Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Sabaiko lanparak

Izarren argiaren azpian

Piztu zure etxea Gabonetako argiekin eta askoz giro atseginagoa sortuko duzu zeharkako argiekin eta Eskandinaviako etxe tradizionaletara eramaten zaituzten lanparekin.

Ikusi Gabonetako argi guztiak
VINTERFINT zuhaitz zuri bat forma desberdinekin apaingarri gisa
Ikusi Gabonetako argi guztiak

Sailkatu eta iragazi

107 elementu
Konparatu

    Emaitzen zerrenda

    12/107 emaitza ikusgai
    Erakutsi gehiago

    Aholku eta inspirazio bila zabiltza?

    Ezagutu sabaiko argiztapen motei buruzko informazio gehiago eta nola atera etekin handiena zure egongelari.

    Utzi sabaiko lanparak zure etxean nabarmentzen. IKEA-ko sabaiko lanpara edukiz, gela estiloz argiztatu ahal izango duzu. Armiarma-lanpara baxuaren zein diseinu mordoilotuko sabaiko lanpararen edo sabaiko foku-errailaren bila egon, aukera ugari aurkituko dituzu eskaintzen dugun bilduman. 

    Sabaiko lanparak argi-iturri orokor gisa

    Sabaiko lanpara hautatzerakoan, zeure buruari galdetu behar diozun lehen gauza zertarako erabiliko duzun da. 

    Argi-iturri orokor gisa erdiplafoia, sabaiko lanpara edo armiarma-lanpara jar dezakezu gelaren erdialdetik hurbil. Apainketaren zati bat nabarmendu nahi baduzu, foku-erraila kokatzea aukerarik onena izan daiteke. Laneko gune bat argiztatzeko, hala nola idazmahaia edo sukaldeko uhartea, kokatu plafoi bat gune horren gainean.  

    Gela bakoitzerako sabaiko lanpara egokia

    Bigarren galdera zein gela argiztatu nahi duzun eta bertan zer egingo duzun da. 

    Gela batzuetan, komeni da argiztapen bizia eta praktikoa jartzea. Adibidez, baliteke atondoan sabaiko lanpara oso argitsua jarri nahi izatea, etxetik irten baino lehen behar duzun guztia erraz aurkitzeko. Bainugelan ere gomendagarria da argiztapen bizia edukitzea, goizean bizarra moztea edo makillatzea errazagoa izan dadin. 

    Egongela edo haurren logelaren moduko beste gela batzuek, berriz, erabilera bat baino gehiago dute. Baliteke horietan argiztapen orokor bizia jartzea nahi izatea, gonbidatuak daudenerako edo haurrek jolasten dutenerako. Hala ere, gonbidatuek joan eta haurrek ohean sartu ondoren, leunagoa den argiztapena piztu dezakezu. Hortaz, gela horietan oso erabilgarria da erregulagailua duen sabaiko lanpara jartzea. 

    Kontuz buruarekin!

    Eskaintzen dugun sabaiko lanparen bilduman gela mota bakoitzerako lanpara egokia aurkituko duzu. Hala ere, horietakoren bat hautatu baino lehen, sabaiaren altuera kontuan hartu beharko duzu. 

    Sabaia oso baxua bada, sabaiko lanpara edo armiarma-lanpara modernoa jarriz oztopoa besterik ez duzu izango. Hala bada, jarri plafoiak, LED lanparak edo sabaian sartutako lanparak burua jotzeko arriskua murrizteko.  

    Sabaia altua bada, berriz, eskaintzen ditugun sabaiko lanparak eta pantailak aukera ona dira. Hainbat diseinuko sabaiko lanparak eta pantailak ditugu eskura, gelari zeure ukitua emateko. 

    Sabaiko lanparak elementu apaingarriak ere izan daitezke

    Argiarekin apaintzea erronka izan daiteke, baina dibertigarria da. Argiaren norabidea eta intentsitatea kontuan hartu behar dituzu, argi bakoitzak gelaren giroan eragina izango baitu. Gainera, argi-iturriek arreta asko erakartzen dutenez, komeni da lanpara ere polita izatea. 

    Zure argiztapenaren diseinua are gehiago hobetu nahi baduzu, eman begiratu bat argiztapen apaingarri, argiztapen integratu eta argiztapen adimendunaren ataletan dauzkagun produktuei.

    Nola instalatzen dira sabaiko lanparak?

    Sabaiko lanpara zeure kabuz instalatzeko gai ez bazara, jarri harremanetan elektrikari aditu batekin.