Banako oheak
IKEA dendan banakako oheentzako egitura tradizional edo modernoak aurkituko dituzu arrazoizko prezioekin. Leku gehiago aprobetxatu nahi baduzu, har ezazu biltoki integratua duen bat edo azpian kaxak sar diezazkiozun bat. Material askotakoak ditugu, eta batzuk pertsona bat gehiagorentzat behar adina lekua daukate.
Sailkatu eta iragazi
Emaitzen zerrenda
Lotutako kategoriak
Egin lo eroso zure ametsetako ohean! IKEA-n, estilo eta behar guztietarako banako oheak aurkituko dituzu. Banako oheen eta banako oheetarako egituren gure aukera zabalean, denetarik duzu (klasikoa, espartanoa, edo praktikoagoa), biltegiratze integratuarekin, tokia are hobeto aprobetxatzeko.
Gure aukera zabalari esker, erraz aurkituko duzu zure gustuko ohe bat. Hainbat kolore, material eta estilo dituzu aukeratzeko. Halaber, banako gure ohe asko oso egokiak dira diban gisa edo gonbidatuentzako ohe gisa erabiltzeko, eta erraz bihur daitezke sofa, kuxin pare bat bakarrik mugituta.
Biltegiratze burutsua duten banako oheak
Gorde oheko arropa gehien behar duzun tokian. Hain zuzen ere, ohearen azpian! Banako gure ohe askok biltegiratze-aukera burutsuak dituzte; esaterako, egituran integratutako tiraderak edo azpian kutxak sartzeko aukera. Horrela, etekin handiena aterako diozu oheko tokiari.
Eta norbait lotan geratzen bada?
Banako gure ohe batzuek beste pertsona bat ere har dezakete, behar izanez gero. Batzuk birentzat nahiko zabalak dira, estu egotea axola ez bazaizu, edo ohe azpian edo egituran beste lastaira bat jar daiteke. Praktikoa espero diren eta espero ez diren gonbidatuentzat.
Banako oheak
Normalean, banako oheek 80 edo 90 cm-ko zabalera eta 200 cm-ko luzera dute. Baina zabalera aldakorra da. Banako ohe batzuek 75 cm-ko zabalera baino ez dute, eta beste batzuek, berriz, 100 cm-koa. Kontuan izan ohearen egitura edo oinarria lastaira baino zabalagoa izan daitekeela. Neurtu beti kontu handiz ohea jartzeko aukeratu duzun eremua, eta irakurri produktuaren azalpena eta tamaina, zure ametsetako ohea sartuko dela ziurtatzeko. Nahiago baduzu birentzat erosoagoa den ohe zabalago bat, eman begiratu bat ohe bikoitzen gure aukera zabalari.