Circular HUB
Bigarren aukera bat gure altzarientzat
Aukerak aprobetxatzea eta ingurumena zein planeta zaintzea gustuko duzu?
Orduan, gure Circular dendan behar duzun guztia aurkituko duzu.
Bertan, katalogotik kendutako produktuak zein "Bigarren bizitza bat IKEA altzarientzat" zerbitzuko produktuak aurkituko dituzu. Horiez gain, erakusketetan izan ditugun produktuak ere badaude, baita estetikoki pixka bat kaltetuta dauden arren funtzionalak eta seguruak izaten jarraitzen dutenak ere.
Eman bigarren aukera bat produktu horiei guztiei eta aurreztu aldi berean. Zure poltsikorako zein planetarentzat onuragarria da. Guztiok irabazten dugu.
Nola eros dezaket Circular HUB online dendan?
Jarraitu honako urrats erraz hauek eta ezagutu gure dendetan eskuragarri dauden aukera zirkular guztiak. Sartu Circular dendan eta hautatu gertuen duzun denda.
Hautatu zure beharretara egokitzen den produktua. Aztertu produktuaren egoera argazkiei eta iruzkinei erreparatuz. Hasi saioa zure IKEA-ko edo Family klubeko erabiltzailearekin. Oraindik IKEA-ko bazkide ez bazara, erregistratu esteka honen bitartez. Doakoa da.
Sakatu ERRESERBATU botoia eta produktu hori zuretzat izango da, baina soilik hautatutako dendan itxi arte, erreserba egin eta 48 ordura, jaiegunak barne (24 orduetan Katalunia, La Coruña eta Las Rozas dendetarako). Horrela, denbora izango duzu dendarako bisita planifikatzeko.
Zatoz hautatutako dendara erreserba-epe barruan eta bilatu Circular HUB atala (lehen "Aukeren ganbara" deitzen zena) zure produktua jasotzeko. Ordaindu kutxetan eta gozatu produktuaz beste aukera bat emanez.
Gogoratu zurekin harremanetan jarri ahal izango garela zure erreserbaren jarraipena egiteko eta Hubeko produktuei buruzko gure kontsulta-zerbitzuak zure eskura jartzeko.
Iritziz aldatzen baduzu, ez da ezer gertatzen. 365 egun dituzu erositako artikulua itzultzeko, eta itzulketa-txartel batean itzuliko dizugu zenbatekoa. Hemen kontsulta dezakezu gure itzulketa-politika.
Zer baldintza bete behar dituzte Circular HUB-eko produktuek?
Honako hauek dira Circular HUB-ean aurkituko dituzun produktuak:
- Katalogotik kendu diren produktuak eta jada denda arruntean saltzen ez direnak, baina oraindik egoera onean daudenez bigarren aukera bat merezi dutenak.
- Bigarren eskuko produktuak, gure altzarien erosketa zerbitzutik datozenak.
- Erakusketetan denbora luzez erabili ditugun produktuak, eta bezero asko inspiratu ondoren, euren funtzio nagusia betetzeko etxe bat merezi dutenak.
- Zatiren batean estetikoki kaltetuta dauden produktuak eta, perfektuak ez izan arren, erabat funtzionalak izaten jarraitzen dutenak. Edertasuna inperfekzioetan dago.
Produktu bakoitzaren egoera bakarra denez, baldintzetan zehaztuta dagoen moduan jasoko duzu. Hau da, bere jatorrizko bilgarrian edo guztiz muntatuta, hala baldin badago.
Zein dendatan jaso daitezke?
Hona hemen momentuz zerbitzu hau eskaintzen duten denden zerrenda:
- IKEA Jerez
- IKEA Valentzia
- IKEA Malaga
- IKEA Sevilla
- IKEA Zaragoza
- IKEA Asturias
- IKEA Barakaldo
- IKEA Valladolid
- IKEA Badalona
- IKEA Gran Vía L'Hospitalet
- IKEA Sabadell
- Coruñako IKEA
- IKEA Alcorcón
- IKEA Ensanche de Vallecas
- IKEA San Sebastián de los Reyes
- IKEA Murtzia
- IKEA Las Rozas
- IKEA Torrejón