeko errazak dira, eta behar diren lekuetan jarri ahal izango dituzu.

Beste orgatxo mota ezagun bat edariena da, "tabernako orgatxoa" izenarekin ere ezagutzen dena. Mota hori edariak eta horiekin lotutako gaiak kokatu eta mugitzeko bereziki diseinatuta dago. Normalean, edarietarako orgatxoek bi apal edo gehiago dauzkate: goikoa botilak, edalontziak eta bestelakoak jartzeko erabili ohi da eta behekoa, berriz, botila gehigarriak edo beste gauza batzuk kokatzeko erabiltzen da. Edarietarako orgatxoak estilo askotarikoak izan daitezke, letoi- edo urre-ukituak dituzten vintage inspirazioko diseinuetakoetatik beira eta metalezko diseinu modernoetakoetara. Modelo batzuek gurpilak ere dauzkate.

Nola antolatu orgatxo bat

Orgatxoa antolatzerakoan, atera etekinik handiena guneari horman gauzak zintzilikatzeko kakoak edo zinta magnetikoak erabiliz. Erabili saskiak, kaxak edo ontziak gaiak banantzeko eta horiek ez galtzeko. Ontzi gardenak izugarri praktikoak dira, barruan dagoena erraz ikustea ahalbidetzen baitute. Horietako batzuk pila ditzakezu edo altuera ezberdinetako apalategia erabil dezakezu, biltegiratze bertikala areagotzeko.

Elkarren artean antzekoak diren gaiak ere multzoka ditzakezu, horien erabilera edo xedea kontuan hartuz. Adibidez, orgatxoa anabasa saihesteko antolatuta mantendu nahi baduzu, jarri garbiketa-gai guztiak elkarrekin, arte plastikoetarako materialak beste atal batean eta tresnak beste batean.

Horrela, eskuzko orgatxo txikia eta maneiagarria nahiz tamaina industrialeko modelo handiagoa behar, moldakorrak direnez eta erraz mugi daitezkeenez, giro ezberdinetan erabiltzeko biltegiratze- eta garraio-soluzio ezin hobea dira. Gainera, gauza guztiak txukun eta eskura eduki ahal izango dituzu.

Eman begiratu bat gauzak erraz gorde eta antolatzeko dauzkagun orgatxo praktikoei.