Zer gertatzen da lo nagoenean?
Lo zaudenean eta "ezer egiten ez duzunean", hainbat sistema berrabiarazi eta mantentze lan desberdinak egiten ditu gorputzak. Gorputza bere burua mimatzen egongo balitz bezala da, eta zuk lo besterik ez duzu egin behar.


Gorputza berrabiarazi egiten da lo zauden bitartean
Loa ezinbestekoa da bai ongizate fisikorako, bai ongizate emozionalerako. Fisikoki, gorputza zaharberritze prozesu batean murgiltzen da, eta honako sistema hauei eragiten die: digestio-sistema, immunitate-sistema eta sistema kardiobaskularrari.
Frogatuta dago loaren faltak "gosearen hormonaren" maila areagotzen duela; ondorioz, jan beharko genukeena baino gehiago jaten dugu eta gaixotasun mota guztiak izateko arriskua handiagotzen da. Loaren faltak bihotzeko gaixotasunak eta alzheimerra izateko arriskua areagotu dezake ere.
Loa ona da garunarentzat
Halaber eginkizun emozional eta kognitiboei dagokienez, oso garrantzitsua da lo igarotzen dugun denbora aproposa izatea. Ikerketek lo faltaren eta depresioaren arteko lotura garbia erakusten dute. Lo nahikoa ez egiteak enpatia gutxiago izatea ere eragin dezake. Badirudi, garunaren eremu batzuetan gehiegizko jarduera egotearen ondorio dela hori. Garunak hainbat orduz deskonektatuta egon behar du errendimendu onena lortzeko.
Lo gauden bitartean, egunean jartzeko eta hurrengo egunerako prestatzeko aukera du garunak. Lo onaren ondorio positiboek arreta jartzeko eta kontzentratzeko, gauzak gogoratzeko, arazoak konpontzeko eta gure buruak motibatzeko gaitasunei eragiten diete.
Lo ona sari bikaina izateaz gain, beharrezkoa da bizitza orekatu eta alai bat izateko.
Zenbat denbora igaro behar dut lo?
Zahartzen garen heinean, gutxiagotu egiten da lo egiteko beharra. Jaioberriek eta haurrek 17 orduko loa behar dute egunean. Geroago, 18 eta 64 urte bitartean, gure gorputzek nahikoa dute 7-9 orduko loarekin egunean. Orokorrean, horrelakoa da lo egiteko beharra:
- Jaioberriak (0-3 hilabete): 14-17 ordu/eguneko
- Haurtxoak (4-11 hilabete): 12-15 ordu
- Ibiltzen hasi berriak (1-2 urte): 11-14 ordu
- Eskolaurrekoak (3-5 urte): 9-11 ordu
- Ikastetxera joateko adineko haurrak (6-13 urte): 9-11 ordu
- Nerabeak (14-17 urte): 8-10 ordu
- Helduak (18-64 urte): 7-9 ordu
- Adineko jendea (65 urte baino gehiago): 7-8 ordu
Loaren lau faseak
Loak lau fase ditu eta beti gertatzen dira hurrenkera berean. Lo arinaren fasearekin hasten da; hau da, esna egotearen eta lo hartzearen artean ematen den fasearekin. Fase horretan, bihotz-taupadak eta arnasketa moteltzen dira, eta giharrak erlaxatu egiten dira.
Hurrengo fasean lo sakonerako prestatzen da gorputza. Fase horretan, gehiago moteltzen dira bihotz-taupadak, arnasketa eta garunaren jarduera.
Hirugarren faseari lo sakonaren fasea deitzen zaio. Fase horretan, gorputza guztiz erlaxatuta dago eta garunak ia ez du jarduerarik. Orduan, gorputzean konponketa- eta zaharberritze-prozesuak jartzen dira martxan.
REM fasean edo amets-fasean sartzean hasten da azken fasea. Begiak azkar mugitzen dira alde batetik bestera eta giharrak paralizatuta daude. Hori da azken fasea eta, gutxi gorabehera, 60-90 minutu irauten ditu ziklo osoak.
Laugarren fasearen ondoren, prozesua berriro hasten da hasieratik. Gorputzak etenaldi txiki bat egiten du (esnatzen zaren momentua hain zuzen) eta, ondoren, berriro hasten da loaren zikloko lehenengo fasearekin. Ziklo guztia 4 edo 5 aldiz errepikatzen da gauero. Beraz, gauean zehar esnatzen bazara, ez kezkatu; guztiz normala da.
Lo igarotzen dugun ordu-kopurua behar duguna bada, berrituta eta ongi deskantsatuta esnatuko gara. Loa mozten bada eta loaren zikloaren erdian esnatzen bagara, ordea, kontrakoa gertatuko da. Nekatuta egongo gara, haserre, eta ez dugu ohetik irteteko gogorik izango.