Saltatu

Haurtxoen tamainako loaren sekretua

Haurtxoek nahikoa lo egiten dute normalean. Ohitura hori dutenez, 20 ordu ere egin ditzakete lo lehenengo sei hilabeteetan. Gehien hazten diren garaia da, gorputzari zein adimenari dagokionez. Lo egitea berezkoa den arren, haurtxoek ordutegi propioa izan dezakete, gaua edo eguna den kontuan izan gabe. Horregatik, zuk zeuk lo egiten dituzun orduak ere kontuan hartu behar dituzu. Azken finean, haurtxoak sasoi onenean behar zaitu.

Haurtxo bat GULSPARV tapaki zurian dago ohe gainean; haurtxoa oinetatik hartuta duen ama irribarrez ari da.
Haurtxo bat GULSPARV tapaki zurian dago ohe gainean; haurtxoa oinetatik hartuta duen ama irribarrez ari da.

Haurtxoentzako lo segurua

Jaio berriek ez dute izerdirik botatzen. Guruinak oraindik garatu gabe dituztenez, ezin dute beren tenperatura kontrolatu. Mahukarik gabeko lo-zakuek % 100 jasangarria den kotoizko barrualdea dutenez (RÖDHAKE lo zakuak, esaterako), haurtxoek modu seguru eta osasuntsuan mantenduko dute tenperatura, ehun solteek ekar ditzaketen arriskurik gabe.

Sehaska batean, haurtxo bat esna dago RÖDHAKE lo zaku baten barruan. Zakua zuria eta urdina da, eta estanpatu gorri txiki bat dauka.

Azala azalaren kontra

Gorputzak elkarren kontra (haurtxoa amaren bularraren kontra etzatea, jaio eta gutxira bereziki) edukitzearen onura baieztatzen duten frogak gero eta ugariagoak dira. Haurtxoa eta zu zeu lasaitzeaz gain, hainbat jarduera biologiko erregulatzen ditu horrek. Haurtxoa zure bularraren kontra eustea eraginkorra izan daiteke lasaitzeko eta loa hartzeko.

Ikusi haurtxoen tapaki eta edredoi guztiak
Haurtxo bat eusten ari den gizon baten buruaren eta bularraren zati bat ikus daitezke. Haurtxoa SOLGUL tapaki hori ilun batean bilduta dago.
Ikusi haurtxoen tapaki eta edredoi guztiak

Haurtxoen gela goxo bat zure logelan

Ez duzu haurtxoarentzako gela oso bat eduki behar santutegi goxo bat dirudien lekua izateko. Zure logelaren zati bat egoki dezakezu. Ez ahaztu gaueko argia, mugikaria eta haurtxoari jaten ematen diozun bitartean esertzeko toki eroso bat.

Ikusi besaulki eta chaise longue guztiak
Ama bat aulki batean eserita dago bere haurtxoa besoetan duela, LEN kuxin baten gainean. Haur bat dago bere ondoan, irribarrez.
Ikusi besaulki eta chaise longue guztiak

Mundu guztiak abesten ditu sehaska-kantak

Sehaska-kanten doinu kulunkaria unibertsala da: "Rock-a-bye baby" Amerikan, "Mors Lilla Olle" Suedian eta "Shi shang zhi you mama hao” Txinan. Aurrera eta atzera mugitzeak gizaki guztiak lasaitu egiten ditu, baita zure haurtxoa eta zu ere.

Gela argitsu batean eta leiho baten ondoan, haurtxo bat etzanda dago, mugikari begira, aparrezko lastaira daukan SOLGUL sehaska zuri baten gainean.

Haurtxoarekin batera hazten den sehaska

Jaio berri batek lo egiteko modu seguruena sehaska batean bere kabuz egotea da, kuxinik, jostailurik edo maindirerik gabe. Sehaska-oinarri doigarriei esker, altu jar dezakezu haurra jaio berri denean, eta oinarria jaitsi (eta albo bat askatu) haurtxoa handitu eta gehiago mugitu ahala. Sehaska-babesle bat ere gehi diezaiokezu babestuago egoteko; LENAST sehaska-babeslea, adibidez.

Ikusi sehaska guztiak
Pago-zurez egindako SOLGUL sehaska bat dago logela batean, ohe bikoitz baten ondoan. Ohearen gainean DJUNGELSKOG tigre peluxe bat dago.
Ikusi sehaska guztiak

Ehun magikoz eginak…

IKEA-ren haurren arropa gehiena modu jasangarrian hazitako kotoiz edo lyocellez dago egina, azalean leunak diren material naturalak biak. Lyocella zuraren mamitik ateratako zuntza da, eta propietate magikoak ditu: azalaren hezetasuna xurgatzen du haurtxoa eroso egon dadin.

Ikusi haurren ehun guztiak
Tolestutako GULSPARV maindire eta gortina pila bat dago kaxa batean, basoaren diseinuko horma-papera daukan horma baten aurrean.
Ikusi haurren ehun guztiak

Muntatu haurtxoaren gela

Haurtxoarentzako lekua muntatzen ari zarenean, zuretzako lekua ere antolatzen ari zara. Zure behar praktikoak hartu behar dituzu kontuan. Ziurtatu aldatzeko mahaira edo aldalekura erraz iritsi zaitezkeela eta altuera erosoan dagoela. Jarri haurraren beharrezko gauzak eta arropa eskura eta. behar izanez gero, gehitu ohe gisa zabal daitekeen eserleku eroso bat.

Ikusi haurtxoen gelarako altzari guztiak
SUNDVIK aldatzeko mahai bat dago bi UPPLYST LED hormako lanpara dituen logela batean. Mahaiaren gaineko horman haurtxoen arropa dago.
Ikusi haurtxoen gelarako altzari guztiak

Lo nahiko egiten duzu?

Koalak munduko txapeldunak dira lo egiten. Egunean 22 ordu eman ditzakete lotan. Zure haurtxoa ere podiumean egon liteke. Baina zaintzaile bakoitza lanpetuta egon arren, saiatu siesta orduetan biok lo egiten. Ez zara koala bat izango, baina ezta jirafa bat ere: pare bat ordu egiten dituzte lo, tarte laburretan banatuta (egoera ezaguna egiten zaizu?).

Ikusi hobeki lo egiteko gida
Gizon bat eta emakume bat lotan daude SKUGGBRÄCKA oheko arropa zuri-beltza eta VÅRELD ohe-estalki zuria dituen ohe batean.
Ikusi hobeki lo egiteko gida