Saltatu
Saltatu produktuen zerrendara

Lorategi-mahaiak

Eguraldi ona heltzean eta egunak luzatzen direnean, paregabea da aire zabalean jatea. Lorategiko mahai eroso bati esker, guztiek une horretaz gozatu ahal izango dute. Hainbat estilo, material eta tamaina dauzkagu eskuragarri, mahai tolesgarriak, terrazakoak eta zabalgarriak barne. Aurkitu kanpoan afaltzeko konbinazio ezin hobea.

Sailkatu eta iragazi

28 elementu
Konparatu

    Emaitzen zerrenda

    24/28 emaitza ikusgai
    Erakutsi gehiago

    Zure ordenagailu eramangarria hartu eta aire zabalean lan egin. Sortu espazio loredun bat edo landare-baratze bat zure balkoian. Prestatu janaria aire zabalean eta erabili mahaia barazki freskoak xehatzeko. 

    Lorategiko mahaia: gainean zenbat gauza, hainbeste erabilera. Landareak aire zabalean jartzeko edo hamaiketakoa lorategian egiteko gunea nahi baduzu, IKEA-n lorategirako mahai egokia aurkituko duzu. 

    Balkoi edo lorategirako kanpoko mahaiak 

    Nahikoa leku baduzu, pentsatu nola erabili dezakezun. Afari erromantikoa al datorkizu burura? Balkoirako mahai txiki bat aukera bikaina izan liteke. Lagun eta senideentzako afariak prestatu ohi dituzu? Baliteke lorategirako mahai handiago batek balio izatea.

    Galdera horiei guztiei erantzun ahal izateko, zure aire zabaleko gunean sortu nahi duzun inguru-mota ere kontuan hartu behar da. Berniz iluneko akabera polita duen zurezko lorategirako mahaiak giro bero eta atsegina sortuko du, adibidez. Metal beltzez egindako mahaia hautatzen baduzu, ordea, ukitu modernoagoa emango diozu. 

    Zure beharrak aldika aldatzen badira, kanpoko mahai tolesgarri bat aukera perfektua izan liteke. Erabiltzen ez duzunean, tolestu; behar denean, ireki. 

    Lorategirako mahaien materialak eta estiloak

    Gure aukera zabalean egurrezko hainbat tonutako mahaiak aurkituko dituzu, baita plastikoa edo metala bezalako material sintetikoekin egindakoak ere. 

    Zurezko kanpoko mahaiek mantentze-lan gutxi batzuk behar dituzte. Garbi mantendu, erabiltzen ez direnean eguraldi txarretik babestu eta urtean behin edo bitan bernizatu behar dira. 

    Material sintetikoek askoz mantentze-lan gutxiago behar dituzte. Noizean behin garbitu baino ez dituzu egin behar, lizuna pilatu ez dadin.  

    Gure lorategirako mahaien estilo jakin bat gustuko baduzu, poztu egingo zaitu ondo ematen duten kanpoalderako jangelako aulkiak erabiliz zeure konjuntoa sor dezakezula jakiteak. Gainera, zure aukerarekin bat datozen altzari-sortak aurkitu ditzakezu, ondo baino hobeto ematen duen aire zabaleko espazioa lortzeko.