Småland
Zer da Småland?
Småland Baso Sorgindua gure haurrentzako gunea da. Dendako sarreran dago, eta bertan haurrek jolastu eta ondo pasa dezakete. Zure seme-alabek 3 urte baino gehiago badituzte eta 95-124 cm bitartean neurtzen badute, bola-igerilekuan eta gainerako jarduera guztiekin diberti daitezke. Galtzerdiak erabiltzea ezinbestekoa da.Zenbat irauten dute saioek?
Ordubete daukazu erosketak lasai-lasai egiteko, zure seme-alabak gune zaindu batean jolasean dabiltzan bitartean.Nire haurtxoa aldatu edo jaten eman al diezaioket?
IKEA-n gela berezi bat dugu, haurtxoa lasaitasun osoz alda dezazun edo jaten eman diezaiozun. Gainera, dendako bainugela guztietan aldalekuak ditugu.Zer jarduera mota daude Småland-en nire seme-alabentzat?
Jostailu asko dauzkagu, irudimena lantzekoak eta interaktiboak, eta baita bola-igerileku bat ere. Eskulanak egiteko materiala eta liburuak ere badauzkagu, eta baita sormena lantzeko jostailuak ere.Horrez gain, IKEA dendetan antolatzen ditugun makina bat jarduera aurkituko dituzu. Aukeratu zure IKEA denda, eta ikusi seme-alabekin disfrutatzeko ditugun jarduera guztien informazioa.