Daren Todd: babesleku segurua
Ezagutu Daren Todd, muralista, ilustratzailea eta diseinatzailea. Portlanden (Oregon) bizi da, eta harena da Art Larger Than Me, bizitegietarako ondasun higiezinen eta zinema komertzialeko industriako bezeroak dituen sormen-estudio eta galeria bat. Todden azken lanetako batek espresionismo abstraktua eta erretratu grafikoa uztartzean jartzen du arreta, baita bi estilo horiek pintura eta diseinu harmoniatsuetan elkartzean ere.

Nola sortu zurea
Ukitu pertsonal batzuk emanda, erraz bihur dezakezu aldi baterako etxebizitza bat santutegi, era guztietako jarduerak egiteko toki bat, hala nola lan egin, arropa gorde eta indarberritu. Bizitzeko toki txikiek funtzio anitzeko altzariak behar izaten dituzte. Adibidez, sozializatzeko, jateko edo minibulego gisa erabil daitekeen jantokiko mahai bat.
Zabaltasun-sentsazioa sortzeko, ez gorde gauzak lurraren mailan. Horren ordez, aprobetxatu hormako espazioa, armairuak, apalategiak eta ohol zulatuak jarrita. IVAR, ENHET eta SKÅDIS instalatzen badituzu, funtzio anitzeko biltegiratze-sistema bat sor dezakezu, espazio bertikala maximizatzeko.
Lurrean are toki gehiago edukitzeko, erabili FLEKKE ohea, haren azpian gauzak biltegira baititzakezu. Zure gauzak kutxetan ohe azpian jarrita, ez du emango logela hain desordenatuta dagoenik, eta errazagoa izango da kontzentratzea eta atseden hartzea. Gainera, tratatu gabeko zurezko altzariak diseinu esklusiboarekin margotzen badituzu, nortasun-ukitua eman diezaiokezu eremuari.

MERETE gortinak irtenbide bikaina dira logela eremu bereizitan banatzeko eta intimitatea emateko. STENSELE jantokiko mahaia jateko, sozializatzeko eta minibulego gisa erabil daiteke, gauza bera egiteko beste mahairik behar izan ez dezazun.





































