Saltatu

Nola egin lo ongi: loari eta atsedenari buruzko gida berezia

Loa pertsona ororen oinarrizko beharren parte da. Hala ere, ongi lo egitea eta indarberritzea, a priori oso erraza dirudien arren, amesgaizto bihur daiteke askotan, ezta? 

IKEA taldekook arazorik gabe atseden har dezazun nahi dugu. Horregatik, Loaren Espainiako Elkartearekin (SES) elkarlanean, familia osoaren loari soilik eskainitako gida hau egin dugu. Atsedenaren gako guztiak argituko dizkizugu, eta gauero ongi lo nola egin jakiteko irtenbiderik onenak aurkitzen lagunduko.


Zer gertatzen da gorputzean loaldian zehar?

Loaldian, gorputzak aldaketa ugari jasaten ditu, eta ez dio lan egiteari uzten. Egin klik botoi honetan lo zauden bitartean organismoari gertatzen zaion guztia jakiteko. 

Nola apaindu logela hobeto atseden hartzeko

Ba al dago ongi lo egiteko logelarik? Galdera horren erantzuna da: «Bai, noski!». Are gehiago, zure etxean sor dezakezu oso aholku errazei jarraituz. Guzti-guztiak esango dizkizugu ondorengo artikuluan! 


Zalantzarik al duzu? Produktuak aukeratzen lagunduko dizugu!

Iritsi da une garrantzitsuena: lo hartzen lagunduko dizuten produktuak erostea. Inbertsio on ororekin bezala, lehenik eta behin, osagarri guztien ezaugarriak ezagutu behar dituzu, zure lo-beharretara ondoen egokitzen dena aukeratzen ari zarela ziurtatzeko, dirua alferrik xahu ez dezazun. 

Adi lehenengo arauari: produkturik garestienak ez du zertan zuretzat egokiena izan.  

Lastaira, burko edo edredoi bat erostean kontuan hartu beharreko guztia jakin nahi duzu? Ez galdu gida hauek!

Edo zuk zeuk egin dezakezu

Erabili gure logela-planifikatzaileak, zure beharren araberako atsedenerako irtenbide perfektua aurkitzeko.


Logelarako aholku gehiago

Informazio apur bat gehiago behar duzu? Ez galdu ordenari eta dekorazioari buruzko ideien eta aholkuen hautapen berezi hau, zure logela eta familia osoarena leku lasai bihurtzeko.