25 urteko bermea
Eltzeak desagertu egiten bazaizkizu izkinako armairuaren barrualdean, amaitu da arazo hori karrusel honekin, eskura eta agerian izan baituzu behar duzun guztia.
Produktuaren xehetasunak
2 apal birakariei esker, izkina aprobetxatuko duzu, apalean zer duzun hobeto ikusiko duzu eta dena eskura izango duzu.
Apala erregulagarria denez, lekua zure beharren arabera doi dezakezu.
Melaminazko apala, erraz garbitzen den eta urradurak jasaten dituen gainazalarekin.
Ezin hobea eltzeak, labeko erretiluak eta jateko ez galkorrak gordetzeko.
25 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Markoa, zabalera: 87.5 cm
- Markoa, sakonera: 88 cm
- Diametroa: 79 cm
- Gutxieneko altuera: 66.2 cm
- Gehienezko altuera: 76.2 cm
- Apalaren lodiera: 1.2 cm
- Gehienezko pisua/apala: 12 kg
Bezeroen iritziak

Materiala
Zer da partikulazko ohola?
Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.
Funtzionaltasuna
Bira egiten du, dena ikus dezazun
Nekatuta zaude sukaldeko armairurik sakonenetako hondora ezin iritsi ahal izateaz? UTRUSTA izkinako armairu baxua eta karruselarekin, bira ematea nahikoa da bilatzen duzun guztia aurkitzeko. Melaminazko apar iraunkorretan nahi duzun guztia gorde dezakezu: eltzeak, zartaginak, irin edota azukre paketeak, kontserba-latak...